Ekonomia, Administrazioa eta Finantza Zerbitzuak
Enpresentzako Zerbitzuak eta Kudeaketa
Enpresen Administrazioa
Enpresa-kudeaketarekin zerikusia duten ekonomia-jarduera asko biltzen ditu, hala nola:
- Giza baliabideak
- Kontabilitatea
- Zergak
- Aseguruak
Arlo honetako jarduerek garrantzi ekonomiko handia dute: enplegua sortzen dutelako eta langile espezializatuak behar dituztelako. Herrialde garatuetan enpleguen %20-25 arlo horretakoak dira, eta zerbitzuen kalitatea gero eta hobea da.
Orain arte, kudeaketa lanak enpresetan bertan egiten ziren. Gaur egun, gero eta ohikoagoa da mota askotako zerbitzuak egiten dituzten kudeaketa-enpresak zeregin horietaz arduratzea. Hau da, enpresek zerbitzu batzuk kanporatu egiten dituzte, baita ekoizpena bera ere (outsourcing).
Enpresen kudeaketaren arloko jardueren kopurua etengabe hazten ari da. Enpresen administrazioko zerbitzuek gaitasun handia dute berritzeko, modernizatzeko eta teknologia berriak erabiltzeko. Hortaz, ekonomiaren punta-puntako azpisektoretzat har daitezke.
Herri Administrazioa
Maila guztietako herri administrazioek esku hartzen dute ekonomiaren jardueretan, zerbitzuak eskainiz.
Enplegatu asko behar dira, besteak beste, zergak biltzeko, pentsioak administratzeko eta osasun-zerbitzuetarako. Hala, herri administrazioa enplegu sortzaile nagusia da.
Hainbat Banku Eredu
Merkataritza Bankuak
Banku gehienak horrelakoak dira, eta herritarren aurrezkiak kudeatzen dituzte.Banku Pribatuak
Bezeroen dirutza eta ondare handiak kudeatzen dituzte, inbertsioak proposatuz.Banku Etikoak
Gizarte proiektuak finantzatzen dituzte, mikrokredituen bidez.Online Bankuak
Merkataritza bankuen zerbitzu berdinak ematen dituzte, baina Interneten bidez. Horrela, bezeroek komisio gutxiago ordaintzen dituzte.Turismoaren Ondorio Kaltegarriak
Turismoaren garapen desegokiak hainbat ondorio negatibo ekar ditzake:
- Ekosistema naturalean desoreka sortzea, ekipamenduak eta etxebizitzak eraikitzearen ondorioz.
- Atmosferaren kutsadura, garraiobideen erabilerak erregai asko kontsumitzea dakarrelako.
- Uraren eta lurzoruaren kutsadura, turismo-guneetan jende gehiegi pilatzen delako.
- Turismoaren sektoreko langile askoren lan-baldintza eskasak.
- Produktuen eta zerbitzuen prezioen igoera turismo-guneetan.