Elikadura eta funts gaiak: nutrizioa, mantenugaiak eta behar nagusiak

Biologia2,97 KB

ZER DA ELIKADURA?

Bi kontzeptu desberdin daude:

1. NUTRIZIOA: organismoei bizirauteko mantenugaiak erabiltzeko eta eraldatzeko gaitasuna ematen dien prozesu multzoa da.

2. ELIKADURA: kanpo ingurunetik mantenugai horiek lortzeko prozesua da.

Gure elikadurak erlazio osoa du osasunarekin.

Gizakiek era guztietako elikagaiak hartzen ditugu: dieta omnibora baitugu.

Hiru behar nagusi asetzen ditugu:

Behar energetikoak

  • Gorputz beroa eta edozein jarduera fisiko egiteko organismoak energia behar du.
  • Arnasketa izeneko erreakzio oxigenoa ere beharrezkoa da.
  • Energia beharrezkoa dugu bizi funtzioak betetzeko.
  • Pertsona baten metabolismoaren balioa gorputz masaren, altueraren, adinaren, sexuaren eta egiten den kirol jardueraren arabera neurtzen da.

Behar estrukturalak

  • Mantenugai estruktural nagusiak proteinak dira (lipidoak eta gatz mineralak, adibidez).
  • Zelula galerei aurre egiteko, gorputz masa kilogramoko 0,8 g proteina behar dira.

Erregulatzaileak

  • Gure organismoak ongi funtzionatzeko, bitaminak eta mineralak behar dira.

ZER DIRA FUNTS GAIAK?

Elikagaiek behar ditugun mantenugai energetiko, estruktural eta funtzionalak dituzte, funts gaiak ere esaten zaie.

Gluzidoak

Sinpleak:

  • Gozoak.
  • Kristal itxura dute eta urean disolbagarriak dira.

Konplexuak:

  • Ez dira gozoak, ez eta kristal itxurakoak ere.
  • Gluzido molekula sinpleen elkarteaz osatuta daude.
  • Erabili ahal izateko beharrezkoa da haustura prozesua.

Lipidoak

  • Uretan ezin dira disolbatu eta itxura koipetsua dute.

Gantzak: gantz saturatuak eta ez saturatuak.

  • Mintz zelularra osatzen duten lipidoak: lipido estrukturalak dira.
  • Funtzio erregulatzailea duten lipidoak: zenbait bitamina eta hormona.

Proteinak

  • Molekula estruktural garrantzitsuenak dira.
  • Aminoazido izeneko molekula sinpleagoez osatuta daude.
  • Aminoazido mota batez osatuta daude.
  • 20 aminoazidetatik, 12 beste aminoazido batzuetatik sor daitezke, hau da, gorputzak berak sintetiza ditzake; baina badaude 8 aminoazido, bakarrik elikagaien bitartez lortzen ditugunak.

Bitaminak

  • Konposizio kimikoa duten substantziak dira.
  • Organismoaren funtzionamendurako ezinbestekoak dira.
  • Erraz deskonposatzen dira.

Bitamina liposolubleak: lipidoetan disolbagarriak eta uretan ez disolbagarriak.

Bitamina hidrosolubleak: uretan disolbagarriak eta lipidoetan disolbaezinak.

Gatz mineralak

  • Elikagai guztietan aurki ditzakegu.
  • Edaten dugun uretan daude.

Deskargatu

PDF Word HTML