Giza zentzumenak eta muskulu-uzkurdura: prozesu fisiologikoak
Giza Zentzumenak eta Prozesu Fisiologikoak
Usaimena
- Molekulak neurona bipolarren zilioetan kokatu.
- Hartzaile potentziala potentzial eragile (PE) bihurtu eta glomerulura iritsi.
- Erraboilera garraiatu (sinapsia glomeruluetan egiten da).
- Usaimen traktutik aurrera:
- a) Sistema linbikoa (amigdala, hipotalamoa).
- b) Garun-azal primarioa (garun-azal piriformea eta entorinala) → Sistema linbikoa / Talamoa → Garun-azal orbitofrontala.
Entzumena
- Tinpanoa → Hezurtxoak → Leiho obala.
- Uhinen bibrazioek kokleako likidoa mugiarazten dute.
- Kortiren organoan: Mintz tektorioaren mugimenduak zelula ziliatuak okertzen ditu.
- Zilioak okertzean, erreten ionikoak zabaldu → ioiak sartu → Hartzaile potentziala sortu → Neurotransmisoreak askatu → PE bihurtu (mintz basilarreko neurona sentsorialetatik eta nerbio koklearretatik).
- Kinada Corti-tik garun-enborrera (goiko olibak, beheko kolikuluak) → Talamoa → Garun-azaleko lobulu tenporala.
Oreka (Sistema Vestibularra)
- Anpulua eta kanal erdizirkularrak: Endolinfa mugitu → Kupulako masa gelatinosoa mugitu.
- Makula (utrikulua, sakulua) eta saku vestibularrak: Burua gora → Otolitoak behera (grabitatea) → Masa gelatinosoa mugitu → Gelatinoso barruko zelula hartzaileen zilioak mugitu → Erretenak ireki → Ioiak sartu → Neurotransmisoreak askatu → PE nerbio vestibulokoklearretik.
Ondoren: a) Zerebeloa; b) Garun-enborreko nukleo vestibularrak → Garun-enborreko beste nukleoak / Talamoa → Garun-azal tenporala edo parietala.
Ikusmena
- Argia → Erretinako fotoerrezeptoreen pigmentuen deskonposizioa (opsinak).
- Potentzial hartzailea → Seinalea neurona bipolarretara → Zelula ganglionarrak kitzikatu (nerbio optikoa osatu).
- Kiasma optikoan gurutzaketa → Traktu optikoa → Talamoa → Garun-azal okzipitala → Ikusmenaren asoziazio areak.
Ukimena
Mina, tenperatura eta kinada zakarraren bideak orno-muinean gurutzatzen dira; ukimen finaren, bibrazioen eta propiozepzioaren bideak, berriz, erraboilean.
Orno-muina / Erraboila → Talamoa → Garun-azal somatosentsorial primarioa
Muskulu-uzkurdura
- Neurona motorrean PE bukaerara iritsi.
- Neurotransmisoreak askatu (azetilkolina).
- Azetilkolina zuntz musukularrean hartzaileekin elkartu → Erreten ionikoak zabaldu → Na+ sartu.
- PE T luzakinetatik Erretikulu Sarkoplasmikora → ES aktibatu eta kaltzioa askatu.
- Ca2+-ek aktina-miosina zubiak eratu (ATP laguntzaz).
- Aktina harizpiak sarkomeroaren erdira irristatu → Sarkomeroa murriztu → Uzkurdura gertatu.