DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Industria Iraultza eta enpresa kontzentrazio motak: laburpena

Ekonomia-n eguneratua2,37 KB

Enpresa Kontzentrazio Motak

Jarduera ekonomikoak kontrolatzeko eta lehia murrizteko enpresen artean sortzen diren elkarte nagusiak:

  • Kartela

    Jarduera-adar berean aritzen diren enpresen elkartea da. Zenbait hitzarmen egiten dituzte ekoizpena eta banaketa kontrolatzeko, prezioak finkatzeko eta irabaziak banatzeko.

  • Holdinga

    Enpresa-elkarte honetan, enpresetako batek, akzio gehienen jabe denak, besteak kontrolatzen ditu.

  • Trusta

    Salgai baten ekoizpenaren fase guztiak egiteko borondatez elkartzen diren enpresen multzoa da. Merkatua kontrolatzea eta lehia kentzea izaten dute helburu.

Industria Iraultza

Europako ekonomian XVIII. eta XIX. mendeen artean gertatutako aldaketen multzoa (ekonomian, gizartean eta demografian eragin handia izan zuena).

Oinarriak

  • Iraultza
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza eta enpresa kontzentrazio motak: laburpena" »

Hidrologia: ibai erregimena, emaria, arroak eta deltak

Geologia-n eguneratua2,91 KB

Ibai Erregimena

Ibai baten emariak urtaroen arabera duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-prezipitazioen garrantziaren araberakoa da. Horren arabera, ibaiak honela sailkatzen dira:

  • Elur erregimenekoak
  • Euri erregimenekoak
  • Erregimen mistokoak

Emaria

Segundo batean ibaiaren puntu jakin batetik igarotzen den ur kantitatea da. m³/s-tan (metro kubiko segundoko) neurtzen da.

Emari absolutua: ibai batek urtebetean daraman uraren bolumen osoa da.

Emari erlatiboa: urteko batez besteko emariaren eta arroaren azaleraren arteko lotura da. Emariak aldaketak izaten ditu ibaiaren ibilbidean eta denboran zehar.

Isurialde Hidrografikoa

Urak itsaso berera bidaltzen dituzten arro hidrografikoen multzoa da. Iberiar penintsulan disimetria handia dago isurialde...

Jarraitu irakurtzen "Hidrologia: ibai erregimena, emaria, arroak eta deltak" »

Energia: kontzeptua, ezaugarriak eta motak

Fisika-n eguneratua3,77 KB

Energiaren Kontzeptua eta Unitateak

Energia magnitude fisikoa da, gorputzetan aldaketak eragiteko ahalmenarekin lotuta dagoena.

Energiaren Unitate Nagusiak

  • J (joulea)
  • cal (kaloria)
  • kW (kilowatt)

Energiaren Jatorria eta Garrantzia

Eguzkia: Energiaren Iturri Nagusia

Erabiltzen den ia energia guztia Eguzkitik dator. Hauek dira Eguzkiaren eraginaren ondorioz gertatzen diren fenomeno nagusiak:

  • Ura Lurrean dagoela Eguzkiari esker; hau da, ur-zikloa.
  • Landareek fotosintesia egiten dutela eta materia organikoa sortzen dela.

Energiaren Erabilera Izaki Bizidunetan

Izaki bizidunok energia erabiltzen dugu goizean altxatzeko, pentsatzeko, mugitzeko, hitz egiteko eta beste hainbat jarduera egiteko.

Energiaren Ezaugarri Nagusiak

Hauek dira energiaren ezaugarri garrantzitsuenak:...

Jarraitu irakurtzen "Energia: kontzeptua, ezaugarriak eta motak" »

Agoteak: Euskal Herriko bazterketaren historia eta jatorri teoriak

Greziera-n eguneratua2,69 KB

Agoteak: Baztertuen Historia eta Jatorri Teoriak

Zergatik Baztertuak? Arrazoi Teoriak

Ez dago agoteak zergatik baztertuak izan zirenaren arrazoi onik; misterio bat da, baina teoria asko daude:

  • Praktika erlijioso paganoak egiten zituztela uste zuten.
  • Jatorriz bekatua zutela, herentziaz zetorkien odol txarra eta gaiztoa.
  • Leprari lotutako gaixotasunak edukitzea.

Non Bizi Ziren Agoteak?

Agoteak Nafarroako Baztan eta Erronkaribar ibarretako eremu urrunetan, Iparraldean eta Aragoiko zenbait herritan bizi ziren.

Agoteen Jatorriari Buruzko Hiru Teoria

Agoteen jatorriari buruzko hiru teoria nagusi daude:

  1. Zelta paganoen ondorengoak zirela.
  2. Beste batzuek jatorri gotikoa zutela uste zuten, haien armada bateko exiliatuak zirela, eta horrek biztanleriaren onartze txarra
...
Jarraitu irakurtzen "Agoteak: Euskal Herriko bazterketaren historia eta jatorri teoriak" »

Erdi Aroaren hasiera: Erromatar Inperioaren zatiketatik islamaren sorrerara

Historia-n eguneratua10,27 KB

1. Erromatar Inperioaren Zatiketa

Inperioaren mugetatik kanpoko herriak

  • Erromatar zibilizazioa Mediterraneo itsasoaren inguruan hedatu zen. Itsaso horretatik urrutiagoko lurretan, oso bestelako herriak ezarri ziren; erromatarrek barbaro deitu zieten herri horiei, hau da, atzerritar, «zakar», «hezigabe» edo «basati».
  • Germaniar herriak, hala nola alanoak, sueboak, bandaloak, frankoak eta ostrogodoak, Europa iparraldekoak eta ekialdekoak ziren jatorriz. Erromaren distirak erakarrita, eta lur emankorragoen eta klima atseginagoaren bila, hegoalderantz mugitu ziren herri horiek. Abeltzaintza zuten bizibide nagusia, baina basoak ere ustiatzen zituzten eta nekazaritza ibiltaria ere egiten zuten.
  • Beste herri batzuk, hunoak adibidez, Asiako estepa
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroaren hasiera: Erromatar Inperioaren zatiketatik islamaren sorrerara" »

Erreakzio kimikoak: masaren kontserbazioa, abiadura faktoreak eta kalkulu estekiometrikoak

Kimika-n eguneratua3,5 KB

Masaren Kontserbazioaren Legea (Lavoisier-en Legea)

Materia ez da sortzen ezta desagertzen ere, eraldatu egiten da.

Erreakzio kimiko guztietan, erreaktiboen eta produktuen masen batura berdina da.

Doikuntza

Masaren kontserbazioaren legea betetzeko, konposatu bakoitzari dagokion koefiziente estekiometrikoa idazten da, elementu bakoitzaren atomo kopuru bera egon dadin erreaktiboetan eta produktuetan.

Talken Teoria

  • Bi substantziek erreakzionatzeko, talka egin behar dute.
  • Talka egiteaz gain, erreakzioa gertatzeko, molekulen orientazioak eta abiadurak egokiak izan behar dira.
  • Gainera, talka egitean, molekulen arteko lotura zaharrak hautsi eta lotura berriak sortzeko nahikoa energia egon behar da. Honi aktibazio-energia deritzo.

Erreakzioaren Abiaduran Eragiten

...
Jarraitu irakurtzen "Erreakzio kimikoak: masaren kontserbazioa, abiadura faktoreak eta kalkulu estekiometrikoak" »

Nekazaritza ibiltaria, nekazaritza ureztatua eta nekazaritza tradizionalaren eraldaketa

Geografia-n eguneratua2 KB

Nekazaritza ibiltaria edo luberritzea:

Eremu tropikaletako lurzoruak, oso pobre denez, denbora asko behar du leheneratzeko uzta bakoitzaren ondoren. Horrenbestez, nekazariek laborantza-eremuz aldatu behar izaten dute aldian-aldian.Nekazaritza-lanean, lehenik eta behin, baso-eremu bat mozten da, eta landaredia erre. Ondoren, lurra luberritu egiten da, errautsekin nahasteko, haiek baitira nekazaritza-mota honetan erabiltzen den ongarri bakarra. Gero, produktu ugari ereiten dira.

Nekazaritza ureztatu estentsiboa:

Laborantza ureztatuaren oinarria da laboreei ura botatzea, euri uraz gain, produktibitate handiagoko uzta lortzeko.Asia montzonikoko paisaia ureztatua da paisaia tradizionaletako bat. Ibaietatik gertu dauden eremuetan egiten da, eta haietan...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza ibiltaria, nekazaritza ureztatua eta nekazaritza tradizionalaren eraldaketa" »

Gizakiaren ugalketa eta bizi-zikloa: ugaltze-aparatuak eta erditzea

Biologia-n eguneratua3,62 KB

Gizakiaren Ugalketa Prozesua

Gametoak eratzen dira, ernalketa gertatzen da, zigotoa enbrioi bihurtzen da. Umea garatu egiten da.

Giza Bizi-zikloa: Haurtzaroa, Pubertaroa eta Nerabezaroa

Haurtzaroa

Umea jaiotzen denean hasten da. Sexu-organoak garatzen hasten dira: mutilengan zakila eta eskrotoa, eta neskengan bulba.

Pubertaroa

Aldaketa fisiko eta hormonal handiak gertatzen dira. Neskengan lehen hilekoa agertzen da, eta mutilengan espermatozoideak sortzen hasten dira.

Nerabezaroa

Independentzia premia sumatzen dugu, eta gure sentimenduak eta gorputza ezagutzekoa ere.

Giza Ugaltze-aparatuak

Emakumezkoen Ugaltze-aparatua

  • Obulutegiak: Almendra baten forma eta tamaina dute. Obuluak sortzen dituzte.
  • Falopioren tronpak: Obulutegi bakoitza umetokiarekin lotzen
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren ugalketa eta bizi-zikloa: ugaltze-aparatuak eta erditzea" »

Gerra Karlistak: jatorria, garapena eta ondorioak

Historia-n eguneratua2,66 KB

I. Sarrera: Gerra Karlisten Jatorria

Tronuaren oinordetzarengatik gertatzen dira gerra hauek. Fernando VII.ak alaba bat du, baina Lege Salikoak dioenez, emakume batek ezin du koroa oinordetzan jaso. Baina Fernando VII.ak lege hori aldatu eta Isabel koroa lortzea lortu zuen. Karlosi, ordea, ez zitzaion hori gustatu, berak jasoko baitzuen koroa lege hori aldatu ez balitz.

Bi bando sortu ziren:

  • Karlistak: Absolutismo monarkikoaren alde zeuden. Karlosen koroa aldarrikatzen zuten. Jainkoa eta foruak babestu zituzten.
  • Liberalak edo Isabeldarrak: Liberalak ziren. Konstituzionalismoa, monarkia parlamentarioa, estatuko lege bakarra eta Eliza Katolikoak bideratu gabeko gizarte zibila defendatzen zituzten.

II. Lehen Gerra Karlista (1833-1840)

Hiru etapa daude:...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Karlistak: jatorria, garapena eta ondorioak" »

Frantziako Iraultza: hasiera, erradikalizazioa eta etapak

Historia-n eguneratua3,85 KB

1. Frantziako Iraultzaren Hasiera

Iraultzaren jatorria

XVIII. mendearen amaieran, Frantzian, Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zuen iraultza bat gertatu zen. Honako hauek izan ziren kausa nagusiak:

  • Gizartearen atsekabea: Aberastutako burgesiak botere politikoa eskuratu nahi zuen; bestetik, nekazariek ia ezin zuten bizi ere, ordaindu beharreko zerga andanak itota.
  • Krisi ekonomikoa: 1760tik aurrera, prezioek gora egin zuten uzta kaskarren ondorioz, eta horrek herritarrak gogaitu zituen. Hori gutxi balitz, errege-ogasuna krisialdian hondoratu zen, Estatuak gastu handiak zituelako.
  • Ilustrazioaren ideiak: Luis XVI.ak herritarren babesa galdu zuen. Erreformek ez zutelako aurrera egiten, pribilegiatuek ere ez baitzuten begi onez ikusten Ilustrazioak
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza: hasiera, erradikalizazioa eta etapak" »