Itzulpena eta Gidoigintza: Literaturatik Pantailara

Plastika eta arte hezkuntza3,12 KB

Itzulpena: Hizkuntzen arteko zubia

Itzultzea hizkuntza batean esanda edo idatzita dagoena beste hizkuntza batera pasatzeari dagokio. Itzultzaileak jatorrizko hizkuntzako modura ahalik eta zehatzen egokitu behar du, ahaztu gabe testua ulergarri eta naturala geratu behar dela. Itzulpenak oso garrantzitsuak dira hainbat arlotan: zientzietan, merkataritzan, literaturan eta abarretan. Literatura-testuak itzultzeko, itzultzaileak ahalegin handia egin behar du jatorrizko testuan sortzen diren hizkuntza-efektuen antzekoak lortzeko.

Euskal itzulpenaren mugarriak

Lehen euskal itzulpena "Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria" izan zen; Joana Albretekoa Nafarroako erreginak agindu zion Leizarragari. Gaur egun, programa informatikoek automatikoki egiten dituzte itzulpenak, baina emaitza kaskarrak izaten dira normalean pertsona batekin konparatuz; gainera, euskarak ez du oraindik halako tresna guztiz garaturik.

Literatura unibertsala euskaraz

Bibliako itzulpenak alde batera utziz, literatura-lanik euskaratuena "A Christmas Carol" izan zen, hiru aldiz itzulita. Literatura unibertsaleko obrarik garrantzitsuenak euskaratzeko, 1990. urtean, "Literatura Unibertsala" liburu-bilduma sortu zen. Harrezkera, liburu asko euskaratu dira. Bestalde, Bernardo Atxagaren "Obabakoak" liburua 25 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli da, Europako hizkuntzetara, arabierara eta hindi hizkuntzetara, besteak beste. Irailaren 30ean Itzultzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Gidoigintza: Ikus-entzunezkoen oinarria

Gidoia aurrez prestatzen den testua da, elkarrizketak eta oharrak dituena; ikus-entzunezko lan bat da. Gidoia ez da helburua, ikus-entzunezko produktua egiteko bitarteko bat baizik.

Literatura eta ikus-entzunezkoak

Ikus-entzunezko narrazioek eta narrazio literarioek osaera nahiko berdina dute (pertsonaiak, ekintzak, espazioa...), baina narrazio literarioan elementu horiek hitzen bidez erakusten dira; ikus-entzunezko narrazioetan, berriz, irudien bitartez.

Gidoi motak

  • Gidoi literarioa: Sekuentziatan eta eszenatan banatuta dago. Ekintzak eta pertsonaien arteko elkarrizketak jasotzen ditu, eta ekintza bakoitza non eta noiz gertatzen den zehazten du.
  • Gidoi teknikoa: Gidoi literarioaren ohar teknikoak (planoak, musika, argia...) biltzen ditu. Gidoi hau zuzendariaren eta teknikarien lana da.

Liburuetatik sortutako filmak

Gidoilariak ez du beti hasiera-hasieratik asmatzen gidoiaren argudioa. Askotan beste testu batzuetan oinarritzen dira (eleberrietan edo ipuinetan oinarritutako filmak). Adibidez, hiru eleberri ezagun:

  • Ramon Saizarbitoria - Ehun metro
  • Anjel Lertxundi - Hamaseigarrenean aidanez
  • Arantxa Urretabizkaia - Zergatik panpox

Euskaldunak zinema munduan ere aritu dira, adibidez: "Kareletik" (Anjel Lertxundi), "Offeko maitasuna" (Koldo Izagirre) eta "Oraingoz izen gabe" (Bernardo Atxaga).

Deskargatu

PDF Word HTML