Hannah Arendt: Giza Kondizioa eta Vita Activa
Hannah Arendt eta Giza Kondizioaren Hiru Jarduerak
Giza kondizioa liburuan, Hannah Arendtek gizakien oinarrizko hiru jarduerak aztertzen ditu: lana, fabrikatzea eta ekintza.
- Lana: Bizitzaren biziraupenerako beharrezkoa den jarduera.
- Fabrikatzea: Dimentsio artifiziala (soziala). Objektuen bidez mundua sortzeko daukagun modua da (ondasun material eta sinbolikoak). Gauza artifizialen mundua da, naturatik bereizten gaituena. Ez dira beharrezkoak bizitzeko, baina bai bizi garen mundua eraikitzeko (artifizialtasuna).
- Ekintza: Hiru oinarri ditu:
- Gizakiak berdinak garela onartzea.
- Hitz-askatasuna.
- Mundu komunaren zaintza.
Jaiotasuna eta Modernitatearen Erronka
Arendtek jaiotzea (ekintza bakoitza jaiotza bat da) bere pentsamendu politikoaren ardatz bihurtu zuen....