DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Erdi Aroko hirien susperraldia eta krisiak

Historia3,66 KB

Erdi Aroko hirien susperraldia eta garapena

Hiriak suspertu: XI. mendean, hiriak suspertu ziren. Handitu ziren hirien biztanleria eta garrantzia, bai soziala bai ekonomikoa. Hirien garapena oso lotuta egon zen landa-inguruneko bizi-baldintzen hobekuntzarekin. XI. mendetik aurrera landa-eremuko produktibitatea hazi zen, berrikuntza teknikoei esker, eta ondorioz elikadura hobetu.

  • Biztanleriaren hazkundea.
  • Nekazari asko hirietara immigratu ziren, eta hori lagungarria izan zen hirien hazkundearentzat.
  • Nekazaritza-soberakinak agertu eta merkatuetan saldu ziren.

Erakunde politikoak eta monarkia

Erakunde politikoak: Bi erakunde nagusi gailendu ziren: Aita Santuaren agintea eta Inperioa. Bi aldeek beren nagusitasuna erlijio-argudioekin justifikatzen zuten;...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko hirien susperraldia eta krisiak" »

Hominizazioa eta Paleolitoa: Lehen gizakiaren garapena

Hizkuntza eta literatura3,92 KB

1. Lehen gizakia

Hominizazio-prozesua

Gaur egungo gizakia eboluzio prozesu luze baten emaitza da. Tximinoen eta hominidoen arbaso komun bat izan zen.

image?w=415&h=77&rev=92&ac=1&parent=1OLh

(Txinpantzeak, gorilak, orangutanak…)(Australopithecus eta Homo generoko espezieak)

Milaka urtez, hominidoek aldaketa fisiko batzuk izan zituzten. Tximinoetatik bereizi eta gaur egungo itxura hartzen hasi ziren. Aldaketak hauxe izan zen:

  • Bipedoak: bi hankaren gainean zutik ibiltzen ziren. Eskuak libre geratu ziren beste zereginetarako, eta hatzen antolaketa aldatu zen tresnak errazago egiteko.
  • Aldakak, hanka eta oinak aldatu ziren: gorputzaren pisuari eta orekari eusteko egokitu ziren.
  • Garezurraren edukiera handitu eta burmuina garatu zen: bizkarrezurraren eta garezurraren arteko lotura aldatzea lagungarri
...
Jarraitu irakurtzen "Hominizazioa eta Paleolitoa: Lehen gizakiaren garapena" »

Ahotsa, Instrumentuak eta Musika Testurak: Oinarriak

Musika6,11 KB

Ahotsa eta Kantua

Arnasketa Motak

  • Goi-arnasketa: Biriketako goiko aldea bakarrik erabiltzen da.
  • Abdominala: Diafragmako giharrek eta biriketako beheko aldeak parte hartzen dute.
  • Osoa: Abesteko egokiena, aurreko biak elkartzen dituena.

Ahots Motak

Gizonak: Baxua, Baritonoa eta Tenorra.

Emakumeak: Kontraltoa, Mezzosopranoa eta Sopranoa.

Abesbatza Motak

Ahots baxukoak (gizonezkoak) eta zuriak (emakumezkoak eta haurrak) abesbatzak daude, baita ahots mistokoak (gizonak eta emakumeak) ere.

Badira beste abesbatza mota batzuk ere: ahots berekoak, gizonezkoek soilik edo emakumezkoek soilik osatuak.

Adierazpen Instrumentala

Instrumentuen Sailkapena

  1. Hari Instrumentuak

    Soinua tentsatutako hariak sortzen duenean. Adibidez, biolina.

    • Igurtziak: Biolina, Biola, Biolontxeloa
...
Jarraitu irakurtzen "Ahotsa, Instrumentuak eta Musika Testurak: Oinarriak" »

Haritz eta Florentziako misterioa: abentura eta hazkundea

Latina2,42 KB

Haritz gaztea ez dago ondo. Nerabe izatea ez zaio gustatzen; bizitza harekin krudela dela dio. Liburuan haren Florentziarako bisita kontatzen da, bere osaba Karlos ikusteko. Hala ere, Florentziara heltzen denean inor ez dago hark itxaroten, eta osabak ez dizkio deiak hartzen. Taxiaz baliatuz, osabaren etxera doa. Han ere ez dago. Harrituta, kalera ateratzen da. Han, Amalurrekin topatzen da; geroago, haren mutil-lagun berriarekin, Francesco. Hau ez zaio gustatzen Haritzi.

Eskuliburuak eta bahiketa

Etxera itzultzean osaba oraindik ez da agertu, baina, sartu bezain laster, dei bat jasotzen du: Juliet da. Etxeko leku sekretutik, Leizea, eskuizkribu batzuk hartu eta etxetik joan behar dela dio; jende arraroa etxean dagoela esaten dio ere (Haritzek...

Jarraitu irakurtzen "Haritz eta Florentziako misterioa: abentura eta hazkundea" »

XVIII. Mendea: Antzinako Erregimena

Historia3,11 KB

Zeri esaten diogu Antzinako erregimena?

XVIII. mendeko Europako monarkietan zegoen gizarte-, ekonomia- eta politika-harreman multzoari. Hiru ezaugarri funtzesko:

  • Estamentusko gizarteak irautea
  • Ekonomia-sistemaren oinarria 1.sektorea
  • Politika sistema: monarkia absolutua

Estamentuzko gizarteak jarraitzea

Antzinako erregimenaren gizarte-antolaketako modu bereizgarria, Erdi Aroan sortuta, 3 ordenetan banatu: klero, noblezia, herri xehea. Bi ezaugarri nagusi:

  • Immobilismo bertikala: herri xehekokideak ezin sartu noblezian
  • Pribilegioak egotea: nobleziak eta kleroak onurak, zergak ez ordaindu eta legedi berezia zuten

Gizartearen barruko eraldaketak

Noblezia: goi-noblezia, jabetza eta diru asko. Behe-noblezia, ekonomia egoera kaskarra.

Kleroa: goi-kleroa, nobleen...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. Mendea: Antzinako Erregimena" »

Lokomozio-aparatua: Eskeleto- eta Gihar-sistemak

Kirola eta gorputz hezkuntza5,6 KB

Lokomozio-aparatua

Lokomozio-aparatua edo eskeleto- eta gihar-sistemari esker mugi dezakegu gorputza. Eskeleto-sistemak eta gihar-sistemak osatzen dute.

Eskeleto-sistema

Eskeleto-sistema hezurrek, giltzadurek eta lotailuek osatzen dute. Mugimenduan esku hartzeaz gain, beste funtzio batzuk betetzen ditu:

  • Gorputzari forma ematea eta haren pisuari eustea.
  • Barne-organoak babestea.
  • Kaltzioa eta fosforoa pilatzea.
  • Hezur-muinean odol-zelulak sortzea.

Gihar-sistema

Gihar-sistema eskeleto-giharrek osatzen dute. Tendoiek eta giharrek ere osatzen dute.

Sistemen banaketa

  • Eskeleto-sistema: Burua, enborra eta gorputz-adarrak.
  • Gihar-sistema: Aurreko barne-muskulatura, aurreko kanpo-muskulatura, atzeko barne-muskulatura eta atzeko kanpo-muskulatura.

Eskeletoa

Eskeleto axialak...

Jarraitu irakurtzen "Lokomozio-aparatua: Eskeleto- eta Gihar-sistemak" »

Indar-eremuak eta Energiaren Kontserbazioa

Fisika3,22 KB

Espazioko eskualde batean indar-eremu bat dagoela esango dugu. Adibidez, masa bat Lurra inguratzen duen espazioko eskualde batean kokatzean, masa horrek indar grabitatorioa jasaten du. Horregatik, eskualde horretan indar-eremu grabitatorioa dagoela esaten dugu.

Indar-eremu kontserbakorrak

Indar-eremua kontserbakorra dela esaten da, partikula bat A puntutik B puntura eramateko eremu-indarrek egindako lana hasierako eta amaierako puntuen mende baino ez dagoenean; hau da, eremu-indarrek egindako lana bidearen mende ez dagoenean (edozein bidetatik joanda, indarrek eginiko lana berdina izango da).

Eremu kontserbakorraren propietateak

Eremu kontserbakorraren definiziotik bi propietate nagusi ondoriozta daitezke:

  • Ibilbide itxian eremu-indarrak egindako
...
Jarraitu irakurtzen "Indar-eremuak eta Energiaren Kontserbazioa" »

Islamaren Jatorria eta Bost Zutabeak: Gida Sakona

Erlijioa2,59 KB

Islamaren Jatorria eta Funtsezko Printzipioak

Islamaren jatorria Mahomaren errebelazioetan datza, Jainko bakarraren, Alaren, existentzia azpimarratuz. Errebelazioen muina "munduaren bukaeraren" eta "azkeneko epaiaren" ideietan datza, non gizaki guztiak Alaren aurrean erantzule izango diren, onak sarituak eta gaiztoak zigortuak izanik. Monoteismoa lehen mailan jarri zuen, eta honakoak exijitu zituen: fedetasuna, otoitzaren praktika, limosna ematea, umezurtz eta txiroen zaintza, eta gizonen arteko berdintasuna.

Hegira: Mahomaren Erbestea eta Egutegi Arabiarraren Hasiera

Hegira, Mahomaren erbestea Mekatik Medinara, 622. urtean gertatu zen, hiriko biztanleek beraren aurka egin zutelako. Data honek egutegi arabiarraren hasiera markatzen du.

Medinaren

...
Jarraitu irakurtzen "Islamaren Jatorria eta Bost Zutabeak: Gida Sakona" »

Espainiako Klimaren Elementuak: Haizea, Prezipitazioa, Idortasuna

Geografia2,88 KB

Espainiako Klimaren Elementuak

Haizea

Haizea aireak lurraren gainazalarekiko egiten duen mugimendu horizontala da. Presio-desberdintasunen ondorioz sortzen da, eta beti goi-presioko guneetatik behe-presiokoetara mugitzen da.

Espainian mendebaldeko haizeak dira nagusi, baina beste haize mota batzuk ere badaude:

  • Tokiko haizeak (Ziertzoa, Levantea eta Tramontana)
  • Kanariar uharteetan: haize alisioak eta kalima.

Prezipitazioak

Prezipitazioak hodeietatik lurraren gainazalera erortzen den ura dira, bai egoera likidoan, bai solidoan. Milimetrotan (mm) edo metro koadroko litrotan (l/m²) neurtzen dira, plubiometroarekin.

Aireko ur-lurrunak gora egin, hoztu eta kondentsatzean sortzen dira prezipitazioak. Airearen goratzearen arrazoiaren arabera, hiru prezipitazio...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Klimaren Elementuak: Haizea, Prezipitazioa, Idortasuna" »

Izaki bizidunen antolaketa eta zelulen oinarria

Biologia3,57 KB

Antolaketa maila

  1. Atomoak: Izaki bizidunen parte diren elementu kimiko edo bioelementuen oinarrizko unitateak dira. Adibidez: karbonoa (C), oxigenoa (O), hidrogenoa (H)...
  2. Maila subatomikoa: Atomoen osagai txikiagoak, hala nola elektroia(elektroiak), protona eta neutroia.
  3. Molekulak / maila molekularra: Bi bioelementu edo gehiago kimikoki elkartzean sortzen diren egiturak. Adibidez: biomolekulak.
  4. Organuluak: Biomolekulak elkarrekin antolatzen dira eta funtzio jakin bat betetzen duten zelula-egiturak dira. Adibidez: mitokondrioa.
  5. Zelulak: Propietate bereziak dituzten egitura eta organulu multzoak dira. Adibidez: zelula eukariotoa, zelula prokariotoa.
  6. Organoak: Funtzio jakin bat betetzeko modu koordinatuan funtzionatzen duten ehunen multzoa dira. Adibidez:
...
Jarraitu irakurtzen "Izaki bizidunen antolaketa eta zelulen oinarria" »