Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Sektoreak
Ekonomiaren oinarrizko kontzeptuak
- Etekina: Ekonomia-jarduera batetik eratorritako gastuen eta diru-sarreren arteko kenketa da.
- Merkatua: Ekoizpena banatzen den lekua da.
- Inflazioa: Produktuen prezioen igoera orokorra.
- Ekoizpena: Ondasunak eta zerbitzuak sortzea (mekanizatua, robotizatua edo eskuzkoa).
- Espekulazioa: Etekina lortzeko, normala baino arrisku handiagoa hartzean datza, uneko prezioen eta etorkizunean espero diren prezioen arteko aldeak aprobetxatuz.
- Produktibitatea: Ekoitzi denaren balioaren eta horretarako erabili diren bitartekoen balioaren arteko erlazioa.
- BPG-a: Lurralde batean, urte osoan sortutako ondasunen eta zerbitzuen guztizko balioa.
- Eskaria: Prezioa kontuan izanik, erosle batek erosi nahi duen ondasun eta zerbitzuen kantitatea.
- Eskaintza: Ekoizle batek prezio jakin batean saldu nahi duen ondasun edo zerbitzu kantitatea da.
Ekonomia-jarduera
Ekonomia-jarduera esaten diogu ondasunak eta zerbitzuak lortzeko edozein prozesuri:
- Ekoizpena: Ondasunak eta zerbitzuak sortzean datza.
- Banaketa: Sortu ditugun ondasun eta zerbitzuak saltokietan banatzea.
- Kontsumoa: Saltokietako produktuak erostea.
Ekonomia-sektoreak
- Lehen sektorea: Naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak dira (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena).
- Bigarren sektorea: Naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerak dira (industria, eraikuntza, meatzaritza).
- Hirugarren sektorea: Gizarteari zerbitzuak emateaz arduratzen dira (hezkuntza, osasuna, garraioa).
Nork esku hartzen duen ekonomian
- Pertsonak: Ekoizpenean parte hartzen dute eta ekoizten diren ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzen dituzte.
- Enpresak: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzte, etekin ekonomikoa lortzeko (enpresa publikoak/pribatuak, mikroenpresak/txikiak/handiak, jabe bakarrekoak/sozietateak).
- Estatua: Herrialdeko ekonomia-jarduera arautzeko arauak egiten ditu. Sektore pribatuaren jarduera sustatzen du, diru-laguntzak edo beste laguntza batzuk emanez. Enpresak sortzen ditu sektore estrategikoetan eta zailtasunak dituzten sektoreetan. Zerbitzu ugari bereganatzen ditu eta lanpostu ugari sortzen ditu, zerbitzu publikoak emateko langileak behar baititu.