DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Energia Termikoa eta Uhin Mugimendua

Fisika3,09 KB

Energia Termikoa

Gorputz bat osatzen duten partikulen higiduraren ondorioz gorputzak daukan energiari deritzo energia termikoa.

Eredu Zinetiko Molekularra

Materia euren artean bereizita dauden partikulez osatuta dago. Partikulak etengabe higiduran dabiltza, euren arteko erakarpen eta aldarapen indarren arabera.

Materia hiru egoeratan aurki daiteke: solidoan, likidoan eta gaseosoan.

Termodinamikaren Oinarriak

  • Tenperatura: Gorputzen energia termikoaren neurri bat da.
  • Beroa: Bi gorputzen artean edo gorputz beraren atalen artean tenperatura desberdintasuna dagoenean agertzen dena.
  • Dilatazioa: Materia osatzen duten partikulek beroa jasotzen dutenean eta abiadura handiagoan higitzen hasten direnean gertatzen da.

Tenperatura Neurtzea

Desberdinetako bi gorputz...

Jarraitu irakurtzen "Energia Termikoa eta Uhin Mugimendua" »

Nazioarteko Merkataritza, Globalizazioa eta Ingurumena

Ekonomia3,24 KB

Oinarrizko definizioak

Esportatzailea: Atzerriko herrialde bati ondasunak eta zerbitzuak ematen dizkiona.

Inportatzailea: Ondasunak eta zerbitzuak jasotzen dituena.

Aduana-lurraldea: Salgaien zirkulazio askea duen eremua.

Dibisa: Herrialdekoa bertakoa ez den beste dirua.

Protekzionismoa: Herrialdeko interesak babesteko helburuz, herrialde batean atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoa.

Muga-zergak: Aduana-zergak dira, eta atzerriko inportazio bat sartzea garestiagoa izatea eragiten dute.

Globalizazioa: Muga geografikorik gabeko munduko merkatua sortzeko prozesua.

Ingurumen-politika: Natura-baliabideak mantentzen lagunduko duten araudi eta neurriak garatzea eta aplikatzea da.

Merkataritza askea mugatzeko neurriak

  • Inportazioei
...
Jarraitu irakurtzen "Nazioarteko Merkataritza, Globalizazioa eta Ingurumena" »

Materialen Mekanika Ezaugarriak

Teknologia2,48 KB

Ezaugarri mekanikoak: indarra egitearen materialak zein portaera duen jakiteko erabiltzen da.

Tentsioa: materialak deformatzeko duen barne-erresistentzia da.

Deformazioa: material batek tentsioa eragitean edo aplikatzean jasaten duen forma-aldaketa da.

Elastikotasuna: materialek hasierako forma berreskuratzeko duten ahalmena

Elastikotasun muga: deformazioa eragin duen indarrak eragiteari uztean, bere hasierako forma eta dimentsiotara itzuli ahal izateko material batek jasan dezakeen indar-karga handiena

Trakzio- erresistentzia: materialak bera luzarazten duten indarrak jasateko duen ahalmena

Konpresio- erresistentzia: materialak bera laburrarazten duten indarrak jasateko duen ahalmena

Makurdura erresistentzia: materialak bera kurbatzen edo makurtzen...

Jarraitu irakurtzen "Materialen Mekanika Ezaugarriak" »

Espainiako Diktadura eta Gerra Hotza: Bi Mundu

Historia2,67 KB

Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

  • Marokoko Gerran Annualgo porrota gertatu zen. Ikerketa baten ondoren, zenbait agintari zabarkeriaz akusatu zituzten.
  • Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpe bat eman zuen eta diktadura militarra hasi zuen.
  • Diktadurak 1930 arte iraun zuen, 20ko hamarkadako oparotasun ekonomikoari esker.
  • 1927tik aurrera, intelektual, ikasle, langile eta talde nazionalistak erregimena kritikatzen hasi ziren. Primo de Riverak babesa galdu eta dimititu egin zuen.
  • Alfontso XXIII.ak gobernu berri bat osatzeko agindua eman zuen, baina jende asko aurka zegoen.
  • Politikari errepublikano, sozialista eta nazionalistek Donostiako Ituna sinatu zuten monarkia erorarazteko.

Gerra Hotza (1947-1991)

1947 eta 1991 bitartean nazioarteko harremanetan...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Diktadura eta Gerra Hotza: Bi Mundu" »

Itzulpena eta Gidoigintza: Literaturatik Pantailara

Plastika eta arte hezkuntza3,12 KB

Itzulpena: Hizkuntzen arteko zubia

Itzultzea hizkuntza batean esanda edo idatzita dagoena beste hizkuntza batera pasatzeari dagokio. Itzultzaileak jatorrizko hizkuntzako modura ahalik eta zehatzen egokitu behar du, ahaztu gabe testua ulergarri eta naturala geratu behar dela. Itzulpenak oso garrantzitsuak dira hainbat arlotan: zientzietan, merkataritzan, literaturan eta abarretan. Literatura-testuak itzultzeko, itzultzaileak ahalegin handia egin behar du jatorrizko testuan sortzen diren hizkuntza-efektuen antzekoak lortzeko.

Euskal itzulpenaren mugarriak

Lehen euskal itzulpena "Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria" izan zen; Joana Albretekoa Nafarroako erreginak agindu zion Leizarragari. Gaur egun, programa informatikoek automatikoki egiten...

Jarraitu irakurtzen "Itzulpena eta Gidoigintza: Literaturatik Pantailara" »

Dirua, Banku-kontuak eta Txartelak: Oinarrizko Gida

Ekonomia3,14 KB

1. Dirua, diruaren funtzioak eta motak

Dirua onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa- eta kobrantza-bitartekoa da.

Diruaren funtzioak

  • Truke-bitartekoa
  • Balio-gordailua
  • Kontu-unitate komuna

Diru motak

  • Legezko dirua: Herrialde bakoitzeko banku zentralek jaulkitako billeteak eta txanponak dira.
  • Banku-dirua: Modu birtualean soilik dagoen dirua da, bankuan dagoelako.

2. Banku-kontuak

Banku-kontuak diru-gordagailuak dira, banku-eragiketarik ohikoenen ardatz diren produktuak.

Kontu motak eta tresnak

  • Kontu korrontea: Ageriko banku-kontua da. Txekeen bidez eskuratu daitezke funtsak.
  • Aurrezki-kontuak: Ageriko banku-kontua da. Aurrezki-libreta erabiltzen da.
  • Txekea: Bankuari ematen zaio agindua diru-kopuru jakin bat adierazitako pertsonari ordaintzeko.
  • Banku-libreta:
...
Jarraitu irakurtzen "Dirua, Banku-kontuak eta Txartelak: Oinarrizko Gida" »

Franco Diktadura (1939-1959): Zutabeak eta Legeak

Historia3,48 KB

Gaia: Franco Diktadura (1939-1959)

Erregimenaren Zutabe Ideologikoak

  1. Nazional-katolizismoa: Francok pentsaera nazional-katoliko muturrekoa zuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten.
  2. Militarismoa: Armada nazioaren oinarria zen, baina kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen.
  3. Ultranazionalismo Zentralista: Sentimendu zentralista nagusi izan zen. Batasun historikoaren kontzeptu falangista sartu zuten.
  4. Korporatibismo Faxista: Faxismoari jarraitu zion, baina praktikan kapitalista izan zen, jabetzaren printzipio liberala onartuz. Alderdi bakarra: Falange Española Tradicionalista y de las JONS (FET y de las JONS).

Gizarteko Osagaiak

  • Falangea: Franco ez zen benetako falangista, baina falangea ondo erabili zuen. José
...
Jarraitu irakurtzen "Franco Diktadura (1939-1959): Zutabeak eta Legeak" »

Geosferaren Konposizioa eta Mineralen Ezaugarriak

Kimika2,78 KB

Geosferaren konposizioa

Geosferaren % 98,6 8 elementuk osatzen dute: O, Al, Ca, K, Si, Fe, Na eta Mg. Elementu hauek ez dira forma askean aurkitzen, elkarren artean lotuta baizik.

Mineralak eta haien sorrera

Elementu ezberdinak lotzean mineralak sortzen dira, eta mineralak elkartzean, berriz, arrokak.

Mineralen propietateak

  • Solidoa da.
  • Ez-organikoa da.
  • Prozesu natural baten bidez eratzen da.
  • Konposizio kimiko homogeneoa du.
  • Baldintza tarte jakin batean egonkorra da.
  • Kristal-egitura du.

Kristalizazioa eta egitura

Minerala hazten denean, bere elementuak ahalik eta gertuen jartzen saiatzen dira, espazio txikiena hutsiz. Atomoen tamainaren arabera, elementuak era batera edo bestera antola daitezke.

Kristal-egitura

Atomo, ioi edo molekulen dimentsio-ordenamendu...

Jarraitu irakurtzen "Geosferaren Konposizioa eta Mineralen Ezaugarriak" »

Baliabide Naturalak eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,13 KB

Baliabide Naturalak

Baliabide: Gizakiontzat baliagarriak eta onuragarriak diren produktu naturalak dira.

Meatzaritza: Meategietatik mineralak ateratzeko beharrezkoak diren jardueren multzoari deritzo.

Meatoki: Mineral kantitate handiak dauden tokia da.

Energia-iturri: Industria-prozesuetarako behar den indarra ematen duten baliabideak dira.

Baliabide berriztagarriak: Ez dira agortzen, edo denbora laburra behar da kontsumitu ondoren berriztatzeko, besteak beste, ura, haizea eta eguzkiaren energia.

Baliabide berriztaezinak: Berriz, oso kantitate mugatuan daude naturan, edo haien sortze-prozesua motelagoa da kontsumoa baino, hala nola petrolioa. Gaur egun, petrolioa lurpean sortzen ari da, baina milioika urte behar dira erabili ahal izateko.

Energia

Energia

...
Jarraitu irakurtzen "Baliabide Naturalak eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Industria eta Energiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Lan heziketa eta orientazioa2,9 KB

Energia eta Baliabideak

  • Meatzaritza: Meategietatik mineralak ateratzeko beharrezkoak diren jarduera multzoa.
  • Meatokia: Mineral kantitate handiak dauden lekua.
  • Berriztagarriak: Agortzen ez diren energiak edo modu naturalean berreskura daitezkeenak.
  • Berriztaezinak: Naturan kantitate mugatuan dauden energiak.
  • Energia primarioak: Zuzenean naturatik lortzen ditugun energiak (ikatza, eguzki-energia).
  • Energia sekundarioak: Energia primarioen bidez sortzen direnak.
  • LPEE (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea): Petrolioaren prezioa egonkortzen duen erakundea.

Industria eta Ekoizpen Ereduak

  • Industria: Natura-baliabide bat (lehengaia) produktu landu bihurtzea xede duten jarduera guztiak.
  • Fordismoaren eredua: XX. mendearen hasieran agertu zen ekoizpen-modu
...
Jarraitu irakurtzen "Industria eta Energiaren Oinarrizko Kontzeptuak" »