Giza Baliabideen Kudeaketa: Gaitasunak eta Motibazioa
Gaitasunen araberako kudeaketa eta adimen emozionala
Gaitasunen araberako kudeaketa: langileek izan behar dituzten ezagutzak, ezaugarriak eta jokabideak zehazten ditu. Horretarako, ezaugarri horiek dituzten hautagaiak aukeratzen dira, indartu nahi diren trebetasunen prestakuntza ematen da, lanean giro ona sortzen laguntzen da eta pertsonen garapenerako planak bultzatzen dira, gora egiteko aukerak emanez. Hori guztia langilearen ezaugarri pertsonalak eta profesionalak kontuan hartuta egiten da; azken batean, trebetasunak, jarrerak, balioak eta ezaugarri pertsonalak baloratzen dira.
Talentu handiko pertsonentzat, adimen emozionala oinarrizko gaitasunetako bat da. Norberaren eta besteen sentimenduak aitortzeko eta horiek erabiltzeko trebetasuna da, eta bi eremutan banatzen da:
- Eremu pertsonala: autokontzientzia, autorregulazioa eta motibazioa.
- Eremu soziala: enpatia eta trebetasun sozialak.
Giza baliabideen motibazioa
Motibazioa (langileak jasotzen dituen eta bere jokaera bultzatzen duten estimuluak) oso aldagai garrantzitsua da enpresaren eta langilearen arteko harreman arrakastatsua izan dadin. Pertsonaren premiak asetzeko behar duen bultzada da: dirua (beharrak asetzen laguntzen du), lan-harreman onak, etorkizunerako itxaropenak, lanaren aitorpena eta lankidetza.
Pizgarriak beharrezkoak dira pertsona motibatzeko, errendimendua eta produktibitatea handitzeko eta, horrela, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.
Motibazioaren teoriak
Gizakien premien piramidearen teoria (Maslow)
Bost mailatan banatzen da:
- Premia fisiologikoak: jan, edan, jantzi...
- Segurtasun-premiak: kontratu finkoa, jubilazioa, gaixotasunaren aurreko babesa...
- Gizarte-premiak: estatusa, maitasuna edo afektua komunitatean, aitorpena, errespetua...
- Autoestimuarekin lotutako premiak: ospea, izen ona, gaitasuna...
- Bere burua errealizatzeko premiak: gora egiteko aukera eta garapen pertsonala.
Bi faktoreen teoria (Herzberg)
- Higiene-faktoreak: ("ni fu ni fa", ez asegabe, ez motibatuta). Langileak kezkarik ez izatea bermatzen dute: soldata, lan-baldintzak, segurtasuna, egonkortasuna, pertsonen arteko harremanak eta enpresa-politika.
- Motibazio-faktoreak: Bere burua errealizatzeko eta lorpenak izateko premiak gogobetetzen dituzte: erantzukizuna, aitorpena, barne-sustapena, lan estimulatzailea eta garapen profesionala.