Gerra Karlistak: jatorria, garapena eta ondorioak

Historia-n eguneratua2,66 KB

Laburpena

Dokumentuak XIX. mendeko Gerra Karlistak aztertzen ditu: tronuaren oinordetzaren inguruko jatorria, karlisten eta liberalen arteko bi bandoak eta hiru gerrak. Lehen Gerra Karlistaren hiru etapak azaltzen dira, Bergarako Hitzarmena barne, eta Bigarren eta Hirugarren Gerra Karlisten gorabeherak laburki.

Funtsezko puntuak

  • Gerra Karlistak Fernando VII.aren ondorengotzaren gatazkatik sortu ziren: Lege Salikoa aldatu eta Isabel II.a koroa jasotzeko bidea ireki zen.
  • Karlistak absolutismo monarkikoaren, Jainkoaren eta foruen alde zeuden; liberalak konstituzionalismoaren eta monarkia parlamentarioaren alde.
  • Lehen Gerra Karlista (1833-1840) hiru etapatan banatzen da, eta gerra gehienak Hego Euskal Herrian gertatu ziren.
  • Zumalakarregik Bilbo setiatzeari uko egin zion artilleria gutxi zelako; geroago kanoikada batez hil zen.
  • Bergarako Hitzarmenak gerra amaitu zuen, Isabel II.a erregina izaten jarraitu zuelarik.
  • Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876) Karlos VII.aren eskubideen aldarrikapenarekin hasi zen eta 1876an amaitu zen.

Frogatu zeure burua

I. Sarrera: Gerra Karlisten Jatorria

Tronuaren oinordetzarengatik gertatzen dira gerra hauek. Fernando VII.ak alaba bat du, baina Lege Salikoak dioenez, emakume batek ezin du koroa oinordetzan jaso. Baina Fernando VII.ak lege hori aldatu eta Isabel koroa lortzea lortu zuen. Karlosi, ordea, ez zitzaion hori gustatu, berak jasoko baitzuen koroa lege hori aldatu ez balitz.

Bi bando sortu ziren:

  • Karlistak: Absolutismo monarkikoaren alde zeuden. Karlosen koroa aldarrikatzen zuten. Jainkoa eta foruak babestu zituzten.
  • Liberalak edo Isabeldarrak: Liberalak ziren. Konstituzionalismoa, monarkia parlamentarioa, estatuko lege bakarra eta Eliza Katolikoak bideratu gabeko gizarte zibila defendatzen zituzten.

II. Lehen Gerra Karlista (1833-1840)

Hiru etapa daude:

1. Lehen Etapa: Gerrilla Taktikak

Karlistek gerrilla taktikak erabili zituzten. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa kontrolpean zituzten, baina hiriburuak ez. Gerra Katalunia, Errioxa, Gaztela eta Valentziara zabaldu zen. Baina gerra ekintza gehienak Hego Euskal Herrian izan ziren. Europako potentziek laguntzea nahi bazuten, hiriburu bat lortu behar zuten. Bilbo setiatzea pentsatu zuten, baina Zumalakarregik ezetz esan zuen, artilleria gutxi baitzuten. Geroago, kanoikada batez hil zuten.

2. Bigarren Etapa: Liberalen Nagusitasuna

Karlisten espedizioa amaitzean, liberalek egoera menderatzea lortu zuten.

3. Hirugarren Etapa: Bergarako Hitzarmena

Karlistak erdi etsiak zeuden. Absolutistek eta foruen defendatzaileek gerra luzatu nahi zuten, baina besteek negoziatzearen beharra zuten, bakezko irtenbidea eman nahi zioten. Horrela, Bergarako Hitzarmena sinatu zuten. Isabel II.a erregina izaten jarraitu zuen, f ten eta soldadu karlisten karguak mantendu ziren.

III. Gatazka Piztea (Bigarren Gerra Karlista)

Zenbait gerrila sortu ziren eta eraso zehatzak burutzen zituzten. Ramon Cabrerak altxamenduak antolatzen hasi zen muga zeharkatu eta gero. Ez zegoen oso ondo antolatuta, eta Ebrotik gora gerrila bat besterik ez zen. Karlisten indarra gero eta ahulagoa zen.

IV. Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876)

Isabelen erregealdia amaitzean, karlistak indarberritu egin ziren. Hirugarren Gerra Karlista 1872an sortu zen, Karlosek koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatzen duenean. Hasieran galtzen hasi ziren karlistak eta Zornotzako Eten Sua sinatu zuten. Karlistek 1873an gerrari ekin zioten eta gerrilla teknikekin trenbideak eta telegrafoak saboteatzen zituzten. Hurrengo hilabeteetan karlistek errepublikarrak menderatu zituzten. Borroka militarrak 1876ra arte iraun zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zergatik sortu ziren Gerra Karlistak?

Fernando VII.ak Lege Salikoa aldatu zuen alaba Isabel koroa jasotzeko. Karlosek, bere eskubidea ukitua ikusi zuenez, gerra bultzatu zuen, eta horrek bi bando sortu zituen.

Zer ziren karlistak eta liberalak?

Karlistak absolutismo monarkikoaren, Jainkoaren eta foruen defendatzaileak ziren. Liberalak, berriz, konstituzionalismoaren eta monarkia parlamentarioaren alde zeuden.

Nola amaitu zen Lehen Gerra Karlista?

Bergarako Hitzarmenarekin amaitu zen. Isabel II.a erregina izaten jarraitu zuen, eta karlisten soldadu eta ofizial batzuen karguak mantendu ziren.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein legek galarazten zuen emakume batek koroa oinordetzan jasotzea?
2. Zer defendatzen zuten karlistek?
3. Zergatik ez zuen Zumalakarregik Bilbo setiatzea onartu?
4. Zein hitzarmenek amaitu zuen Lehen Gerra Karlista?
5. Noiz hasi zen Hirugarren Gerra Karlista?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.