Zerga Politika: Tresnak, Motak eta Eragina Ekonomian

Ekonomia3,18 KB

Estatuak bere zerga-politikaren bitartez jarduera ekonomikoan eragiten du. Zerga-politika gobernuek hartutako gastu eta zergen inguruko neurri multzoa da, ekonomia helburu makroekonomikoak lortzeko asmoz.

Zerga-Tresnak

Gobernuek tresna hauek dituzte beren ekonomia-helburuak lortzen saiatzeko: ahalmeneko zerga-politikak eta egonkortzaile automatikoak.

Ahalmeneko Zerga-Politikak

Gobernuek diru-sarreretan edo gastuetan nahita eragin nahi dutenean aplikatzen dituzten neurriak dira. Nagusiak:

  • Obra publikoetako programak: Bi helburu: ekoizpen- eta enplegu-mailak handitzea eta herrialdeak azpiegiturak izatea.
  • Enplegu eta prestakuntza-planak: Plan horien helburua da langileak denbora laburrean prestatu eta kontratatzea, azkar laneratu daitezen.
  • Transferentzia-programak: Egoera okerrenean dauden taldeei laguntzen zaie, ordainketa iraunkorren bidez. Nagusiak: langabezia-prestazioak eta erretiro-pentsioak.
  • Zerga-tasen aldaketa: Pertsonok norberaren errentaren arabera erabakitzen dugu zer kontsumitu nahi dugun edo dezakegun.

Lortu nahi dugun helburuaren arabera, zerga-politika hedatzailea edo murriztailea izan daiteke.

Zerga-Politika Hedatzailea

Jarduera ekonomikoaren beherakada eta langabezia tasa handiko egoeran aplikatzen da. Helburua ekonomia bultzatzea da, hau da, eskaria eta enplegua sustatzea.

  1. Gastu publikoa areagotzea: Ekonomia bultzatzeko Estatuak obra publikoak aurrera eramaten ditu (errepideak, ospitaleak, institutuak), ondasun eta zerbitzuak erosten ditu, transferentziak (langabezia sariak, erretiro sariak, enpresei diru-laguntzak, bekak). Neurri hauek eskaria eragiten dute eta enpresek produkzioa areagotuko dute eta langile gehiago kontratatuko dituzte.
  2. Zergen murrizketa: Zergak jaistean errenta erabilgarria handiagoa izango da, hau da, familiek diru gehiago izango dute kontsumitzeko eta enpresek kostu txikiagoak izango dituzte, inbertsioa eta produkzioa handituz. Horren ondorioz, eskaria handituko da eta enpresek produkzioa eta enplegua handituko dute.

Zerga-Politika Murriztailea

Gehiegizko eskariaren ondorioz inflazio handiko egoeran aplikatzen da. Helburua izango da ekonomia geldotzea edo murriztea, prezioak eta defizita kontrolatzeko.

  1. Gastu publikoaren murrizketa: Estatuak azpiegitura publiko eta ondasun eta zerbitzu gutxiago erosiz gero, eskaria murriztuko da.
  2. Zergak areagotzea: Zergak igotzean, familiek errenta gutxiago izango dute kontsumitzeko. Beste aldetik, enpresen kostuak igoko dira, eta honen ondorioa bere inbertsioak murriztea izango da. Kontsumo eta inbertsioaren murrizketak eskariaren jaitsiera ekarriko du.

Egonkortzaile Automatikoak

Egonkortzaile automatikoak ekonomiak gora edo behera egitean handiagotzen edo murrizten diren diru-sarrerak edo gastuak dira, eta modu ziklikoan jarduten dute. Nagusiak: zerga proportzionalak, zerga progresiboak, Gizarte-kotizazioak eta langabezia-prestazioak. Egonkortzaile automatikoak automatikoki egokitzen zaizkie ekonomia-zikloaren faseari.

Deskargatu

PDF Word HTML