Energia-motak eta iturriak: Gida osoa
Energiaren definizioa
Energia sistema material batek bere barruan edo beste sistema batean aldaketak sortzeko duen gaitasuna da.
Energia motak
- Barne energia: Gorputzek, beren molekulen edo atomoen higiduraren ondorioz duten energia da. Gorputzak atomoz osaturik daude eta mugimendu txikiak egiten dituzte.
- Energia kimikoa: Konposatu kimikoen energia da eta erreakzio kimikoetan agertzen da.
- Energia nuklearra: Atomoen nukleoetatik lortzen da:
- Fusio nuklearra: Atomo bien nukleoak elkartzen dira. Izarretan sortzen da.
- Fisio nuklearra: Elementu kimiko batzuen nukleo atomikoen zatiketatik sortzen da.
- Energia elektromagnetikoa: Uhinen bitartez barreiatzen da.
- Energia elektrikoa: Elektrizitatez kargatutako partikulak noranzko berean mugitzen direnean agertzen da.
Energia iturriak
- Energia iturri ez berriztagarriak: Energiaren kontsumoaren erritmoa oso azkarra denean eta ekoizpena geldoa denean.
- Energia iturri berriztagarriak: Energiaren ekoizpen-erritmoa eta kontsumoaren erritmoa antzekoak direnean.
Energia iturri ez berriztagarrien adibideak
- Petrolioa: Itsasotik eta lur azpitik lortzen da; erregai eta lehengai moduan erabiltzen da.
- Gas naturala: Buztin eta kareharrietatik ateratzen da; sukaldeetan, berogailuetan eta zentral elektrikoetan erabiltzen da.
Energia iturri berriztagarrien adibideak
- Eguzki energia: Bide fotovoltaikoetan biltzen da.
- Abantailak: Agortezina eta kostu txikikoa da.
- Desabantailak: Aldakorra da eta paisaia aldatzen du.
- Energia hidraulikoa: Presetan bildutako uraren masak duen energia da. Goitik behera erortzean turbinak higitzen ditu, elektrizitatea sortuz.
- Abantailak: Garbia da.
- Desabantailak: Ingurumen-inpaktua sortzen du.
- Biomasa energia: Landare edo animalien jatorriko material organikoa da. Gasa, bero-energia eta elektrizitatea ekoizteko erabiltzen da.
- Abantailak: Aprobetxagarria da eta ez da oso kutsakorra.
- Desabantailak: Energia-errendimendu baxua du eta manipulazioa eskatzen du.
Termodinamika: Beroa eta Tenperatura
11. Gaia
- Energia termikoa: Edozein gorputzek edo sistema materialek, bera osatzen duten partikulen higiduraren ondorioz duena da.
- Tenperatura: Gorputzaren agitazio edo maila termikoa adierazten duen magnitude fisikoa da.
- Beroa: Tenperatura desberdineko bi sistema materialen artean berez dabilen energia termikoa da.
Beroaren hedapen-mekanismoak
- Kondukzioa: Beroa solidoetatik hedatzeko mekanismoa da eta ez da materiarik garraiatzen.
- Konbekzioa: Beroa fluidoetatik hedatzeko mekanismoa da eta materia garraiatzen da.
- Erradiazioa: Beroa hutsean hedatzeko aukera ematen duen mekanismoa da.