Demokrazia, utopia, distopia, liberalismoa eta sozialismoa: kontzeptu politikoak
Demokrazia
Demokrazia talde edo erakunde bateko kide guztien iritzia berdintasunez kontuan hartzen dituen erabakitzeko modu kolektiboa da. Etimologiaz, "herriaren aginpidea" adierazten du. Antzinako Greziako polisetan sortu zen demokrazia, non herritar guztiek polis edo hiriaren gobernuari buruz erabakitzen zuten. Hala, demokraziak herritar guztiek askatasunez estatuaren edo beste erakunde politiko baten gobernuari buruz erabakiak hartzen dituzten erregimen politikoak ere badira. Gaur egun sistema politiko guztiek demokratikotzat dute beren burua. Nolanahi ere, historian zehar eztabaida gogorrak eta liskar handiak izan dira, aurrena eredu horri izatasuna nola eman, eta geroztik arau bidez nola zilegitu erabakitzeko. Demokraziaren bilakaera historikoa...