Lan-harremanak: Araudia, Kontratuak eta Soldata

Ekonomia2,87 KB

1. Lana: Kontzeptua eta Ezaugarriak

Lana gizakiak ekoizpen-faktore moduan enpresari egiten dion ekarpena da. Lau ezaugarri nagusi ditu: borondatezkoa, beste baten konturakoa, ordaindua eta mendekoa.

Lanaren araudi-esparrua

  • Langileen Estatutua: Oinarrizko araudia da.
  • Sindikatu Askatasunaren Legea.
  • Europar Batasuneko lan-arauak: Herrialde kide guztietako lan-baldintzak berdintzea dute helburu.
  • Hitzarmen kolektiboak: Langileen Estatutuan datorrena errespetatu behar dute.
  • Lan-kontratua: Langilearen eta enpresaren arteko akordioa.

Lan-kontratua eta motak

Enpresa eta langile baten nahiak islatzen dituen hitzarmen bat da. Langileak konpromisoa hartzen du enpresari bere zerbitzuak emateko, agindupean jarduteko, ordainsari baten truke. Sinadura bidez adierazten dute hitzartutakoarekin ados daudela. Enpresak gehien komeni zaion kontratu mota aukeratuko du:

  • Kontratu mugagabea
  • Iraupen jakin bateko kontratua
  • Lan edo zerbitzu jakinekoa
  • Ekoizpen-gorabeherengatiko kontratua
  • Bitartekoa
  • Prestakuntza-kontratua
  • Praktikaldiko kontratua
  • Prestakuntza eta ikastun kontratuak
  • Lanaldi partzialeko kontratuak
  • Negoziatzeko gaitasuna

Soldata eta Nomina

Soldata pertsona lan egitera bultzatzen duen arrazoi nagusietako bat da. Langileak bere lan-zerbitzuak beste baten kontura emateagatik dirutan edo gauzatan jasotzen dituen ordainsariak dira.

Gauzazko etekina esaten zaio lanaren ondoriozko ondasunak, zerbitzuak edo eskubideak doan edo merkatuan baino prezio baxuagoan erabiliz edo kontsumituz lortzen denari (gehienez % 30).

Kotizazioak enpresak eta langileek Gizarte Segurantzaren finantziazioari egiten dizkioten ekarpenak dira.

Nominaren atalak

Eragiketa horiek nomina edo soldata-dokumentuan jasotzen dira. Hona hemen atal nagusiak:

  • Goiburua
  • Sortzapenak: Langileak jasotzen dituen kopuruak dira, soldatan jasotakoak eta soldataz kanpokoak.
  • Kenkariak: Gizarte Segurantzaren kotizazioak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ), ehuneko bat izaten da.
  • Jasotzekoa guztira: Langilearen soldata garbia edo likidoa.

Osagarriak eta aparteko ordainsariak

Soldata-osagarriek lan motarekin edo langilearen berezitasunekin lotutako ezaugarriak biltzen dituzte: antzinatasuna, aparteko orduak, gaueko lanaren plusa eta produktibitateagatiko pizgarriak.

Aparteko ordainsariak hileko ordainsarien gain jasotzen dira. Gutxienez bi izan behar dira: bat Eguberrietan eta bestea adosten den une jakin batean.

Deskargatu

PDF Word HTML