Biologia eta Genetika: Mutazioak, Birusak eta Immunitatea
Mutazioak
Izaki bizidun baten informazio genetikoan gertatutako edozein aldaketa da.
Mutazio motak
1. Eragindako zelularen arabera
- Germinalak: Gametoei eragiten die eta ondorengoei aldaketa transmititzen die. Eboluziorako funtsezkoak dira.
- Somatikoak: Zelula somatikoei eragiten die eta ondorengoei aldaketa ez zaie transmititzen. Eboluziorako ez dira funtsezkoak.
2. Hedaduraren arabera
Genomikoak
Kromosoma kopuruari eragiten diote.
- Euploidia: Kromosomen dotazio haploideei eragiten die. Bi mota daude:
- Poliploidia: Kromosomen bi joko haploide baino gehiagori.
- Haploidia: Kromosoma joko bakarrari.
- Aneuploidia: Kromosoma bikote kopuruari eragiten diote. Bi mota daude:
- Trisomia: Kromosoma bikotean kide bat gehiago egotea (adibidez, Down sindromea).
- Monosomia: Kromosoma