Bigarren Karlistaldia (1872-1876): foruen amaiera eta ondorioak

Historia-n eguneratua2,75 KB

Laburpena

Testuak Bigarren Karlistaldia (1872-1876) aztertzen du, bere arrazoiak, bi karlismo-jarrerak, gerraren lau faseak eta foruen amaiera. Ikasleak ulertuko du zergatik hasi zen gerra, nola garatu zen Euskal Herrian eta nola bukatu zen Alfontso XII.aren tronuratzearekin.

Funtsezko puntuak

  • Bigarren Karlistaldia 1872an hasi zen Euskal Probintzietan, Nafarroan, Katalunian eta Maestrazgon.
  • Arrazoi nagusiak: foruen galera, Elizaren eragina gutxitzea eta monarkia tradizionalaren arriskua.
  • Karlismoa bi jarreratan banatuta zegoen: demokratikoa eta erradikala; erradikalak nagusitu zirenean hasi zen gerra zibila.
  • Eszenatoki nagusia Euskal Herria izan zen; nekazal guneak karlisten alde zeuden eta hiriguneak liberalen alde.
  • 1874an Alfontso XII.ak tronua hartu zuen eta bakea eskaini zion Karlos VII.ari, baina karlistek ez zuten onartu.
  • Gerra 1876an amaitu zen, karlistak galtzaile atera ziren eta Karlos VII.ak erbestera joan behar izan zuen.

Frogatu zeure burua

Bigarren Karlistaldia (1872-1876): Foruen Amaiera eta Ondorioak

Foru sistema, Hamarkada Moderatuan (1844) eta Bigarren Karlistaldiaren artean, errege-dekretu baten bidez (1844an) partzialki berrezarri zen. Hala ere, Esparterorekin hartutako neurri batzuk mantendu ziren. Eskumen politikoak galdu arren, eskumen ekonomikoak handitu ziren.

Seiurteko Demokratikoa eta Karlismoaren Gorakada

Seiurteko Demokratikoan egondako ezegonkortasun politikoak hegal berriak eman zizkion karlismoari. Amadeo I.aren erregealdiaren eta Errepublikaren porrotaren ondorioz, izugarrizko ezegonkortasuna lortu zen, eta karlistak matxinatu egin ziren, Karlos VII.a buru zutela.

Bigarren Karlistaldiaren Arrazoiak

1872an, Bigarren Karlistaldia hasi zen Euskal Probintzietan, Nafarroan, Katalunian eta Maestrazgon. Karlistek gerran jarraitzeko arrazoi nagusiak hauek ziren:

  • Liberalen joera foruak baliorik gabe uzteko eta mundu tradizionalaren aurka joateko.
  • Erlijioaren eta Elizaren eragina gizartean gutxitzen ari zela ikustea.
  • Monarkia tradizionala eta betiko ekonomia desagertzeko arriskua nabaritzea.

Karlismoaren Barne-Zatiketa eta Gerraren Eszenatokia

Garai hartako karlismoa bi jarreratan banatuta zegoen: bata, demokratikoa, eta bestea, erradikala. Azken hau nagusitzean, gerra zibilari hasiera eman zitzaion. Eszenatoki nagusia Euskal Herria izan zen. Aurreko gerran bezala, nekazal guneak karlisten aldekoak ziren, eta hiriguneak, liberalen aldekoak.

Bigarren Karlistaldiaren Faseak (1872-1876)

Bigarren Karlistaldiak lau fase izan zituen:

  1. Porrot militarra: Amorebietako Hitzarmena eman zen arte.
  2. 1872tik 1873ra: Garaipen militar batzuk lortu ziren Eraulen, Udalen eta Jurramendin.
  3. Bilboren setioaren porrota: Karlismoaren gainbehera ekarri zuen.
  4. Berrezarkuntzarekin batera: Azken porrotak eta, ondorioz, gerraren amaiera.

Alfontso XII.aren Tronuratzea eta Gerraren Amaiera

1874an, Alfontso XII.ak hartu zuen tronua. Bakea eskaini zion Karlos VII.ari, foruen aurreko errespetua eskainiz. Izan ere, indar guztiak Kubara bidali behar ziren. Karlistek ez zuten akordioa onartu, eta 1876. urtera arte borrokan jarraitu zuten. Karlistaldi honen amaierarako ez zen adostasunik lortu. Karlistak galtzaile atera ziren, eta Karlos VII.ak erbestera joan behar izan zuen.

Euskal Liberalen Egoera eta Cánovas del Castilloren Jarrera

Euskal liberalak egoera txarrean zeuden; izan ere, estatu osoak Euskal Herria kaltetzen zuen, nahiz eta bertan liberal batzuk egon. Bestalde, Antonio Cánovas del Castillok foruen mantentzearen ideia defendatzen jarraitu zuen, betiere, egokitzapen batzuk eginez gero.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz hasi zen Bigarren Karlistaldia?

1872an hasi zen Euskal Probintzietan, Nafarroan, Katalunian eta Maestrazgon.

Zergatik borrokatu zuten karlistek?

Liberalek foruak baliorik gabe utzi nahi zituztela, Elizaren eragina gutxitzen ari zela eta monarkia tradizionala arriskuan zegoela uste zuten.

Nola amaitu zen gerra?

Alfontso XII.ak 1874an bakea eskaini zuen, baina karlistek ez zuten onartu; 1876an gerra amaitu zen karlisten porrotarekin eta Karlos VII.aren erbesterako joanarekin.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan hasi zen Bigarren Karlistaldia?
2. Zein izan zen gerraren eszenatoki nagusia?
3. Zein eratako gune ziren karlisten alde?
4. Noiz tronuratu zen Alfontso XII.a?
5. Nork hartu zuen erbestera joan beharra gerraren amaieran?
6. Zein izan zen Bigarren Karlistaldiaren faseetako bat?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.