Zelulen Bizi Funtzioak: Metabolismoa, Prokariotak eta Eukariotak
Zelulen Bizi Funtzioak eta Nutrizioa
Nutrizio zelularra zelulek dagozkien bizi funtzioak betetzeko beharrezkoak dituzten materia eta energia lortzeko prozesuen multzoa da. Zelulek kanpotik hartzen dituzten substantziei mantenugai deritze, eta energia lortzeko, zelula egiturak eratzeko eta berritzeko erabiltzen dituzte.
Zelula Metabolismoa
Mantenugaiek zenbait prozesu kimiko izaten dituzte: horri zelula metabolismoa deritzo. Bi metabolismo mota daude:
- Katabolismoa: Substantzia organiko konplexuak, energia ugarikoak, konposatu txikiago eta bakunago bihurtzean energia lortzen da.
- Anabolismoa: Eratze erreakzio bat da. Substantzia txikiak eta bakunak substantzia organiko konplexu bihurtzeko prozesuak dira, egiturak berritzeko. Anabolismoa gerta dadin, energia behar da.
Zelula Prokariotak
Zelula prokariotak antolaketa xumea dute eta neurriari dagokionez txikiagoak dira. Bakterioak Moneroen erreinuko izakiak dira.
Ezaugarri Nagusiak
- Ez dute nukleorik; material genetikoa zitoplasman banatuta dago.
- Erribosomak dituzte.
Prokariotoen Egiturak
- Mintz plasmatikoa: Substantzien trukea egiten da.
- Zelula pareta: Bakterioa babesten du.
- Bakterio kapsula: Ez dute bakterio guztiek; itsasteko eta babesteko erabiltzen da.
- Bakterio kromosomak: Material genetikoa DNA da.
- Erribosomak: Proteina sintesia egiten dute.
- Luzakinak:
- Flageloak: Bakterioak mugitzeko.
- Finbriak: Bakteria substratuan finkatzen dutenak.
Zelula Eukariotak
Zelula eukariotak prokariotak baino konplexuagoak eta handiagoak izan ohi dira. Gizakion zelulak animalia-zelulak dira.
Oinarrizko Egiturak
- Mintz plasmatikoa: Zelula inguratzen duen geruza da, substantzia trukea kanpoaldearekin eta babesa ahalbidetzen duena.
- Zitoplasma:
- Zitosola: Barne ingurune urtsua da.
- Organuluak eta Zitoeskeletoa: Barne antolaketan eta zelula zatiketan hartzen dute parte.
- Nukleoa:
- Nukleoloa: RNAz eta proteinaz osatutako egitura da.
- Nukleoplasma: Nukleoko barne ingurune urtsua da.
- Kromosomak: Kromatina sortzen dute.
Zelula Organuluak
- Mitokondrioak: Zelula arnasketaren bidez energia lortzen dute.
- Bakuoloak (Xixkuak): Substantziak metatu, garraiatu edo digeritzen dituzte.
- Lisosomak: Zelula barneko digestioan hartzen dute parte.
- Erretikulu Endoplasmatikoa (EE):
- EE pikorduna: Erribosomak ditu; proteinak sintetizatzeko prozesuan parte hartzen du, eta Golgi Aparatura garraiatzeko.
- EE leuna: Ez du erribosomarik; lipidoak sintetizatzen ditu.
- Golgi Aparatua: Erretikulutik datozen substantziak pilatu eta prozesatzen dira, kanpoaldera isurtzen diren jariakin xixkuak sortuz.
- Erribosomak: RNAz eta proteinaz osatutako egiturak dira, proteinak sintetizatzen dituztenak.
- Zentrosoma: Zentriolo deritzen bi zilindro dira.
- Zilioak edo Flageloak: Zelularen mugikortasunean parte hartzen dute. Zilioak laburrak eta ugariak dira; flageloak luzeak eta urriak dira.
- Zitoeskeletoa: Zelularen formari eustea, mugikortasuna erraztea eta zelula zatiketa ahalbidetzea du helburu.