Al-Andalus: Emirerria eta Kordobako Kalifa-herria (714-1031)
Al-Andalus: Emirerri Menpekoa (714-756)
Al-Andalus izena jarri zieten mendean hartutako lurraldeei eta Kordoba izendatu zuten hiriburu. Musulmanek konkistekin jarraitu zuten eta Pirineoetatik gorago erasoaldiak egin zituzten, baina 732. urtean Poitiersko borrokan frankoen aurka garaituak izan ziren. Horren ondorioz, musulmanek Galiako (Frantziako) lurraldeetan zituzten konkistak utzi zituzten. Kordoban, 751. urtean, Abd ar-Rahman I.a emir izendatu zuten.
Kordobako Emirerri Independentea (756-929)
Abd ar-Rahman I.ak estatu berri bat sortu zuen, eta Kordobako emirrak Abbastar Kalifari obeditzeari utzi zion. Islamiar inperioaren hiriburua Bagdad zen. Abd ar-Rahman I.ak Al-Andaluseko lurraldeko administrazioa berrantolatu zuen eta armada iraunkor...