Erromatarrek edozein antzezlanentzako erabiltzen zuten izen orokorra fabula zen. Konposizio dramatikoei dagokienez, sailkapena gaiaren eta pertsonaien arabera egiten zen.
Horrela, tragediek, normalean, jainkoak eta heroiak aurkezten zituzten obrak ziren; ondorioz, obran erabilitako estiloa oso landua zen eta hizkuntza kultua. Aldiz, komediek gizon arrunta aurkezten zuten, eta, ondorioz, erabilitako hizkuntza nahiko baldarra edo herrikoia zen.
Tragedia
Fabula crepidata edo coturnata: Gai grekoa duten tragediek osatzen dute. Normalean, aktoreek "koturnoa" erabiltzen zuten, antzezlan grekoetan erabiltzen zen zapatila altua, alegia.
Fabula praetexta: Tragedia mota hau Erromako legenda eta historian oinarriturik dago. Izen hori Erromako gizon boteretsuek...