Banaketa ekonomia
1.- KONTSUMOA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK
- Errenta erabilgarria: Zenbat eta errenta handiagoa, orduan eta kontsumo handiagoa, eta alderantziz.
- Errenta iraunkorra: familia batek izango lukeen errenta, behin-behineko edo aldi baterako gertaeren eragina kenduta. Errentaren aldaketak iraunkor samarra badirudi (esaterako, lanpostu-igoera bada soldata handiagorekin) kontsumitzaileek errenta-handitzearen zati handi bat kontsumitu ohi dute. Bestela, gorabehera bakana bada (adibidez, loteria-sari txiki bat) kontsumo-ohiturak ez dira askorik aldatuko.
- Bizi-zikloaren hipotesia: hipotesi honek dio bizitza osoan kontsumo bera egin ahal izateko aurrezten dutela pertsonek. Hori dela eta, tarteko adina duten langileen aurrezkia handiagoa izaten da, erretiroa hartzen dutenean errenta nahikoa izan dezaten.
- Jasotako maileguen interes-tasa: ordaindu behar dugun interesa handiagoa bada, mailegu gutxiago eskatuko dugu eta kontsumoa txikituko da (kontsumo zati handi bat maileguen bidez egiten baita). Interesa txikiagoa bada, maileguak merkeagoak izango dira, gehiago eskatzeko prest egongo gara eta gehiago kontsumituko dugu.
2.- ZERGA POLITIKA
Kanpo- eta moneta-politikari buruzko erabakiak hartzeko eskumena Europar Batasunari dagokionez, zerga-politika da Espainiak duen tresna nagusia ekonomian esku hartzeko.
Zerga-politika deritzo sektore publikoaren jokabideari (hau da, Estatua, autonomia-erkidegoak, foru-aldundiak, udalak eta Gizarte Segurantza), finkatutako helburuak lortzeko zergak eta gastu publikoa igoz/jaitsiz.
Zerga-politika izan daiteke:
- Hedatzailea: azken helburua da ekoizpena, enplegua eta prezioak handitzea. - Murriztailea: azken helburua da ekoizpena, enplegua eta prezioak jaistea.
- Murriztailea: azken helburua da ekoizpena, enplegua eta prezioak jaistea.
Espainiako Bankuaren funtzio nagusiak dira: 1- Euroguneko moneta-politika gauzatzea Espainian. / 2- Estatuko dibisa-erreserba ofizialak izatea eta kudeatzea. / 3- Billeteak jaulkitzea eta zirkulazioan jartzea. / 4- Dibisa-trukeen eragiketak egitea. / 5- Finantza-sistemaren funtzionamendu egokia sustatzea eta bere kaudimena gainbegiratzea. / 6- Zor publikoa kudeatzea.
NOLA FUNTZIONATZEN DA ERRENTA ALDAKORREKO MERKATUA?
Akzioak lehen mailako merkatuan sortzen dira eta gero bigarren mailako merkatuan salerosten dira:
- Lehen mailako merkatua edo jaulkipen-merkatua: aktiboak sortzen ditu aurrezkia inbertsiora bideratzeko. Enpresak dirua behar badu kapital-zabalkuntza eskatu dezake, orduan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari baimena eskatzen dio eta titulu berri horiek inbertitzaileek erosiko dituzte.
- Bigarren mailako merkatua edo negoziazio-merkatua: bigarren eskuko merkatua da lehen mailako merkatuan sortutako akzioak saltzeko. Merkatu hau burtsa da, eta akzioen prezioak (kotizazioa) eskaintza-eskariaren legearen arabera finkatzen du.
Akzioen eta obligazioen/bonuen desberdintasunak:
AKZIOAK | OBLIGAZIOAK/BONUAK |
Jabea da | Mailegu-emailea da |
Bozkatu eta erabaki dezake | Ez du ezer erabakitzen |
Errenta aldakorra (enpresa ondo badoa dibidenduak jasoko ditu; saltzean irabazi edo galdu dezake) | Errenta finkoa (epearen amaieran ematekoa gehi interesak jasoko ditu; ez du galtzen) |
Eskari agregatua: prezioen batez besteko maila jakin bat izanik, familiek, enpresek, sektore publikoak eta atzerritarrek ekonomia horretan egiten duten gastu osoa.
Eskaintza agregatua: adierazten du zer ekoizpen-kantitate saltzeko prest dauden enpresak batez besteko prezio eta ekoizpen.Kostu jakin batzuetan.
Kontsumoa: Familiek eta kontsumitzaileek azken ondasunetan agiten duten gastua.
Kontsumitzeko joera marjinalak: pertsonek errenta handiagoa dutenean zenbat eta zerbitzu gehiago kontsumitzen dituzten neurtzen du.
Aurrezkia: errenta erabilgarritik kontsumitzen ez den zatia da, eta horri esker egin daiteke enpresa-inbertsioa.
Inbertitzea zeharka giza beharrak asetzen dituzten kapital-ondasunak eskuratzea da, beste ondasun batzuk ekoizten laguntzen dutelako.
Protekzionismoa: herrialdeko industria babesteko helburuz, atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurriak.
Protekzionismoaren helburuak dira:
● Barne industria babestea eta enplegua sustatzea: atzerriko produktuak herrialdekoekin ordezkatzea eta horrela lanpostuak sortzea.
● Gora egiten ari diren industriak garatzea: enpresa horiek behar bezala babestu ezean, ez dute lortuko behar adina denbora irautea, hazteko eta atzerriko enpresekin baldintza-berdintasunean lehiatzeko.
● Dirua biltzea: enpresa inportatzaileei kobratzea diru-iturri bat da herrialde horretarako.
Globalizazioa muga geografikorik gabeko munduko merkatua sortzeko prozesuari deritzo.
Adibideak: Errusiako osagaiak dituzten Japoniako kalkulagailuak, Wall Streeteko akzioetan inberti dezakegu, mundu osoko produktuak eskuratu ditzakegu edota atzerritarrek ere eskuratu ditzakete gure produktuak. Gure ohiturak, elikagaiak, entzuten dugun musika eta janzten dugun arropa ere globalizatu dira. Globalizazio-faktoreak:
Liberalismo ekonomikoa | Mugimenduei hesiak ezabatzea, batez ere diruarenei (duela urte batzuk atzerrian ezin zen inbertsiorik egin ez bazen tramite korapilatsuak egin eta komisio garestirik ordainduz). |
Finantzaketa-aukerak | Gaur egun, munduko edozein herrialdetako bankutan ireki dezakegu kontu korronte bat edota mailegu bat eskuratu. |
Teknologia | Komunikazioak eta garraioa hobetzea (esate baterako, interneten bidez, denbora errealean komunikatzeko ahalmena dugu edota erosteko eta saltzeko aukera). |
Kultura-globalizazioa | Beharren eta gustuen berdintzea (janari italiarrarekiko zaletasuna partekatzea, adibidez). |
Orokortzea (produktuak) | Produktu, ekoizpen-prozesu eta kalitate-arauen erabilera (kreditu-txartelak, sakelakoak, bonbillak, etxetresnen neurriak eta beste hainbat produktu ezaugarri berberak dituzte). |
Politika makroekonomia: estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriak eta tresnak.
Estatuko aurrekontu orokorrak: zehaztasunez adierazten dira Osasun Publikoak urte jakin batean egingo dituen gastuak eta aurreikusitako diru-sarrerak.
Presio Fiskala: herrialde batek Estatuari ordaintzen dionaren (zergak eta kotizazioak) eta ekoizten duenaren (BPGd) arteko erlazioa. Ehunekotan emateko, bider 100.
Dirua: oro har onartutako truke edo ordainketa-bitartekoa da.
Interesa edo diruaren prezioa: maileguan hartutako kapitalaren zerbitzuen truke egiten den ordainketa da.
Legezko kutxa-koefizientea: bankuak ez-aktibo duen legezko diruaren ehunekoa, bezeroek dirua atera nahi dutenerako baliabideak izan ditzaten.
Moneta-politika: Europako Banku Zentralak hartutako neurriak (euroguneko herrialdeetan) helburuak lortzeko, zirkulazioan dagoen diru-kantitatea edo diruaren prezioa (interesa) aldatuz...
Finantza-sistema: bitartekari multzo bat da, aurrezkia bideratzeko kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoak finantzatzeko.
Eurosistema: Europako Banku Zentrala eta euroa moneta bezala hartu duten banku zentralek osatzen dute. Euroguneko moneta-politika bateratua ere adierazten du, eta prezioen egonkortasuna mantentzea da bere helburu nagusi.
Burtsa: akzioen salerosketa egiten den lekua da.
Burtsa-indizea: merkatu baten bilakaeraren adierazlea da, osatzen duen tituloen kotizazioen arabera. Titulu horiek likidezia-mailaren arabera aukeratzen dira.
Etengabeko merkatua: Espainako lau burtsa elkarrekin konektatzeko informatika-sistema da, ordenagailuaren bidez baloreak negoziatzeko denbora errealean.
Merkataritza askea: herrialdeen arteko merkataritzak oztoporik ez izatea.
Protekzionismoa: herrialdeko industria bebesteko helburuz, atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurriak.
Ordainketa-balantza: kontabilitate-dokumentu bat da, herrialde baten eta munduko gainerako herrialdeen arteko transakzioak erregistratzen dituena urtebete batean.
Dibisa: herrialdekoa bertakoa ez den dirua.
Truke-tasa: dibisa batek beste batekiko prezioa adierazten du.