Geosferaren Konposizioa eta Mineralen Ezaugarriak
Geosferaren konposizioa
Geosferaren % 98,6 8 elementuk osatzen dute: O, Al, Ca, K, Si, Fe, Na eta Mg. Elementu hauek ez dira forma askean aurkitzen, elkarren artean lotuta baizik.
Mineralak eta haien sorrera
Elementu ezberdinak lotzean mineralak sortzen dira, eta mineralak elkartzean, berriz, arrokak.
Mineralen propietateak
- Solidoa da.
- Ez-organikoa da.
- Prozesu natural baten bidez eratzen da.
- Konposizio kimiko homogeneoa du.
- Baldintza tarte jakin batean egonkorra da.
- Kristal-egitura du.
Kristalizazioa eta egitura
Minerala hazten denean, bere elementuak ahalik eta gertuen jartzen saiatzen dira, espazio txikiena hutsiz. Atomoen tamainaren arabera, elementuak era batera edo bestera antola daitezke.
Kristal-egitura
Atomo, ioi edo molekulen dimentsio-ordenamendu simetrikoa da:
- Kuboa
- Oktaedroa
- Tetraedroa
Kanpoko itxura barneko egiturarekin guztiz lotuta dago.
Mineral polimorfiko eta isomorfikoak
- Mineral polimorfikoak: Kristalizazio-prozesuan baldintza fisikokimikoak oso desberdinak direnean, elementu berdinak era desberdinean kristaliza daitezke.
- Mineral isomorfikoak: Mineralaren kristalizazioan, elementu batzuk oso antzekoak direnez, beste batzuengandik ordezkatuak izan daitezke.
Mineralen propietate fisikoak
- Zartadura: Mineralak bere lotura ahulen planoekiko paralelo apurtzeko joera.
- Gogortasuna: Mohs-en eskalan kalkulatzen da.
- Kolorea: Mineral baten osagai nagusiek baldintzatzen dute. Benetako kolorea lortzeko, minerala apurtu behar da.
- Marra: Birrindutako mineralak duen kolorea.
- Dentsitatea: Mineralaren elementuek baldintzatzen dute.
- Urtze-puntua: Mineraleko kristalak desegiten diren puntua.
- Magnetismoa: Burdina duten substantziak.
- Luminiszentzia: Mineralak argia sortzeko duen gaitasuna.
- Distira: Argiarekiko erantzuna.
Mineralen sailkapena: Silikatuak
- Nesosilikatuak: Isolatuta dauden silikatu-tetraedroak.
- Sorosilikatuak: Bi silikaturen arteko lotura.
- Ziklosilikatuak: Silikatuen ziklo txikiak.
- Kate bakarreko silikatuak.
- Kate bikoitzeko silikatuak.
- Filosilikatuak: Silikatuen xaflak.
- Tektosilikatuak: Filosilikatuetan dauden oxigenoek 3 lotura egiten dituztenean, baina oxigeno bat lotu gabe geratzen denean.