Lamarckismoa eta Darwinismoa: Eboluzioaren teoriak
Lamarckismoa
Lamarckismoa:
- Organismoek konplexutasunerako joera dute.
- Organo bat askotan erabiliz gero, garatu egiten da; izaki bizidunak ingurunera egokitzen dira eta hori dela eta aldatu egiten dira, organoa erabiltzen direlako edo erabiltzen ez direlako funtzioak sortzen duelako.
- Ezaugarri eskuratuak heredagarriak direla uste zuen; organismo batek ondorengoei transmiti diezaioke bizitzan zehar inguruneak eragin dizkien aldaketak.
Adibidea:
- Hasierako jirafak garai bateko antilopeetatik sortu ziren. Antilopeak sabanan bizi ziren, eta akazie hodto baxuak jaten zituzten.
- Lehorte garaian, janaria gutxitu egiten zen, eta jirafek lepoa eta hankak luzatu behar izaten zituzten, akazien goiko hostoetara iristeko. Organo horiek erabiltzearen poderioz, luzatzen joan ziren.
Lamarcken teoria okerra dela hartzen da. Ezaugarri eskuratuak ez dira ondorengoei transmititzen; izan ere, ezaugarri baten informazioa geneetan egon behar du heredagarri izateko.
Darwinen eta Wallaceren eboluzioaren teoria
Darwinen eta Wallaceren eboluzioaren teoria: Haien teoria Darwinismoa deitzen da; gaur egun onartuta dago. Bi zientzilariek ondorio berberak atera zituzten, bakoitzak bere aldetik izaki bizidunen aniztasun handiaren jatorria azaltzeko.
Hautespen naturala:
- Organismoak borrokatu egiten dira bizirik irauteko: bizirik iraun dezaketen banakoak baino gehiago jaiotzen badira, borroka sortzen da beren artean bizirik irauteko.
- Populazio bateko banakoek aldakortasuna dute: populazio bat osatzen duten espezie bereko banako guztiak ez dira zeharo berdinak.
- Inguruneak ondoen moldatuta dauden organismoak aukeratzen ditu: populazio batean, ingurune jakin batean bizitzeko egokitzapen egokienak dituztenek aukera handiagoa izango dute bizirik irauteko eta ugaltzeko.
Adibidea:
- Jirafen populazio batean, banakoek bariazioak dituzte. Hori dela eta, banako batzuek beste batzuek baino lepo eta hanka luzeagoak izango dituzte.
- Garai txarretan, adibidez lehorte luzeetan, lepo eta hanka luzeagoak dituzten jirafek akazien goiko adarretako hostoak hartu ahal izango dituzte, eta, hortaz, bizirik irauteko eta ugaltzeko aukera handiagoa izango dute. Beste jirafak, berriz, gosez hil daitezke.
- Belaunaldiz belaunaldi, etengabe, jirafen populazioetan gero eta jirafa gehiagok izango dituzte hanka eta lepo luzeagoak, hautespen naturala horrelako egokitzapenak favoritzen dituelako.