Erdi Aroko Arte, Erlijio eta Botere Gatazkak

Arteak eta humanitateak2,4 KB

Arte Erromanikoa Monasterioetan

Arte erromanikoa monasterioetan sortu zen eta XI. eta XII. mendeetan Europan garatu zen. Eraikuntza erromanikoak eskultura eta pintura gehitu zizkion eraikinaren egiturari, portiko eta kapiteletan, batez ere. Sarritan, aurrealdearen eta absidearen buru, Pantokratorra eta Kristo Maiestatean ikus ditzakegu, almendra edo mandorla mistikoaz inguratuta.

Monakotza eta Monasterioen Garrantzia

Monakotzaren jatorria

Hasieran, monjeak (anakoretak) erabateko bakardade eta pobrezian bizi ziren. San Pakomiorekin (287-346), ordea, bizimodua aldatu zen. Hark anakoreten bizimodua egokitu zuen zenobio edo elkartean bizi ahal izateko. Hala sortu ziren zenobiten monasterioak. Mendebaldean, San Benitok ezarri zuen monakotza. Monasterioak eraiki zituen, fraideek, bizitza-erregela berean oinarrituta, elkarrekin lan eta otoitz egiteko. Ospetsuenetako bat Montecassinokoa izan zen.

Bizimodua Monasterioan

Monasterioko bizimodua otoitzera eta lanera bideratuta zegoen, eta Erregelan jasotako arau multzo batek zuzentzen zuen. Gela asko izaten zituzten, barruko bizimodua errazago antolatu ahal izateko. Fraideek eskulanen bat egiten zuten egunean hainbat ordutan, bai baratzean, bai beste eskulangintza jarduera batzuetan. Elkarteko buruari abade esaten zioten, eta denek errespetu handia zioten. Monasterioen eginkizuna erabakigarria izan zen kultura klasikoa gordetzeko, hezkuntzarako eta Eliza erreformatzeko, eta zibilizazioaren eta kulturaren gune bihurtu ziren. Horren erakusle argiak dira gaur egun hainbat monasteriotan oraindik ikus daitezkeen liburutegi ederrak.

Islamaren Hedapena

VII. mendearen hasieran erlijio berri bat agertu zen: islama. Haren sortzailea Mahoma profeta izan zen. Korana da islamaren liburu santua. Mahoma hil ondoren, islama arin zabaldu zen, Mediterraneoko arroan eta ordura arte kristauak ziren eskualdeetara iritsiz. Mende batean, erlijio berri hau leku hauetaraino hedatu zen:

  • Ekialdean: Indiaraino.
  • Iparraldean: Kaspiar itsasoaren ertzeraino.
  • Mendebaldean: Iberiar penintsularaino.

638. urtean Jerusalem konkistatu zuten.

Inbestiduren Auzia

Botere zibilak botere erlijiosoa erabiltzea muturreko egoeraraino heldu zen. Azkenean, horrek Inbestiduren Auzia eragin zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML