Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Platon eta Aristoteles: errealitatea, aldaketa, gizakia eta zoriontasuna

Filosofia eta etika-n eguneratua2,53 KB

Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute; hori dela-eta, biek diote errealitatea ezagutu daitekeela. Baina benetako errealitatea azaltzeko bi planteamendu desberdin dituzte.

Errealitatearen Kontzepzioa

Platonek adierazi zuen mundu fisikoa ez dela benetako errealitatea. Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizten ditu. Errealitate substantzialaren barruan, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea sartzen da, baita esentzia unibertsalak ere. Errealitate akzidentala, berriz, gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak dira. Platonen idealismoaren aurrean, errealismoa aldarrikatu zuen Aristotelesek.

Aldaketaren Teoria: Hilemorfismoa

Platonen ustez,...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: errealitatea, aldaketa, gizakia eta zoriontasuna" »

Fedea eta arrazoia Tomas Akinokoaren arabera: harmonia eta hiru egia mota

Filosofia eta etika-n eguneratua2,41 KB

Fedea eta Arrazoia: Testuinguru Historikoa

Fedea eta arrazoia uztartzearen auzia kristautasunaren zabalkundearekin sortu zen, egia errebelatua eta filosofia paganoaren tradizioa bateratzeko beharrak eraginda. Agustin Hiponakoak fedeak eta arrazoiak elkarrekin lan egin behar zutela defendatu zuen, baina fedeak lehentasuna izanik. Geroago, averroistek "egia bikoitzaren teoria" garatu zuten, proposatuz fedeak eta arrazoiak gai berean erantzun kontraesankorrak eman ditzaketela, biak onargarriak izan daitezkeelarik. Tomas Akinokoak, aldiz, teoria hori ukatu eta fedea eta arrazoia bateragarriak direla defendatu zuen, biak Jainkoarengandik datozen heinean.

Tomas Akinokoa: Fedearen eta Arrazoiaren Harmonia

Tomasen arabera, fedea eta arrazoia egia bakarrera...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta arrazoia Tomas Akinokoaren arabera: harmonia eta hiru egia mota" »

XVIII. mendeko euskal literatura: Iparraldeko eta Hegoaldeko idazleak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,7 KB

XVIII. Mendea Iparraldean: Sarrera

Gehienak elizgizonak dira oraingoan ere. Baina ez dago Sarakoaren moduko talde esanguratsurik. Mendea gorabehera handikoa suertatzen da. Borboien agindupean jarraituko du Ipar Euskal Herriak. Baina ehun urte horietan aldaketak daude Frantziako Iraultza bortitzaren ondorioz. Gerrak, alde batetik, foruen deuseztapena eta, bestetik, Estatu frantses berriaren antolamendu bateratua ezarriko zaie hiru probintziei. XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia, jakinmin orokorraren eta Entziklopediaren sasoia dugu. Arrazoiaren nagusitasuna aldarrikatzen da; gizabanakoaren balioa azpimarratzen; zientzia eta teknikaren ahalmena sinesten. Ideia berriok gutxitan izango dute oihartzuna Iparraldeko euskal idazleen artean. Argitaratzen...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. mendeko euskal literatura: Iparraldeko eta Hegoaldeko idazleak" »

Isabel II.aren Erregealdia eta Estatu Liberal Zentralistaren Egituraketa

Historia-n eguneratua2,78 KB

Isabel II.aren Erregealdiaren Aurrekariak

Foruen Murrizketa eta Ondorioak (1841)

Horren arabera, hiru probintzietako administrazioa, legedia eta aduanak estatuaren menpe geratu ziren. Gainera, foru baimenak, aldundiak eta batzar tradizionalak kendu ziren; aduanak portu eta mugetara eraman zituzten, eta estatuko legeak aplikatu ziren udal antolamendu guztietan. Foruak, dena den, ez ziren erabat baliogabeturik geratu: bereizitasun militar eta fiskalak gorde egin baitziren.

Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)

Esparterok bere erregeordetzan politika pertsonalista eta autoritarioa bultzatu zuen, eta horrek bere alderdia ere bere aurka jarri zuen. Progresistek eta moderatuek egindako oposizioaren aurrean, eta armadaren eta zenbait hiriren altxamenduen...

Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Erregealdia eta Estatu Liberal Zentralistaren Egituraketa" »

Estratigrafia eta Lurraren Historia Geologikoa: printzipioak eta eskala geologikoa

Geologia-n eguneratua2,71 KB

Estratigrafiaren helburua erregistro estratigrafikoa interpretatzea da; horretarako, geruzen ezaugarriak ikertzen dira, horietan erregistraturiko gertaerak identifikatzeko eta Lurraren historian kokatzeko.

Estratigrafiaren Oinarrizko Printzipioak

Geruzetan erregistraturiko gertaerak interpretatzeko eta denboran antolatzeko, serie estratigrafikoei oinarrizko printzipio hauek aplikatzen zaizkie:

  • Aktualismoaren Printzipioa
  • Gertaera Geologikoen Segidaren Printzipioa
  • Gainjartzearen Printzipioa
  • Segida Faunistikoaren Printzipioa

Aktualismoaren Printzipioa

Aktualismoaren Printzipioaren arabera, iraganean gaur egungo mekanismo geologiko berdinek jardun zuten. Adibidez, arroka batzuetan ripple-marks deritzenak ikusten dira, olatuek hondartzetako harean eratutako...

Jarraitu irakurtzen "Estratigrafia eta Lurraren Historia Geologikoa: printzipioak eta eskala geologikoa" »

Euskal olerkigintza modernoa: unibertsaltasunaren haustura eta idazle nagusiak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,45 KB

UNIBERTSALISMOAREN HAUSTURA ETA ZIBILIZAZIOA

UNIBERTSALISMOAREN HAUSTURATIK abiatuta, XX. mendeko zibilizazioa, Euskal Herria barne, ezin da ulertu kulturaren bi adar nagusi hauek kontuan hartu gabe:

  • Tradizio Klasikoa (Grezia-Erroma)
  • Tradizio Biblikoa (Elizaren eskutik)

Bi adarrek porrot egin zuten, bai arrazonamenduaren arloan, bai sinesmenaren arloan, giza arazo guztiei erantzuteko asmoetan. XVI. mendean, Lutherrek Erreforma jarri zuenetik, krak egin zuen Mendebaldea batzen zuen lotura nagusiak: Eliza Katolikoa eta gizarte fededunari erlijioak eskaintzen zion unibertsaltasuna. Tradizio Klasikoari berdintsu gertatu zitzaion, Antzinaro klasikoaren ezaugarri ziren arrazoimen, argitasun eta giza balioen aldezpena egin arren.

MITOLOGIA BERRIAREN BILA

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal olerkigintza modernoa: unibertsaltasunaren haustura eta idazle nagusiak" »

Arte gotikoa: katedralen garaia, eraikuntza-sistema eta beira-leihoen garrantzia

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,94 KB

Arkitektura Gotikoa: Katedralen Garaia

Arte gotikoaren aroa katedralen garaitzat jo genezake, eta hirietako artetzat. Biziki handitu ziren orduan hiriak, ikusgarriro hazi zen haietan ekonomia eta bizkor zabaldu ziren gremioak, orduko hirietako biztanleen erlijiotasun sendoarekin batean. Frantzian hasi zen mugimendua, baina laster hedatu zen Espainia, Alemania, Italia eta Europako beste lurralde batzuetara. XII. mendearen bigarren zatian sortu zen estilo berritzailea.

Giro Ideologikoa eta Saint Denis Basilika

Giro ideologiko horren erakusgarri gardena eskaintzen digute Hugo de Saint Victor teologoak eta Suger abadeak, Parisko Saint Denis abadiako abade nagusiak, eliz espazioaren inguruan plazaratu zituzten ideiek. Saint Denis basilika izan zen,...

Jarraitu irakurtzen "Arte gotikoa: katedralen garaia, eraikuntza-sistema eta beira-leihoen garrantzia" »

Logika: oinarriak, logika formala, informala eta falaziak

Filosofia eta etika-n eguneratua4,04 KB

Logika: Oinarriak eta Aztergai Nagusiak

Zuzen argudiatzeko edo arrazoitzeko trebetasunari logikaren artea esaten zaio. Arrazoiketa zuzenaren printzipioak eta arauak aztertzen dituena, berriz, logikaren zientzia da. Logikak bi adar nagusi ditu:

  • Logika formala: Argudioen egitura aztertzen du, edukiak kontuan izan gabe. Gure arrazoiketen alderdi sintaktikoari erreparatzen dio batez ere.
  • Logika informala: Argudiatzeko modu zuzenak aztertzen ditu.

Logika Formala: Arrazoiketen Baliozkotasuna

Arrazoiketa oro zenbait perpausez osatuta egoten da: konklusioa eta gainerakoak, premisak. Perpaus horiek guztiak proposizioak dira. Logika formalaren aztergai da, beraz, zein arauren bidez bereiz dezakegun zein arrazoiketa diren baliozkoak eta zein ez.

Arrazoiketa...

Jarraitu irakurtzen "Logika: oinarriak, logika formala, informala eta falaziak" »

Frankismoaren amaiera: krisi ekonomikoak eta gizarte-aldaketak

Historia-n eguneratua5,78 KB

Kausak eta Ondorioak Frankismoaren Gainbeheran

Kausa: 1956ko krisi ekonomikoak frankismoaren autarkia politika kolokan jarri zuen, erregimena nazioarteko onespena bilatzera behartuz. 1959an, Egonkortze Planak ekonomia liberalizatu zuen, defizita eta inflazioa kontrolatuz. Espainiak Munduko Bankuaren eta NDFren kredituak lortu zituen, eta AEBrekin sinatutako hitzarmenek legitimitatea sendotu zuten.

1960ko hamarkadan, garapen planak (1964-1975) eta industrializazioa bultzatzeko garapen poloak ezarri ziren. Euskal Herrian, siderurgia, ontzigintza eta kooperatibismoa indarberritu ziren, eta migrazio handiak gertatu ziren lan bila.

Nekazaritzatik industriara igarotzeak eta hiri-hazkundeak eredu ekonomikoaren eraldaketa ekarri zuten, landa-exodoarekin...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren amaiera: krisi ekonomikoak eta gizarte-aldaketak" »

Oroimenaren funtzionamendua: prozesuak eta motak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua4,93 KB

Oroimena informazioa eskuratu, gorde eta berreskuratzeko gaitasuna da. Oroimenik gabe ez genuke identitate pertsonalik izango. Oroimenak hiru oinarrizko funtzio ditu: informazio berria jasotzea, esanahi bat izan dezan antolatzea eta, beharrezkoa denean, berreskuratzea.

Oinarrizko Prozesuak

Hiru prozesu kognitibotatik abiatuta: pertzepzioa, ikaskuntza eta oroimena. Ikaskuntza ezagutzak eskuratzean datza eta oroimena ezagutza horiek atxikitzea eta gogora ekartzea da.

  • Kodifikazioa: Informazioa barneratzea eta erregistratzea esan nahi du. Arreta oso garrantzitsua da estimuluak prozesatzeko norabide (hautaketa) eta intentsitateagatik.
  • Biltegiratzea: Behar den unera arte informazioa gordetzea da. Informazioaren antolaketa kontzeptu, eskema, ezagutza-
...
Jarraitu irakurtzen "Oroimenaren funtzionamendua: prozesuak eta motak" »