Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Agustin Hiponakoa eta Tomas Akinokoa: Filosofia eta Teologia

Filosofia eta etika-n eguneratua5,73 KB

Agustin Hiponakoa: Historiari buruzko gogoeta

  • 1) Zein gertakarik eragin zuen Agustin Hiponakoaren historiari buruzko gogoeta? Kristo ondorengo 410. urtean Alarikoren bisigodoek Erroma hiria hankaz gora jarri zuten.
  • 2) Agustin Hiponakoa zergatik sentitu zen “behartuta” gai horretaz hausnartzera? Jentilek kristauei gertatutakoaren errua leporatzea izan zen.
  • 3) Zein liburutan biltzen da Agustin Hiponakoaren historiari buruzko gogoeta? "Jainkoaren Hiria" lanean jasotzen da.
  • 4) "Jainkoaren Hiria" liburuan zeri aurkitu nahi zaio zentzua? Giza historiari eta gizateriari eragiten dieten minari eta sufrimenduari zentzua aurkitu nahi die.
  • 5) Zer dio Agustinek Erromatar Inperioaren balizko amaiera bati buruz? Erromatar Inperioaren gainbeherak eta bukaerak
...
Jarraitu irakurtzen "Agustin Hiponakoa eta Tomas Akinokoa: Filosofia eta Teologia" »

Platon eta Aristoteles: Filosofia klasikoaren oinarriak

Filosofia eta etika-n eguneratua4,68 KB

Platonen Filosofia: Ongiaren Ideia

Platonen arabera, ongiaren ideia da ulertzen den azkena eta zailena. Hura ulertzen dugunean, gauza guztien edertasun eta zuzentasunaren oinarria dela konturatzen gara. Ongiak, mundu ikusgarrian argiak duen paper bera betetzen du mundu ulergarrian: egia eta ezagumena sortzen ditu. Beraz, norbaitek zentzuz jokatu nahi badu, bere bizitza pribatuan zein publikoan ongia ulertu behar du.

Gizakiaren Arima eta Bertutea

Platonen arabera, gizakia bi atal nagusiz osatuta dago: gorputza eta arima. Gorputza materiala eta hilkorra da, mundu sentikorraren parte; arima, berriz, ez-materiala eta hilezkorra, ideien mundutik etorria. Arima gorputzarekin bat egitean, bere jatorrizko ezagutzak ahaztu egiten ditu, eta horiek berreskuratzeko...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: Filosofia klasikoaren oinarriak" »

Iberiar penintsulako eta Euskal Herriko landare paisaiak eta klimak

Geografia-n eguneratua7,3 KB

Klima Ozeanikoko Landare Paisaia

  • Baso Hostogalkorrak

    • Enbor zuzen eta lisoko zuhaitz altuek osatzen dute. Era honetako basoan, pagoa, haritza eta gaztainondoa dira espezie nagusiak. Pagoa zoru lehorretan eta giro hotz eta oso hezeetan garatzen da; mendiko zuhaitz gisa hartzen da (800 eta 1.500 m bitarteko altitudean). Haritzak ez du hainbesteko hezetasunik behar, baina hotza okerrago pairatzen du, eta, hori dela-eta, altitude baxuagoan egoten da. Gaztainondoak haritzak dituen baldintza berak bete behar ditu, eta haren eremu beretan hazten da.
  • Otalurrak

    • Otalurra ez da landare egitura klimatikoa, giza ekintzaren ondoriozko degradazio sasitza baizik. Iberiar penintsulan bi eratako otalurra dago: atlantikoa eta atlantiko-mendikoa. Otalur atlantikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar penintsulako eta Euskal Herriko landare paisaiak eta klimak" »

Euskararen euskalkiak eta fonetika-fonologia: laburpena eta ariketak

Beste atzerriko hizkuntzak-n eguneratua3,99 KB

Berridatzi ondorengo esaldiak.

1-Oraindik hainbat pertsonak pentsatzen du HIES gaixotasuna muxua emanda kutsa daitekeela.

-Badago oraindik HIES gaixotasuna muxua emanda kutsa daitekeela pentsatzen duenik.

2-Harrigarria da haren berriak hain azkar iritsi izana.

-Haren berriak hain azkar iritsi izanak harritzen nau.

3-Jaioberria gaixorik dago. Horrek erabat kezkatzen du ama.

-Juaioberria gaixorik egoteak berebiziko kezka eragiten dio amari.

4-Gernika, Bilboren aldean, lasaitasun handiko herria da.

-Bilbo ez da Gernika bezain herri lasaia.

5-Anderrek ez beste guztiek kirolerako arropa aproposa ekarri dute.

-Ander izan da kirolerako arropa aproposa ekarri ez duen bakarra.

6-Ia edozer egingo nuke berriro zurekin egotearren!

-Zer ez nuke egingo berriro zurekin

...
Jarraitu irakurtzen "Euskararen euskalkiak eta fonetika-fonologia: laburpena eta ariketak" »

Euskal Herriko industrializazioa: garapena eta gizarte aldaketak

Historia-n eguneratua7,93 KB

Euskal Herriko Industrializazioaren Hastapenak

Berrezarkuntza garaian, bai Espainian, baita Euskal Herrian ere, nahiko berandu hasi zen industrializazioa. Hala ere, estatuaren barruan, gehien industrializatu zen lurraldea Euskal Herria izan zen, Kataluniarekin batera. Batez ere Bizkaia izan zen industria-iraultzaren protagonista, bertako burdin erauzketei esker hasierako garapen ekonomikoa ia erabat monopolizatu baitzen. Siderurgia izan zen Bizkaiaren ahalmen ekonomikoa oinarritu zuen industria mota, eta lurralde horretatik gainerako eskualdeetara hedatu zen, Gipuzkoara bereziki.

Bi Eredu Desberdin: Bizkaia eta Gipuzkoa

Bi industrializazio ereduak desberdinak izan ziren. Lehenengoan, Bilbo izan zen aitzindaria eta enpresa oso handiak, siderurgikoak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko industrializazioa: garapena eta gizarte aldaketak" »

Espainiako Estatu Liberalaren eraikuntza (1833-1874): Karlistaldiak, Konstituzioak eta Errepublika

Historia-n eguneratua6,99 KB

Estatu Liberalaren Sorrera (1833-1843)

Liberalismoa iraultza burgesaren bidez ezarri zen, industrializazioa bideratzeko helburuarekin. Aldaketa nagusiak honakoak izan ziren:

  • Aldaketa politikoak:
    • Estatu konstituzionalaren ezarpena.
    • Aginte banaketa.
    • Nazio subiranotasuna.
  • Aldaketa ekonomikoak:
    • Hazkunde demografikoa.
    • Jabetza eredu berriaren hedapena.
  • Ideologia berriak: Hazkunde ekonomikoa arrazionaltasunaren bidez lortu nahi zen.

Burgesia gizarte-klase nagusi bihurtu zen. Garai hartan, Espainia ekonomikoki eta sozialki atzeratua zegoen.

Fernando VII.aren Heriotza eta Lehen Karlistaldia

1833an Fernando VII.a hil zen eta gerra zibila piztu zen: Lehen Karlistaldia (1833-1840), Karlos V.aren aldekoen eta Isabel II.aren (orduan adin txikikoa) aldeko liberalen artean....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Estatu Liberalaren eraikuntza (1833-1874): Karlistaldiak, Konstituzioak eta Errepublika" »

Frankismoaren oinarri soziala eta oposizioa Euskal Herrian

Historia-n eguneratua3,08 KB

Francoren Erregimenaren Oinarri Soziala

DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN. Francoren erregimenak, hasiera-hasieratik, honako hauen laguntza izan zuen: Armadarena, Elizarena, enpresa-buruen, hiriko erdiko klaseko zati baten eta lurjabe ziren nekazariena.

Erregimen berriak aurrerakuntza ekarriko zuela zioen. Horrela, frankismoarekin EAEko burgesiak berreskuratu egin zuen Errepublikan galdutako indarra, eta gainera, Estatuak bera kontuan hartzea lortu zuen. Madrilen, hain zuzen ere, beste garai batzuetakoa baino ordezkaritza askoz ere handiagoa izan zuen.

EAEko Burgesia eta Laguntza Pragmatikoa

Laguntzaile horiek prestakuntza kultural eta intelektual handiko pertsonak ziren, batez besteko adin gaztekoak eta prestakuntza politiko oso urrikoak.

...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren oinarri soziala eta oposizioa Euskal Herrian" »

Jarduera ekonomikoa eta enpresa: oinarrizko kontzeptuak

Ekonomia-n eguneratua3,52 KB

Jarduera Ekonomikoa

Ondasuna materiala da, nahi bat edo premia bat asetzeko aukera ematen duena.

Ondasun Motak

Eskuragarritasunaren arabera

  • Ondasun libreak: premiak asetzeko ondasunak dira, baina jaberik eta preziorik ez dutenak.
  • Ondasun ekonomikoak eta zerbitzuak: urriak dira eta ordaindu egin behar dira erabiltzeko.

Funtzioaren arabera

  • Kontsumo-ondasunak: pertsonen premiak zuzenean asetzen dituztenak.
  • Kapital-ondasunak: pertsonen premiak zeharka asetzen dituztenak.

Jarduera ekonomikoa pertsonen premiak asetzeko ondasunak eta zerbitzuak lortzeko prozesuari esaten zaio. Prozesu honek hiru galdera nagusi erantzuten ditu: Zer, nola eta norentzat ekoitzi?

Ekoizpen Faktoreak eta Eragile Ekonomikoak

  • Ekoizpen faktoreak: natura-baliabideak, lana eta kapitala.
...
Jarraitu irakurtzen "Jarduera ekonomikoa eta enpresa: oinarrizko kontzeptuak" »

Bigarren Karlistaldia (1872-1876): foruen amaiera eta ondorioak

Historia-n eguneratua2,75 KB

Bigarren Karlistaldia (1872-1876): Foruen Amaiera eta Ondorioak

Foru sistema, Hamarkada Moderatuan (1844) eta Bigarren Karlistaldiaren artean, errege-dekretu baten bidez (1844an) partzialki berrezarri zen. Hala ere, Esparterorekin hartutako neurri batzuk mantendu ziren. Eskumen politikoak galdu arren, eskumen ekonomikoak handitu ziren.

Seiurteko Demokratikoa eta Karlismoaren Gorakada

Seiurteko Demokratikoan egondako ezegonkortasun politikoak hegal berriak eman zizkion karlismoari. Amadeo I.aren erregealdiaren eta Errepublikaren porrotaren ondorioz, izugarrizko ezegonkortasuna lortu zen, eta karlistak matxinatu egin ziren, Karlos VII.a buru zutela.

Bigarren Karlistaldiaren Arrazoiak

1872an, Bigarren Karlistaldia hasi zen Euskal Probintzietan, Nafarroan,...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Karlistaldia (1872-1876): foruen amaiera eta ondorioak" »

Unibertsoa: osaketa, antolaketa, higidura eta Big Bang teoria

Fisika-n eguneratua4,96 KB

Unibertsoa: Zerez Osatuta Dago?

Unibertsoa espazio huts handi bat da, eta milaka gorputz daude bertan.

Hutsa eta Materia

  • Hutsa: Unibertsoaren gehiena.
  • Materia:
    • Ikusgarria (begi-bistaz, teleskopioz): %10
    • Iluna (ikustezina): %90

Izarren Osaketa Aztertzen

Nola dakigu zer elementuz dauden osatuta izarrak? Eguzkitik zein gainontzeko izarretatik igortzen diren erradiazioak (=argia) prisma batean zehar igaroarazten baditugu, argia deskonposatzen dela ikusiko dugu.

Unibertsoaren Antolaketa

Unibertsoaren antolaketari buruzko bi ideia nagusi daude:

  • Distantziak handi-handiak dira, eta normalean argi-urtetan adierazten dira.
  • Espazioan materia ez dago uniformeki banatuta.

Unibertsoaren Egitura Kosmikoa

Unibertsoa egitura hierarkiko batean antolatzen da:

  • Unibertsoa
  • Virgo
...
Jarraitu irakurtzen "Unibertsoa: osaketa, antolaketa, higidura eta Big Bang teoria" »