Giza Gorputzaren Antolaketa Mailak eta Zelularen Egitura
1. Antolaketa-mailak
Gizakiak gero eta konplexuagoak dira, eta hainbat mailatan antolatzen dira:
- Organismo-maila
- Aparatu eta sistema-maila
- Organo-maila
- Ehun-maila
- Zelula-organuluak
- Maila molekularra
- Maila atomikoa: oxigenoa, nitrogenoa...
- Maila subatomikoa: neutroiak, protoiak...
2. Bioelementuak eta Biomolekulak
- Ura: Ez-organikoa (H2O). Zelulen erreakzio kimikoen ingurunea da, gorputzeko tenperatura erregulatzen du eta substantziak garraiatzen ditu.
- Gatz mineralak
- Gluzidoak: Organikoak (adibidez, glukosa). Funtzio energetikoa eta egiturazko funtzioa dituzte.
- Lipidoak: Organikoak (gantz-azidoak eta glizerola). Egiturazko funtzioa, funtzio isolatzailea eta erreserba-funtzioa betetzen dituzte.
- Proteinak: Organikoak (aminoazidoak). Egiturazko funtzioa eta garraio-funtzioa dituzte, eta erreakzioetan parte hartzen dute.
- Azido nukleikoak
3. Zelula-aniztasuna
Izaki guztiak zelulez osatuta daude. Zelula bizi-funtzioak betetzen dituen unitaterik txikiena da (ugalketa-, harreman- eta nutrizio-funtzioak).
4. Giza Zelulen Egitura
Giza zelula guztiak eukariotoak dira. Zelulen artean desberdintasunak egon arren, guztiek dituzte hiru elementu hauek:
- Mintz plasmatikoa: Lipidoz eta proteinez osaturik dago; zelula babesteaz gain, kanpoko substantziak garraiatzen ditu.
- Zitoplasma: Substantzia ugari dituen ur-disoluzioa da; bertan daude zelula-organuluak.
- Nukleoa: Egitura esferikoa da, eta bertan dago materia genetikoa (DNA).
Organulu Zelularrak
Zitoplasman dauden egiturak dira eta hainbat funtzio betetzen dituzte. Zelula guztiek ez dituzte organulu berak izaten, zer funtzio betetzen dutenaren arabera.
Organulu nagusiak: mitokondrioak, erretikulu endoplasmatikoa, erribosomak, Golgiren aparatua, bakuoloak, lisosomak eta zentrosomak.
5. Organoak, Sistemak eta Aparatuak
Mota berekoak izanik, antzeko funtzioa betetzen dute organoek.
- Sistemak: Muskulu-sistema (gihar-sistema), eskeleto-sistema, nerbio-sistema eta sistema endokrinoa.
- Aparatuak: Batek bestearekin lan eginez funtzio goren bat edo batzuk betetzen dituzten hainbat organok osatzen dituzte. Digestio-, arnas-, iraitz-, ugalketa-, zirkulazio- eta lokomozio-aparatuak.