Jarduera Ekonomikoa: Ekoizpena, Merkatuak eta Eragileak

Ekonomia4,27 KB

Zer da jarduera ekonomikoa?

Jarduera ekonomikoa gizakiek beren beharrei erantzuteko egiten dituzten jardueren multzoa da. Ondasunak ekoiztea eta zerbitzuak ematea da.

Ekoizpena

Ondasunak ekoiztea baliabide naturalak, teknikak eta lana elkartzea da.

  • Kontsumo ondasunak edo amaierakoak (arropak, altzariak, oinetakoak...) zuzenean erantzuten diete kontsumitzaileen beharrei.
  • Produkzio ondasunak edo bitartekoak kontsumo-ondasunak ekoizteko erabiltzen diren makinak, erremintak...

Merkaturatzea

Ondasun eta zerbitzuen banaketa eta salmenta.

  • Handizkako salmenta: Handizkariek egiten dute. Produktu kantitate handiak erosi eta produktuok beste merkatariei edo enpresa batzuei saltzen dizkiete.
  • Txikizkako salmenta: Txikizkariek egiten dute. Handizkariei kantitate txikiak erosi eta jendeari dendetan zuzenean saltzen dizkiete.

Kontsumoa

Ondasunak eta zerbitzuak erosiz, jendeak bere beharrei erantzuten die. Produktua kontsumitu eta ondasuna edo zerbitzua erabili egin dezakete.

Ekoizpen faktoreak

  1. Baliabide naturalak eta lehengaiak: Landaredia, basoak, animaliak, petrolioa eta ura natura baliabideak dira. Hauek iturririk garrantzitsuenak dira. Urriak dira.
  2. Lana: Pertsonentzako ondasunak ekoitzi eta zerbitzu probetxugarriak emateko balio duen gizakiaren jarduera orori deitzen diogu.
  3. Kapitala: Ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko beharrezkoak diren gauzak eta materialak.
    • Kapital fisikoa: lokalak, makinak, lanabesak...
    • Finantza kapitala: dirua, akzioak...
    • Giza kapitala: pertsonen ahalmena, formakuntza...

Merkatu ekonomia (Kapitalismoa)

Gaur egungo munduan sistema ekonomiko nagusia da. Herrialde bateko ekonomia antolatzeko modu bat da.

Merkatua

Gaiak saltzen eta erosten diren lekua da. Merkatuan saltzaileek eta erosleek bat egiten dute.

Prezioa

Produktuen eta erosleen kantitatearen araberakoa da. Saltzaileak eta erosleak adostutako diru kopurua da.

  • Eskaintza + erosle + = prezio +
  • Eskaintza + erosle - = prezio -
  • Eskaintza - prezio - = ekoizpen -

Eskariaren eta eskaintzaren arteko legea: Saltzaileek eta erosleek ahalik eta etekin handiena eskuratu nahi dute eta, interes arteko leia horri esker lortzen da salgaien prezioa ezartzea, bi aldeak pozik gelditzeko moduan.

Eragile ekonomikoak

Ekonomiaren funtzionamenduan modu erabakigarrian parte hartzen duten banakoak, taldeak eta erakundeak. 3 eragile nagusiak: etxe ekonomia, enpresak eta estatua edo sektore publikoa.

Etxe ekonomia

Beren beharrei erantzuten dieten ondasunak eta zerbitzuak erosteko erabiltzen dute baliabide ekonomikoei (diruaren) zati handi bat.

Enpresak

Gure sistema ekonomikoan, enpresak ekoizpen eta banaketa eragile nagusiak dira. Ondasunek kostatu egiten dute arrazoi hauengatik: lehengaien prezioa, energia, makinak, instalazioak, garraioa, soldatak...

Mozkin: salmenta prezioaren eta kostu prezioaren arteko diferentzia da.

Enpresak tamainaren arabera:

  1. Multinazionalak
  2. ETE, PYME (enpresa ertainak eta txikiak)

Jardueraren arabera: 1., 2. eta 3. sektoreak.

Sektore publikoa

Estatuak egiten dituen jarduera eta ekimen ekonomiko eta sozialen multzoa da. Administrazio publikoa: Gobernu zentrala, gobernu autonomikoak, udalak...

Jendearen jarduera ekonomikoa: gizarte-harremanak.

Zerbitzu publikoak: hezkuntza, osasuna, garraioa, polizia...

Beste gizarte zerbitzu batzuk: erretiratu, gaixo pentsioak.

Zergak

Sektore publikoak biltzen dituen eta derrigorrezkoak diren diru ordainketak dira. Zerga motak: PFEZ, SZ, BEZ.

Lan merkatua

Lanaren eskaintzak eta eskariak lan-merkatua osatzen dute. Ekoizpena automatizatzearen ondorioz, enpresa askok langile kopurua murriztu dute.

Sindikatuak

Langileen eskubideak modu kolektiboan defendatzeko sortutako erakundea da.

Biztanleri aktiboa

Lan egiteko adinean (>16 urte) eta lanean edo lan egiteko prest dauden pertsonak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML