DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Materia-sistemen oinarriak: substantzia puruak eta nahasteak

Fisika-n eguneratua2,22 KB

Sistema material bat espazio zati batean dagoen materia zati espezifiko bat da, materia hori aztertzeko hartzen duguna.
Masa%=Msolutu/Mdisoluzio x100 Bolumen%=Vsolutu/Vdisoluzio x100 g/L=Msolutu(g)/Vdisoluzioa(L)

Materia atomoz osatuta dago, atomoak partikula txikia eta zatiezina zela zion Daltonek.

Atomoa zatigarria zen, materiak kargak irabazi edo galdu zezaketelako atomoen barruan. Hau materiaren izaera elektrikoa zen.
Partikula azpiatomikoak elektroia eta protoia ziren.
elektroiak (e-) karga negatiboa eta oso masa txikia duten partikulak dira
protoiak(p+)karga positiboa duten partikulak dira eta haien masa elektroiena baino askoz handiagoa da.
Neutroiak(n0) kargarik gabeko partikulak dira, protoien hantzeko masa dutenak.

sistema materialetan bi
...
Jarraitu irakurtzen "Materia-sistemen oinarriak: substantzia puruak eta nahasteak" »

Erdi Aroko gizartea: basailutza, estamentuak eta feudoa

Historia-n eguneratua4,9 KB

Basailutza eta Estamentuzko Gizartea

Basailutza

Basailutza Erdi Aroko gizartearen oinarrizko harremanetako bat zen. Basailu batek, morroi edo esklabo izenez ere ezaguna, leialtasun-ituna egiten zuen jaun feudal batekin. Itun hori zeremonia baten bidez gauzatzen zen:

  • Jaunespena: Basailua jaunaren aurrean belaunikatzen zen, leialtasuna adieraziz.
  • Inbestidura: Jaunak feudo bat ematen zion basailuari, haren leialtasunaren truke.

Estamentuzko Gizartea

Erdi Aroko gizartea estamentuetan banatuta zegoen:

  1. Erregea: Botere gorenaren jabe.
  2. Pribilegiatuak:
    • Noblezia: Ez zuten lan egiten, ez zituzten zergak ordaintzen eta goi-karguak betetzen zituzten.
    • Kleroa: Nobleziaren antzeko pribilegioak zituzten.
  3. Ez-pribilegiatuak:
    • Nekazariak: Zergak ordaintzen zituzten eta ez
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko gizartea: basailutza, estamentuak eta feudoa" »

Nahasteak banantzeko metodoak: kristalizazioa, destilazioa, iragazketa eta dekantazioa

Kimika-n eguneratua2,97 KB

Disoluzio Motak eta Osagaiak

  • Diluituak: Solutu kantitate txikia duten disoluzioei esaten zaie.
  • Kontzentratuak: Solutu kantitate handia duten disoluzioei esaten zaie.
  • Aseak: Tenperatura zehatz batean solutu gehiago hartu ezin duten disoluzioei esaten zaie.
  • Disolbatzailea: Disoluzioetan proportziorik handiena duen osagaia da.
  • Solutua: Proportziorik txikiena duen osagaia da. Bat baino gehiago izan daitezke.

Nahasteak Banantzeko Metodoak

Kristalizazioa

Likidoetan disolbatutako solidoak banatzeko erabiltzen da prozedura hau; esaterako, uretan disolbatutako gatz arrunta banatzeko. Horretarako, disoluzio horren ura lurrunduko dugu, eta ontziaren hondoan solutuaren kristalak geratuko dira. Laborategian, kristalizadore bat erabiltzen da prozesu hau egiteko....

Jarraitu irakurtzen "Nahasteak banantzeko metodoak: kristalizazioa, destilazioa, iragazketa eta dekantazioa" »

Ekosistemen oinarriak: osagaiak, piramide trofikoak eta segida ekologikoa

Biologia-n eguneratua3,56 KB

Ekosistemaren Osagaiak

  1. Ekosistemaren Definizioa
    • Ekosistema = Biozenosia + Biotopoa
  2. Biozenosia (Komunitatea)

    Ingurune horretako bizidun guztien multzoa da.

  3. Biotopoa

    Ingurune horren ezaugarri fisiko-kimiko eta mota guztietako kondizioek osatzen dute.

  4. Populazioa

    Espezie bereko ekosisteman bizi diren izaki multzoa da.

  5. Habitata

    Populazio bakoitzak ekosisteman hartzen duen espazio edo ingurune fisikoa.

Piramide Trofikoak

Komunitate baten adierazpena da. Adierazten diren parametroen arabera, hiru mota nagusi bereizten dira:

Biomasa-Piramideak

  • Maila bakoitzean zenbat materia organiko pilatu den adierazten dutenak.
  • Normalean, biomasa gutxitu egiten da lehen mailetatik hurrengoetara igotzean (tipikoa da ekosistema lurtarretan).
  • Batzuetan, piramide alderantzizkoa izan
...
Jarraitu irakurtzen "Ekosistemen oinarriak: osagaiak, piramide trofikoak eta segida ekologikoa" »

Erresistentzia, malgutasuna eta indar motak: gorputzaren hobekuntza

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua3,58 KB

Erresistentzia motak

Erresistentzia anaerobikoa

  • Lan gogor bat egiten dugunean, lanaren intentsitateagatik giharretara ez da oxigeno nahikorik iristen, eta horren eraginez azido laktikoa sortzen da.
  • Lan mota hau ezin da denbora luzez mantendu, nekea berehala sortzen duelako.
  • Lan honen adibide bat atletismoko 400 metroko lasterketa bat edo igeriketako 200 metroko bat izan daiteke.
  • Taupadak minutuko 160 baino gehiago izango dira.

Erresistentzia aerobikoa

  • Intentsitate txikiko edo ertaineko lan bat denbora luzez mantentzea da.
  • Kasu honetan, giharrei behar duten oxigenoa iristen zaie, eta denbora luzez mantendu daiteke.
  • Energi iturri gisa gluzidoak eta lipidoak erabili ditzake.
  • Adibide gisa txirrindulari lasterketa bat, maratoi bat edo mendi txango bat izan
...
Jarraitu irakurtzen "Erresistentzia, malgutasuna eta indar motak: gorputzaren hobekuntza" »

Lexikogintza, erromantizismoa eta euskal idazleak: laburpena

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,3 KB

1. Lexikogintza

(Hizkuntza batek hitz berriak sortzeko dituen bideak). 6 mota daude:

1. Eratorketa

(...) Esanahi osoa duen hitz bati, morfema (aurrizki, atzizki, artizki) bat eranstea datza. Esanahi desberdina duen beste hitz bat sortzeko. Adibidea: liburu + tegi = liburutegi.

Oso baliabide erabilia da. Oinarrian dagoen hitzaren kategoria alda daiteke morfema eransterakoan.

2. Elkarketa

(...) Esanahi osoa duten bi hitz elkartuz hirugarren esanahia duen hitz bat sortzea. Adibidea: liburu + denda = liburudenda.

Bi mota daude: elipsidunak (deklinabide atzizkia galtzen dute. Adibidea: jatetxe + gela = jantoki) eta elipsigabeak (hitzak elkartzen dira ezer galdu gabe. Adibidea: uda + berri = udaberri).

3. Mailegua

(...) Hizkuntza batek beste hizkuntza batetik

...

Jarraitu irakurtzen "Lexikogintza, erromantizismoa eta euskal idazleak: laburpena" »

Etika eta zoriontasuna: Sokrates eta Aristoteles

Filosofia eta etika-n eguneratua3,2 KB

DETERMINISMOARI EGINDAKO KRITIKA: Legeak geure buruari jartzen dizkiogu eta legeak baldintzatzen gaituzte, baina ez digute determinatzen.

Maila Aurrekonbentzionala

Zigorra edo sariengatik jokatzen du, hau da, hori egiten baduzu karamelo bat emango dizut, beraz hori egiten du karameloa lortzeko. Heteronomoak dira, hau da, ez dira autonomoak.

Maila Konbentzionala

Gizarteko legeekin bat datorrena da bidezkoa. Gizarteko arauak eta printzipioak onartzen ditu. Oraindik pixka bat heteronomoak dira, gizarteko arauetara moldatzeko jokatzen dutelako eta ez dute norberaren printzipioei jarraitzen.

Maila Postkonbentzionala

Autonomoak dira. Bere kontzientearen arabera jokatzen dute eta bidezkoa dena bakoitzak ondo pentsatuta erabakitzen du. Norberaren justizia...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta zoriontasuna: Sokrates eta Aristoteles" »

Frantziako Iraultza: Estatu Nagusien deialdia eta Asanblada Nazionala (1789-1792)

Historia-n eguneratua2,75 KB

Estatu Nagusien Deialdia (1789): Bankarrota

1789an, Frantzia bankarrotan zegoen, eta horren aurrean, Estatu Nagusien deialdia egin zen.

  • Hiru estamentuetako ordezkariek kexuen koadernoak idatzi zituzten, euren proposamenak eta asmoak adierazteko.
  • Botoaren arazoa

    • Pribilegiatuek eta erregeak boto estamentala nahi zuten.
    • Hirugarren estamentuak pertsona bakoitzeko botoa eskatzen zuen.
  • Pilota-jokoaren aretoko zin egitea

    Hirugarren estatuko ordezkariek Estatu Orokorrak utzi eta Pilota-jokoaren aretoan bildu ziren, Frantziarako konstituzioa lortu arte bananduko ez zirela zin eginez.

Asanblada Nazional Konstituziogilea (1789-1791)

1789ko uztailaren 14an Bastillaren kontrako erasoa izan zen, iraultzaren hasiera markatuz.

  • Asanblada Nazionala Asanblada Konstituziogile
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza: Estatu Nagusien deialdia eta Asanblada Nazionala (1789-1792)" »

EAEko hiri-hierarkia 2006an: metropoli-eremuak, azpisistemak eta kanpo-loturak

Geografia-n eguneratua4,19 KB

EAEko Hiri Hierarkiaren Mapa: Iruzkina (2006)

Aurrean dugun mapak EAEko hiriek 2006an zuten hierarkia erakusten digu. Honako ezaugarri hauek ditu:

a) Hirien Garrantzia eta Eragin-Eremua

Hirien garrantzi demografiko, funtzional eta eragin-eremuaren arabera, hierarkia bat ezagutzen da:

Euskal Sistema Polinuklearra

Hierarkia horren barruan Euskal Sistema Polinuklearra dago, Bilboko metropoli-eremuak eta Gasteizek osatzen dutena. Mapan ikur handienekin adierazita ageri dira.

Bilboko Metropoli-Eremua

Bilboko metropoli-ingurua EAEko pilaketa demografiko handiena da. Industria-eginkizunak, merkataritza eta negozioak ditu. Inguru honen eragin-esparrua autonomia erkidego osoan hedatzen da, eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu Bilboko portuko salgaien trafikoaren...

Jarraitu irakurtzen "EAEko hiri-hierarkia 2006an: metropoli-eremuak, azpisistemak eta kanpo-loturak" »

Ekosistemak eta elikadura kateak: ekologiaren oinarriak

Biologia-n eguneratua2,72 KB

Ekologiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ekologia: Bizidunen eta ingurumenaren ezaugarriak, bizidunen arteko harremanak, eta bizidunen eta ingurumenaren arteko harremanak aztertzen dituen zientzia da.

Ekosistemaren Osagaiak

  • Ekosistema: Izaki bizidunek osatutako komunitateak, haien bizileku den ingurune fisikoak eta haien arteko nahiz ingurunearekiko harremanak aztertzen ditu.
  • Ekosfera: Lurreko ekosistema guztiek osatzen duten sistema zabala.
  • Biosfera: Planetako izaki bizidun guztiek osatzen duten multzoa.

Ekosistemaren Komponentzia

Ekosistema bi osagai nagusik osatzen dute:

  1. Biotopoa: Ekosisteman izaki bizidunak bizi diren lekuak edo ingurune fisikoa da. Elementu nagusiak erliebea, ura eta klima dira.
  2. Biozenosia: Ekosisteman bizi diren izaki bizidunen multzoa
...
Jarraitu irakurtzen "Ekosistemak eta elikadura kateak: ekologiaren oinarriak" »