Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Baliabide Naturalak eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,13 KB

Baliabide Naturalak

Baliabide: Gizakiontzat baliagarriak eta onuragarriak diren produktu naturalak dira.

Meatzaritza: Meategietatik mineralak ateratzeko beharrezkoak diren jardueren multzoari deritzo.

Meatoki: Mineral kantitate handiak dauden tokia da.

Energia-iturri: Industria-prozesuetarako behar den indarra ematen duten baliabideak dira.

Baliabide berriztagarriak: Ez dira agortzen, edo denbora laburra behar da kontsumitu ondoren berriztatzeko, besteak beste, ura, haizea eta eguzkiaren energia.

Baliabide berriztaezinak: Berriz, oso kantitate mugatuan daude naturan, edo haien sortze-prozesua motelagoa da kontsumoa baino, hala nola petrolioa. Gaur egun, petrolioa lurpean sortzen ari da, baina milioika urte behar dira erabili ahal izateko.

Energia

Energia

...
Jarraitu irakurtzen "Baliabide Naturalak eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Ustiapeneko eta finantzario emaitzak

Ekonomia2,56 KB

A) Eragiketa jarraituak

  1. 1. Negozio-zifraren zenbateko garbia

    • a) Salmentak (Salmentak - itzulketak eta deskontuak)
    • b) Zerbitzu emateak
  2. 2. Produktu bukatuen eta bideango produktuen izakinen aldaketa

  3. 3. Enpresak bere aktiborako egindako lanak

  4. 4. Hornikuntzak

    • a) Salgaien kontsumoa (Salgaien erosketak +/- salgaien izakinen aldaketak)
    • b) Lehengaien eta bestelako material kontsumigarrien kontsumoa (erosketak +/- izak. aldak.)
    • c) Beste enpresa batzuek egindako lanak
    • d) Salgaien, lehengaien eta bestelako hornikuntzen narriadura
  5. 5. Ustiapeneko bestelako sarrerak

    • a) Sarrera osagarriak eta kudeaketa arrunteko beste batzuk
    • b) Ustiapeneko diru-laguntzak
  6. 6. Pertsonal gastuak

    • a) Soldatak, lansariak eta antzekoak (soldatak eta kalteordainak)
    • b) Karga sozialak (enpresaren kargurako
...
Jarraitu irakurtzen "Ustiapeneko eta finantzario emaitzak" »

Enpresa Motak eta Kudeaketa Gida: Sozietateak eta Antolakuntza

Ekonomia5,7 KB

Enpresa Juridiko Motak

Banakako Enpresaburua

Bere izenean eta enpresa baten bidez merkataritza-, industria- edo jarduera profesionala egiten duen pertsona fisikoa da. Forma juridiko hau bereziki egokia da inbertsio handirik eskatzen ez duten negozio txikientzat. Sozietate-enpresa batek baino administrazio-izapide eta gastu gutxiago ditu.

Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (EMSL)

  • Bazkideak: Bat edo gehiago.
  • Kapitala: Gutxienez 3.000 €, partaidetza sozialetan banatuta.
  • Erantzukizuna: Ekarritako kapitalera mugatua.
  • Zerga: Sozietateen gaineko Zerga.
  • Eraketa: Eskritura publikoan eratu behar da.

Sozietate Anonimoa (SA)

  • Bazkideak: Bat edo gehiago, akziodun deituak.
  • Kapitala: Gutxienez 60.000 €, akzioetan banatuta. Eratzeko unean gutxienekoaren %25 ordainduta
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Motak eta Kudeaketa Gida: Sozietateak eta Antolakuntza" »

Ekonomia: Funtsezko Kontzeptuak eta Definizioak

Ekonomia3,39 KB

Ekonomia: Funtsezko Definizioak

Ekonomia: Beharrak Asetzeko Zientzia

Ekonomia, falta dugun zerbait asetzeko dugun beharra da. Ondasunek edo zerbitzuek beharrak asetzen dituzte.

Ekonomia, halaber, gure beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko pertsonok dugun moduaz arduratzen den zientzia da.

Ekonomia-eskasia: Baliabide Falta

Ekonomia-eskasia pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa da. Bi mota bereizten dira: eskasia unibertsala eta eskasia erlatiboa.

Aukera-kostua: Uko Egindako Balioa

Aukera-kostua erabaki bat hartzen den bakoitzean uko egiten zaion horren balioa da, dirutan neurtuta egon ala ez.

Kostu Berreskuraezinak: Iraganeko Gastuak

Kostu berreskuraezinak iraganekoak dira, eta, beraz, ez lukete...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia: Funtsezko Kontzeptuak eta Definizioak" »

Merkatu Segmentazioa eta Enpresa Irudia: Gakoak

Ekonomia3,71 KB

Merkatu Segmentazio Estrategiak

Merkatu segmentazioa enpresa batek bere produktuak edo zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen dituen estrategiei dagokie, bezeroen behar eta ezaugarrien arabera.

1. Berezi-gabeko edo Masa Estrategia

Enpresak, bezero multzo eta behar mota desberdinak daudela jakin arren, produktu eta posizionamendu berberarekin egiten du eskaintza.

  • Abantaila: Kostuen aurrezpena, erosle guztientzako produktu bera jartzen dutelako salmentan.
  • Desabantaila: Kontsumitzaile guztien beharrak asetzeko zailtasuna du.

2. Estrategia Bereiztua

Enpresak produktu-eskaintza eta posizionamendu berezi bat izango du merkatu-segmentu bakoitzean.

  • Abantaila: Enpresak, atenditzen dituen segmentu guztien beharrak modu egokian asetzen ditu.
  • Desabantaila: Estrategia
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu Segmentazioa eta Enpresa Irudia: Gakoak" »

Ekonomia eta Finantza Publikoen Oinarriak

Ekonomia2,73 KB

gaia: Ekonomia eta Estatua

Egungo ekonomia-hazkundea eta etorkizuna

Egungo ekonomia-hazkundean aldaketa handi bat ematen bada, esan genezake kasu garrantzitsu bat dela; izan ere, etorkizunerako gosea izan daiteke.

Zuzeneko eta zeharkako zergak

Zuzeneko zergei dagokienez, zergapeko pertsonaren edo enpresaren ekonomia-ahalmena hartzen da oinarritzat; zeharkako zergak, ordea, kontrakoak dira.

Estatuko aurrekontu orokorrak eta tributuak

Estatuko aurrekontu orokorrak sektore publikoak bere funtzioak betetzeko behar dituen baliabideak dira, diru-sarrera publikoak deritzenak. Tributuak, ordea, aurrekontuetako diru-sarrera publikoen iturri nagusia dira.

Defizit ziklikoaren ezaugarriak

Esaten den moduan, ekonomia-zikloan halabeharrez gertatzen diren atzeraldietan...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Finantza Publikoen Oinarriak" »

Lan-harremanak: Araudia, Kontratuak eta Soldata

Ekonomia2,87 KB

1. Lana: Kontzeptua eta Ezaugarriak

Lana gizakiak ekoizpen-faktore moduan enpresari egiten dion ekarpena da. Lau ezaugarri nagusi ditu: borondatezkoa, beste baten konturakoa, ordaindua eta mendekoa.

Lanaren araudi-esparrua

  • Langileen Estatutua: Oinarrizko araudia da.
  • Sindikatu Askatasunaren Legea.
  • Europar Batasuneko lan-arauak: Herrialde kide guztietako lan-baldintzak berdintzea dute helburu.
  • Hitzarmen kolektiboak: Langileen Estatutuan datorrena errespetatu behar dute.
  • Lan-kontratua: Langilearen eta enpresaren arteko akordioa.

Lan-kontratua eta motak

Enpresa eta langile baten nahiak islatzen dituen hitzarmen bat da. Langileak konpromisoa hartzen du enpresari bere zerbitzuak emateko, agindupean jarduteko, ordainsari baten truke. Sinadura bidez adierazten...

Jarraitu irakurtzen "Lan-harremanak: Araudia, Kontratuak eta Soldata" »

Merkataritza eta Zerga Legediaren Oinarriak

Ekonomia3,05 KB

Merkataritza Legedia

Merkataritza zuzenbidea: Ekonomia-jarduera arautzen du.

Merkataritza kodea: Espainiako merkataritza-operazioen lege-marko nagusia da.

Enpresaren betebeharrak eta eskubideak

  • Kontabilitate-arauak: Operazioak kronologikoki jarraitu behar dira, kontu-liburua egunera eraman, eta erantzukizuna enpresaburuak du; gainera, akta-liburu bat eraman behar da.
  • Patentea: Asmakizun berri bat asmatu duenari eskubidea ematen dio asmakizun hori esklusiboki ustiatzeko.
  • Merkataritza Erregistroa: Estatuaren erakunde bat da. Helburu nagusia bertan izena emandako enpresaburuen egoera juridikoen argitalpen ofiziala izatea da.

Zerga Legedia

Tributuak: Helburua gastu publikoa finantzatzea eta ekonomia-jarduera kontrolatzea da.
  • Tasak: Zerbitzu edo erabiltzaileari
...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza eta Zerga Legediaren Oinarriak" »

Finantza eta Kudeaketa Adierazleak eta Inbentarioaren Kudeaketa

Ekonomia4,58 KB

Finantza Adierazleak

Likidezia

  • Altxortegi= (erab+bih)/PK= >0’8-1’2
    • *=1: Finantza oreka ona (MF=0)
    • *>1: Finantza egoera ona (MF>0)
    • *Ratioa 2 baino handiagoa bada, enpresak erabilgarriari ez dio ahal den etekin guztia ateratzen.
  • Likid= AK/PK= >1’5-2
    • 1etik gora: Enpresarentzat segurtasuna.
    • 2tik gertu: Ordainketa etenduratik urrun.
  • Berehalako Altxortegia= eskud/PK= 0’3-0’5
    • Epe motzeko %30-50 eskudiruarekin erantzun dezake. Halere, eskudirutan beharrezkoa soilik gomendatzen da, bestela etekin maximorik ez.

Solbentzia

  • Bermea= Akt/PF+PK= >1’5-2
    • Aktiboak zorrak baino handiagoak baldin badira (x2) segurtasuna.
  • ZorpOs= (PF+PK)/Ond=
  • Zenbat eta txikiagoa, orduan eta ondareak proportzio handiagoa finantza osoarekiko, beraz, gutxiago zorpetuta
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza eta Kudeaketa Adierazleak eta Inbentarioaren Kudeaketa" »

Ekonomia eta Lan Merkatuko Kontzeptuak

Ekonomia3,22 KB

Ekonomia eta Ingurumen Kausak

Ziklo ekonomikoa, ondasun ez errentagarriak eta errentaren banaketa desorekatua (politika makroekonomikoa) eta kanpoko eragin kaltegarriak:

  • Barne kostua: Enpresak bere ekonomia-jarduera egitean dituen kostuak, prezioan islatuta.
  • Kanpo kostua: Ekoizpen jarduerak ordaintzen ez dituen ondorio kaltegarriak (kanpoko onurak, teknologia orokortu eta merkeagotu).
  • Kanpo eraginak: Merkatu prezioak osorik islatzen ez denean ekoiztean edo kontsumitzean sortutako ondorioak, jarduera egiten dutenek bestelakoei eragiten dietenak.

Ingurumen Politikak eta Gobernuaren Teknikak

Estatuek ingurumen politika ezartzen dute, teknika hauek erabiliz:

  • Gehienezko atalaseak: Enpresari jartzen zaizkion kutsatzeko mugak.
  • Unitate zergak: Zenbat eta gehiago
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Lan Merkatuko Kontzeptuak" »