Ekonomia eta Lan Merkatuko Kontzeptuak
Ekonomia eta Ingurumen Kausak
Ziklo ekonomikoa, ondasun ez errentagarriak eta errentaren banaketa desorekatua (politika makroekonomikoa) eta kanpoko eragin kaltegarriak:
- Barne kostua: Enpresak bere ekonomia-jarduera egitean dituen kostuak, prezioan islatuta.
- Kanpo kostua: Ekoizpen jarduerak ordaintzen ez dituen ondorio kaltegarriak (kanpoko onurak, teknologia orokortu eta merkeagotu).
- Kanpo eraginak: Merkatu prezioak osorik islatzen ez denean ekoiztean edo kontsumitzean sortutako ondorioak, jarduera egiten dutenek bestelakoei eragiten dietenak.
Ingurumen Politikak eta Gobernuaren Teknikak
Estatuek ingurumen politika ezartzen dute, teknika hauek erabiliz:
- Gehienezko atalaseak: Enpresari jartzen zaizkion kutsatzeko mugak.
- Unitate zergak: Zenbat eta gehiago kutsatu, zerga handiagoak.
- Kutsadura baimenak: Kutsatzeko baimen bat lortu behar da.
Lehiaren Azterketa
Lehia Ez Perfektua
Lehia ez perfektua (lehia askea ez denean) abantailak:
- Efizienteago izateko teknologia garatu.
- Prezioak murriztu, ondasun eta zerbitzu gehiago erosteko ahalmena jende arruntari eta langileei.
- Enpresak merkatuan sartzea errazago.
Hala ere, lehia eza eta lehia ez perfektua kaltegarriak izan daitezke. Lehia Batzorde Nazionalaren eginkizuna:
- Lehiaren defentsaren alorreko prozedurak abiaraztea eta merkatuen lehiari buruzko arbitrajea.
- Lehia sustatzeko jarduerak egitea.
- Gardentasunez eta gizartearekiko erantzunkizunez jarduten dutela erakustea.
- Merkatuetako lehia egoerari buruzko txostena egitea.
Enpleguaren Neurketa eta Langabezia
Enpleguaren Datuen Iturriak
INEM (Lanbide): SEPE (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) langabezia neurtzen du, izena emanda daudenak soilik, hilabetero.
INE (Estatistika, EUSTAT): Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) egiten du 3 hilabetean behin, enpleguari buruzko datuak biltzeko.
Gizarte Segurantzako afiliazioaren kopuruak: Gizarte segurantza erakunde publikoa da, osasun asistentzia bermatzeko, soilik langileak gizarte segurantzan izena emanda badu.
Langabezia Motak
- Ziklikoa.
- Urte sasoikoa.
- Egiturazkoa: Enpresak langileak behar ditu, lanik ez duten asko daude, baina enpresek eskatzen duten kualifikazio maila ez dator bat langileenarekin.
- Frikzionala: Borondatez lanik egiten ez dutenak.
Soldata Ezberdintasunak eta Lanaren Ezaugarriak
Lanbideeen artean soldata ezberdinak sortzen dituzten faktoreak:
- Goi mailako formakuntza.
- Trebetasun bereziak.
- Esperientzia.
- Erantzukizun handia.
- Ordutegia eta mugikortasuna.
Lanaren ezaugarriak:
- Pertsonala da, inork ezin dezake ordezkatu.
- Ordaindua.
- Besteen konturako lana egin.