Ekonomiaren Oinarriak: Merkatuak eta Kontzeptu Nagusiak

Ekonomia3,31 KB

Teknologia Efizientea eta Merkatuaren Oreka

Teknologia bat efizientea da ekoizpen-kantitate jakin bat lortzeko ahalik eta baliabide gutxien erabiltzen baditu.

Merkatuaren dinamika: Gehiegizko eskaria eta eskaintza

Gehiegizko eskaria

Egoera honetan, zer gertatuko da merkatu-orekara berriz bueltatzeko? Prozesua honakoa da:

  • Prezioak igo egiten dira: Kontsumitzaileek behar hori dutela badakitenez, erosten jarraituko dute. Prezioen igoerak produktuak nork eskuratuko dituen erabakitzen laguntzen du.
  • Eskaintza handituko da: Ekoizleak merkatuan behar hori dagoela konturatzen dira.
  • Eskariaren doikuntza: Eskaintza oso altua denean (prezio altuan), kontsumitzaileak erosteari utziko diote.
  • Oreka-preziora iristea: Eskaria eta eskaintza orekatzen diren puntura iristen gara.

Gehiegizko eskaintza

  • Prezioak jaitsi egiten dira: Prezioa baxua bada, eskaintza jaisten hasiko da (errentagarritasun txikiagoagatik).
  • Eskaria handitu: Produktuak merkeago daudenez, kontsumitzaile gehiagok erosiko dituzte.
  • Oreka-prezioa: Eskaria eta eskaintza orekatzen dituen prezioa da.

Zer da Ekonomia?

Baliabide mugatuekin gure behar mugagabeak nola asetu aztertzen duen zientzia da ekonomia. Ekonomia-eskasia unibertsala da, baina modu desberdinetan agertzen da.

Premia, Ondasuna eta Zerbitzua

PREMIAONDASUNAZERBITZUA
Masaje bat hartzeaMasajeak egiteko makinaMasajista
Ilea ondo edukitzeaOrratzaIle-apaintzailea
Film bat ikusteaTelebistaNetflix

Ekonomia-eskasia vs. Baliabide-eskasia

  • Ekonomia-eskasia: Nahi dugun guztia ez izatea da.
  • Baliabide-eskasia: Baliabide urriak izatea da, hau da, pobrezia.

Aukeratzeko Beharra eta Eragile Ekonomikoak

Nork aukeratzen du?

Erabaki-hartzaileak edo agente ekonomikoak honako hauek dira:

  • Familiak: Kontsumo pribatua.
  • Enpresak: Ekoizpen pribatua.
  • Sektore publikoa: Gizartearen ongizaterako kontsumoa eta ekoizpena.

Oinarrizko Ekonomia-kontzeptuak

  • Aukera-kostua: Beste aukera bati uko egiteagatik galtzen ditugun onurak dira. Adibidez: Ikasi ala zinemara joan? Ikastea aukeratuz gero, filma ikusteko aukera galtzen da; zinemara joanez gero, nota hobea ateratzeko aukera.
  • Kostu berreskuraezinak: Dagoeneko ordaindu diren eta berreskuratu ezin diren kostuak dira; erabaki berrietan ez lukete eraginik izan behar, baina askotan aldaketarako edo gelditzeko bultzatzen gaituzte.
  • Etekin eta kostu gehigarriak: Etekin gehigarriak lortzeko egiten diren kostu gehigarriak dira. Hemen analisi marjinala erabiltzen dugu.
  • Pizgarriak: Sari (zerbait doan) edo zigor (negatiboa) baten bidez pertsona bat aritzera bultzatzea da.

Deskargatu

PDF Word HTML