Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Enpresaren Kudeaketa eta Estrategia: Oinarrizko Gida

Ekonomia4,64 KB

1.1. Enpresa

Kontsumo-ondasunek pertsonen premiak zuzenean asetzen dituzte, eta kapital-ondasunek, berriz, zeharka. Ondasun ekonomikoak urriak dira eta ordaindu egin behar da haiek erabiltzeko; ondasun libreak, aldiz, ugariak dira eta ez dute jaberik ez preziorik.

Enpresak dira gure beharrak asetzeko eskatzen ditugun ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko arduradunak.

Enpresa oinarrizko ekoizpen-unitatea da. Sistema irekia da (bere ingurunearekin erlazionatuta), zuzendaritzak antolatua eta arriskupean jarduten duena. Bere helburua gizarteak eskatzen dituen ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea da, ekoizpen-faktoreak (lurra, lana, kapitala) konbinatuz eta mozkinak lortzeko asmoz.

1.2. Enpresaburuaren funtzioak

Enpresaburu profesionalak lana ongi egin nahi...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Kudeaketa eta Estrategia: Oinarrizko Gida" »

Tributu-sistemaren oinarriak eta kudeaketa

Ekonomia2,87 KB

Tributu motak

Tasak: Erakunde publiko bati ordaintzen den kantitatea, zerbitzu konkretu bat jasotzearen truke (helburu zuzenarekin).

Zergak: Administrazio publikoei ordaintzen zaizkie, helburu zuzenik gabe; diru hori zein zerbitzu edo helburutan inbertituko den ez da zehazten.

Zergak: Motak

1. Zuzenak

Diru-ahalmena kontuan hartzen dutenak:

  • PFEZa: Lanetik, kapitaletik edo beste diru-sarrera batzuetatik errentak lortu dituzten pertsonek ordaintzen dute.
  • SZa: Merkataritza-sozietateek ordaintzen dute, lortutako etekinen arabera.
  • EJZa: Zerga zuzena eta erreala da; Espainiako lurraldean egiten diren enpresa-jarduerak, profesionalak edo artistikoak zergapetzen ditu.
  • OHZa: Ibilgetu materialengatik ordaindu beharreko zerga.
  • OZ: Tributu zuzena eta pertsonala da;
...
Jarraitu irakurtzen "Tributu-sistemaren oinarriak eta kudeaketa" »

Enpresen Finantzaketa eta Egitura: Leasing, Renting eta Gehiago

Ekonomia3,73 KB

Enpresen Finantzaketa Tresnak

Leasinga

Leasinga enpresa finantzatzeko sistema bat da, aktibo finkoko elementu bat eskuratzeko egiten dena, errentamendu-kuota baten truke, eta amaieran ondasuna erosteko aukera ematen du.

Prozesu horretan, hiru eragile ekonomikok hartzen dute parte: enpresa bezeroak (ondasun jakin bat behar duenak), ondasunaren ekoizleak edo jabeak, eta leasing-enpresak. Leasing-enpresa finantza-erakunde bat da; ondasunaren erosketa finantzatzen du eta enpresa bezeroari ematen dio alokairu baten truke.

Oro har, leasing-eragiketak eta ondasun-elementuaren bizitza ekonomikoak iraupen bera dute. Leasing-kuoten zenbatekoan hauek guztiak sartzen dira: ondasunaren amortizazioa, kapital produktiboaren interesak...

Rentinga

Ondasun higigarriak...

Jarraitu irakurtzen "Enpresen Finantzaketa eta Egitura: Leasing, Renting eta Gehiago" »

Zerga Politika: Tresnak, Motak eta Eragina Ekonomian

Ekonomia3,18 KB

Estatuak bere zerga-politikaren bitartez jarduera ekonomikoan eragiten du. Zerga-politika gobernuek hartutako gastu eta zergen inguruko neurri multzoa da, ekonomia helburu makroekonomikoak lortzeko asmoz.

Zerga-Tresnak

Gobernuek tresna hauek dituzte beren ekonomia-helburuak lortzen saiatzeko: ahalmeneko zerga-politikak eta egonkortzaile automatikoak.

Ahalmeneko Zerga-Politikak

Gobernuek diru-sarreretan edo gastuetan nahita eragin nahi dutenean aplikatzen dituzten neurriak dira. Nagusiak:

  • Obra publikoetako programak: Bi helburu: ekoizpen- eta enplegu-mailak handitzea eta herrialdeak azpiegiturak izatea.
  • Enplegu eta prestakuntza-planak: Plan horien helburua da langileak denbora laburrean prestatu eta kontratatzea, azkar laneratu daitezen.
  • Transferentzia-
...
Jarraitu irakurtzen "Zerga Politika: Tresnak, Motak eta Eragina Ekonomian" »

Monopolioa: definizioa, jatorria eta ezaugarriak

Ekonomia3,18 KB

Monopolioa: definizioa eta jatorria

Monopolioa merkatu batean enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa, eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitziko duen eta zein prezio jarriko dituen. Merkatuan sartzeko hesi legal eta egiturazko bereziak egoten dira; merkatu-mota honen jatorria honako hauetan oinarritzen da:

1. Baliabide esklusiboa

1. Baliabide eskuratzeko esklusibitatea. Enpresa batek ondasun edo zerbitzu jakin bat lortzeko ezinbesteko ekoizpen-faktorerik kontrolatzen badu, bakarrik eskaini ahal izango du produktu edo zerbitzu hori.

2. Lege-eskubideak (patenteak)

2. Lege-eskubideak izatea. Jatorri pribatukoak edo publikoak izan daitezke. Patenteak: industria-aplikaziorako asmakizun bat egileari ematen zaion eskubidea da, denbora...

Jarraitu irakurtzen "Monopolioa: definizioa, jatorria eta ezaugarriak" »

Enpresaren Balioa, Kokapena eta Hazkunde Estrategiak

Ekonomia3,75 KB

Balioa Sortzea

Balio erantsia: Enpresa baten lehia estrategia hobetu dezakeen elementu bat. Enpresa batek bere zerbitzu edo produktu bati gehitzen dion balioa ekoizpen prozesuaren bidez.

Balio katea: Tresna analitiko bat da. Enpresa batek produktu edo zerbitzu bat ekoitzi edo saltzean egiten diren jarduerak aztertzeko balio du.

Tresna hori erabiliz, jarduera bakoitzari zer balio eransten dion jakin dezakezu, zer kostu duen, lehia abantaila lortzeko iturriak zeintzuk diren eta enpresaren garapenerako lehia estrategia egokiena zein den.

Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa

A: Kokapena

  • Merkatuaren eskaria: Eskainiko den produktuak inguru hartan zenbateko interesa duen jakiteko merkatu azterketa egin behar da eta lehiakideen egoera ere aztertu behar da.
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Balioa, Kokapena eta Hazkunde Estrategiak" »

Giza Baliabideen Kudeaketa: Gaitasunak eta Motibazioa

Ekonomia2,66 KB

Gaitasunen araberako kudeaketa eta adimen emozionala

Gaitasunen araberako kudeaketa: langileek izan behar dituzten ezagutzak, ezaugarriak eta jokabideak zehazten ditu. Horretarako, ezaugarri horiek dituzten hautagaiak aukeratzen dira, indartu nahi diren trebetasunen prestakuntza ematen da, lanean giro ona sortzen laguntzen da eta pertsonen garapenerako planak bultzatzen dira, gora egiteko aukerak emanez. Hori guztia langilearen ezaugarri pertsonalak eta profesionalak kontuan hartuta egiten da; azken batean, trebetasunak, jarrerak, balioak eta ezaugarri pertsonalak baloratzen dira.

Talentu handiko pertsonentzat, adimen emozionala oinarrizko gaitasunetako bat da. Norberaren eta besteen sentimenduak aitortzeko eta horiek erabiltzeko trebetasuna...

Jarraitu irakurtzen "Giza Baliabideen Kudeaketa: Gaitasunak eta Motibazioa" »

Zerga-sistemen gida: motak eta ezaugarriak

Ekonomia2,2 KB

Zerga nagusien konparazioa

ZergaPFEZBEZSZEJZ/JEZ
Izen osoaPertsona Fisikoen Errenten gaineko ZergaBalio Erantsiaren ZergaSozietateen gaineko ZergaEkonomia Jardueren gaineko Zerga
Zer zergapetu?ErrentaKontsumoaEnpresen irabaziak eta mozkinakJarduera ekonomikoa
Zerga motaZuzenaZeharkakoaZuzenaZuzena
IzaeraProgresiboaProportzionalaProportzionalaProportzionala
Non zuritu?Foru AldundiaForu AldundiaForu AldundiaUdala

Zerga moten xehetasunak

ZergaDefinizioaIzaeraTasa/Proportzioa
PFEZPertsona fisikoen diru-sarreren gaineko zerga.Zuzena / ProgresiboaIkusi taula
BEZOndasun eta zerbitzuen transferentzian aplikatua.Zeharkakoa / Proportzionala
  • Supermurriztua: %4
  • Murriztua: %10
  • Orokorra: %21
SZErakunde juridikoen onurak zergapetzen ditu.Zuzena / Proportzionala
  • ETEak: %
...
Jarraitu irakurtzen "Zerga-sistemen gida: motak eta ezaugarriak" »

Ekoizpen-Faktoreak, Sektoreak eta Ekonomia-Hazkundea

Ekonomia2,8 KB

1. Ekoizpen-Baliabideak: Natura, Lana eta Kapitala

Ekoizpen-faktoreak edo baliabideak ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira.

1.1. Natura-Baliabideak (Lurra)

Jatorria naturan dutenak dira. Termino hori adiera zabalean erabiltzen da eta, landatzeko lurraz eta hiri-lurraz gain, lur-zoruko eta itsasoko baliabideak ere hartzen ditu, hala nola mineralak eta arrainak.

1.2. Lana

Ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen ordaindutako giza jarduera fisiko nahiz intelektual oro da.

1.3. Kapital-Ondasunak

Enpresaren titulartasuna duten ondasunak dira, eta bi multzo handitan banatzen dira:

  • Dirua.
  • Eraikuntzak, makineria, altzariak, ordenagailuak, lursailak, etab.

Teknologiaren Definizioa

Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko...

Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen-Faktoreak, Sektoreak eta Ekonomia-Hazkundea" »

Gizarte zerbitzuak herrialde azpigaratuetan

Ekonomia13,21 KB

HIRUGARRE-SEKTOREA

SARRERA

*ZERBITZUAK*

ZERBITZUEN JARDUERAK

-Pertsonen beharrak asetzen dituzte zerbitzuak

-Herrialde garatuak sektore nagusia bihurtu

ZERBITZU MOTAK

-Publikoa: estatuak/herri administrazuo batzuek emandakoa euren esku.

Herritarren sergak erabiltzeagatikordaintzen dutenare bidez finantziatu

-Pribatua: zerbitzu partikularrak eman irabazi ekonomikoa lortzeko.

merkatu zerbitzuak here

HELBURUA KONTUAN HARTUTA

-Zerbitzu tradizionalak/zerbitzu aurreratuak

-Zerbitzu aurreratuak pertsonek prestakuntza maila altua behar


NAGUSITASUNA LAU FAKTOREN ONDORIO

-Gobernuek herritarrei oinarrizko gizarte zerbitzuak ematekokompromisoa

-Biztanleen errenta altuak

-Nekazartza eta industria sektoreen mekanizazio/produktibitate altua

-Hirugarren sektoreen nagusitazuna

...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte zerbitzuak herrialde azpigaratuetan" »