Ekoizpen-Faktoreak, Sektoreak eta Ekonomia-Hazkundea

Ekonomia2,8 KB

1. Ekoizpen-Baliabideak: Natura, Lana eta Kapitala

Ekoizpen-faktoreak edo baliabideak ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira.

1.1. Natura-Baliabideak (Lurra)

Jatorria naturan dutenak dira. Termino hori adiera zabalean erabiltzen da eta, landatzeko lurraz eta hiri-lurraz gain, lur-zoruko eta itsasoko baliabideak ere hartzen ditu, hala nola mineralak eta arrainak.

1.2. Lana

Ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen ordaindutako giza jarduera fisiko nahiz intelektual oro da.

1.3. Kapital-Ondasunak

Enpresaren titulartasuna duten ondasunak dira, eta bi multzo handitan banatzen dira:

  • Dirua.
  • Eraikuntzak, makineria, altzariak, ordenagailuak, lursailak, etab.

Teknologiaren Definizioa

Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden faktoreen konbinazioari teknologia esaten zaio.

Errenta Mota Ezberdinak

Erabilitako ekoizpen-baliabidea kontuan hartuta, izen ezberdina hartzen du errentak:

  • Soldata: Lanak sortzen badu.
  • Alokairua: Natura-baliabideek sortzen badute.
  • Interesa: Jatorria kapitalean badu.

2. Ekonomia-Sektoreak

2.1. Lehen Sektorea

Baliabideak edo lehengaiak naturatik ateratzen ditu, nekazaritza, abeltzaintza, meatzaritza edo arrantza jardueren bidez.

2.2. Bigarren Sektorea (Industria)

Industria sektorea ere esaten zaio. Lehengaiak landutako produktu bihurtzen ditu. Eraikuntzek, industriek eta energiak garrantzi handia dute sektorean.

2.3. Hirugarren Sektorea (Zerbitzuak)

Banku-jarduera, Internet, garraioa eta turismoa biltzen ditu.

Oharra: Turismoari dagokionez, Frantziaren atzetik, munduko bigarren turismo-helmuga garrantzitsuena da.

Industriaren Arazo Nagusiak

  • Faktura energetikoa.
  • Deslokalizazioa (Enpresek beste herrialde batera joaten direnean merkeago ekoizteko).
  • Teknologia-defizita.
  • Enpresaren tamaina txikia.

3. Ekonomia-Hazkundea eta BPGa

3.1. Barne Produktu Gordinaren (BPG) Definizioa

BPG-a gizarte batek denbora-tarte jakin batean ekoiztutako ondasunen eta zerbitzuen balioa da.

3.2. Ekonomia-Hazkundearen Definizioa

Gizarte batean aldi jakin batean izandako ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenaren balio-handitzea da ekonomia-hazkundea.

Ekonomia-Hazkundea Lortzeko Bi Modu

  1. Ekoizpen-baliabideak handituta (langile gehiago, instalazio gehiago, diru gehiago).
  2. Produktibitatea hobetuta (langileak hobeto prestatzea edota teknologia berriak ezartzea).

Produktibitatearen Definizioa

Ekoiztutako ondasunen eta zerbitzuen eta ekoizteko erabilitako baliabideen arteko loturari produktibitatea esaten zaio.

Deskargatu

PDF Word HTML