Etika eta Morala: Kontzeptuak, Izaera eta Garapen Morala
Etika ekintza moralaren hausnarketatzat hartuta
Animaliaren ekintzak programatuta eta zehaztuta daude; giza portaeraren ezaugarria, aldiz, irekia eta askea izatea da.
1.1. Etika eta morala: definizioak
Morala hitza latineko moralis hitzetik dator. Mos hitza da jatorria eta "ohitura" esan nahi du. Etika, berriz, grezierako ethos hitzetik dator; hasieran "egoitza" edo "bizitzeko tokia" esan nahi zuen. Ondoren, Aristotelesek esanahia zehaztu zuen eta, ordutik, "izaera" esan nahi du.
Gaur egun, esanahi desberdinak dituztela onartua dago:
- Morala: Komunitate, gizarte edo kultura guztietan dauden arau eta debekuen multzoa da. "Morala bizi bat" dela esan daiteke.
- Etika: Moralari buruzko hausnarketa da, "pentsatutako morala".