Demokrazia, utopia, distopia, liberalismoa eta sozialismoa: kontzeptu politikoak

Beste ikasgaiak-n eguneratua7,48 KB

Laburpena

Dokumentuak kontzeptu politiko nagusiak aurkezten ditu: demokrazia, utopia, distopia, liberalismoa, sozialismoa eta gizarte-hitzarmena. Utopia eta distopiaren adibide klasikoak (Morus, Campanella, Bacon, Huxley, Orwell, Bradbury) eta liberalismoaren eta sozialismoaren oinarriak azaltzen dira. Irakurleak ideia politiko horien jatorria, funtzioa eta elkarren arteko aldeak ulertuko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Demokrazia etimologiaz "herriaren aginpidea" da, eta Antzinako Greziako polisetan sortu zen.
  • Utopia Tomas Morok 1516an idatzitako obra baten izenetik dator, bakea eta justizia nagusi diren estatu perfektua.
  • Distopia gizarte baten ezaugarri gehiegi garatuen ondorioz sortutako deskribapen kritikoa da.
  • Liberalismoak askatasun indibiduala eta Zuzenbide Estatua defendatzen ditu, gobernuen botere kolektiboa mugatuz.
  • Sozialismoak ekoizpen-bitartekoen jabetza kolektiboa eta baliabideen banaketa berdina aldezten ditu.
  • Gizarte-hitzarmena Rousseauren ideia da: askatasun zibila eta morala lortzen dira berezko askatasuna galduz.

Frogatu zeure burua

Demokrazia

Demokrazia talde edo erakunde bateko kide guztien iritzia berdintasunez kontuan hartzen dituen erabakitzeko modu kolektiboa da. Etimologiaz, "herriaren aginpidea" adierazten du. Antzinako Greziako polisetan sortu zen demokrazia, non herritar guztiek polis edo hiriaren gobernuari buruz erabakitzen zuten. Hala, demokraziak herritar guztiek askatasunez estatuaren edo beste erakunde politiko baten gobernuari buruz erabakiak hartzen dituzten erregimen politikoak ere badira. Gaur egun sistema politiko guztiek demokratikotzat dute beren burua. Nolanahi ere, historian zehar eztabaida gogorrak eta liskar handiak izan dira, aurrena eredu horri izatasuna nola eman, eta geroztik arau bidez nola zilegitu erabakitzeko. Demokraziaren bilakaera historikoa liskar handikoa izan da, beraz, oinarri-oinarrian dituen balio politikoak —berdintasuna, askatasuna, gizakiaren garapena, interes komuna, gizabanakoen interesa, gizartearentzat baliagarri izatea, politikaren aldetik eraginkorra izatea, gizakiaren premiak asetzea, eta gizakiaren ikuskera bera— eztabaida handiko balioak izan direlako, nekez adostu ahal izan direnak, eta, beraz, demokraziari buruzko elkarren oso bestelako ereduak sortu dituzte, bai orobat elkarren aurkako ikuspegi filosofikoak ere. Historian zehar demokrazia, alegia herriaren gobernua esan izan zaiona, zazpi galdera nagusioi erantzuten ahalegindu den sistema politiko bat izan da.

Utopia

Tomas Morori zor diogu izenburu horixe jarri ziolako genero horretako obra garrantzitsuenetako bati. Alegiazko estatu guztiz perfektua da, bizitza zoriontsua izatea posible dena, bakea eta justizia direlako nagusi. Zenbait funtzio bete izan dituzte: erreforma sozialak bideratzea, egiaz ditugun estatuen mugak edo ezinak eta bidegabekeriak kritikatzea edota dena lortzea posible delako itxaropena ematea, adibidez. Historian zehar proposamen ugari egin dira uharte galdu eta urrun horrek nolakoa izan beharko lukeen.

Utopia errenazentistak:

  • Tomas Mororen Utopia eredua da denetan nagusiena; hain garrantzitsua izan zen, non bere izenburua erabiltzen da handik aurrera genero hartako lan guztiak izendatzeko.
  • Tommaso Campanellaren Eguzkiaren hiria-n, hiri ideala proposatzen du, bertan jabetza komunitarioa da eta herritar guztiek dute komunitatearen ongia helburu.
  • Francis Baconen Atlantida berria. Bertan beste bi utopiek ez duten elementu bat ageri da: garai hartan hasiak ziren aurrerapen zientifiko eta teknikoak gizakiaren bizi-baldintzak hobetzeko erabili zituen.

Distopia

Une jakin bateko zibilizazioan gehiegi balioesten diren ezaugarrietatik batzuk neurriz kanpo garatu ondoren sortuko litzatekeen gizarte baten deskribapena da. “Ispilu makabroak” dira, gizartea nolakoa bihur daitekeen erakusten digute; kontakizun futurista egiten dute. Gizakia, itxura batean askoz erosotasun eta ongizate material gehiago daudelako, egiaz itota sentitzen dela dio; estatua despotikoa eta teknologia dehumanizatzailea dela. Distopiek eta utopiek biek gizarte-moduari kritika egiten diote.

Distopia nagusiak:

  • Huxleyren Bai mundu berria nobelan, herritarrentzat ahalik eta zorionik handiena lortzen da, baina zorion hori inkontzientea da, haurrena adibidez. Dena estatuaren mesedetan da.
  • Orwellek antzeko zerbait aurkeztu zuen 1984 izeneko lanean. Bertan estatuak nagusitasuna du, hark du lehentasuna gizartearen gainetik. Hemen gizakiak zapaldu eta kontrolatzeko teknikak erabiltzen dituzte nagusitasun hori lortzeko; gainera, propaganda ugari erabiltzen da, eslogan eta guzti.
  • Bradburyk, Fahrenheit 451 alegiazko liburua idatzi zuen. Bertan liburuak arriskutsuak direla esaten da, erretzeko arriskuaz gain, gizakiak zoriontsu izateari uzten diolako irakurtzen duena pentsatzen duen bitartean. Gobernuak jendea ezjakintasunean bizitzea behar du, agintarien jokabideak zalantzan ez jartzeko.

Liberalismoa

Askatasun indibidualak azpimarratu eta gobernuen botere kolektiboaren mugatzea bultzatzen duen pentsamendu edo korronte filosofiko, sozial, ekonomiko nahiz politikoa da. Bi oinarri:

  • Gizabanakoaren askatasunaren garapena; horretatik abiatuz, gizartearen garapena.
  • Zuzenbide Estatua ezartzea eta defendatzea, non gizabanako guztiak lege beren mende egongo baitira.

Mundu burgesak politikaz zuen ikuspegia erakusten zuen liberalismoak. Liberalismo ekonomikoa ere adigai beretan oinarritu zen: askatasun ekonomiko osoa eta konkurrentzia librea. XIX. mendearen erdialdetik aurrera liberalismoa Europako nazio askotan zabaldu zen: ordura arteko aginte-sistema absolutista monarkia parlamentario eta konstituzional bilakatu zen. Liberalek boterea hartu orduko hasi ziren burgesen eta proletarioen arteko gatazka sozialak: eskumenean zuten egoerari eskumendean eutsi nahi zioten agintari berri liberalek. Politikan eta ekonomian liberal izateak burges kontserbatzaile izatea adierazi nahi du harrezkero.

Sozialismoa

Sozialismoa ekoizpen-bitartekoen jabetza kolektiboa eta baliabideen eta aberastasunaren banaketa aldezten dituen doktrina politiko eta ekonomikoa da, elkartasun eta berdintasunezko gizarte baten alde. Oro har, kapitalismoaren aurkako sistema moduan eratu da, pertsonen bizimodua hobetzeko sistema kapitalista erreformatu edo gainditu edo suntsitu behar dela baieztatuz. Printzipio orokor horietan oinarrituta, sozialismoan ideia eta proposamen politiko eta ekonomikoen multzo zabal eta heterogeneoa biltzen da, sozialismo iraultzailetik sozialdemokraziara, sindikalismoarekin, sozialismo libertarioarekin, beste joera batzuekin batera, ezker politikoaren baitan kokatuak. Komunismoa ere sozialismotik eratorritako teoria eta praktika politiko eta ekonomikoa da. Sozialismoa XIX. mendean sortu zen, Industria Iraultzako langileen bizimodu latzaren haritik, eta, bereziki, Karl Marxek osaturiko doktrinaren inguruan, marxismotik alegia, gorpuztu zen. Doktrina horretan, adiera hertsiago batean, sozialismoa aro historiko gisa kapitalismoa guztiz deuseztatu baino lehen, gizarte komunistarako aurreko trantsiziozko aldia litzateke. Bertsio erradikal edo gogor horretan, sozialistek ekoizpen-bitartekoen erabateko jabetza edo kontrol kolektiboa aldarrikatzen dute, estatuaren edo beste erakunde baten eskutik, liberalismoak defendatzen duen jabego eta ekimen pribatuaren aurka. Ildo horretatik, bloke komunista izeneko erregimen politikoak sortu ziren munduko hainbat herrialdetan XX. mendean zehar. Erregimen politiko horietatik kanpo, herrialde kapitalista demokratikoetan hain zuzen ere, joera sozialista deszentralizatuago eta malguagoak garatu ziren, kapitalismoa erreformatuz programa politiko eta ekonomiko sozialista sendoa eratu daitekeela baieztatzen dutenak, ongizate-estatu bat gauzatuz kasu, bereziki sozialdemokrazia joeraren inguruan.

Gizarte-Hitzarmena

“Gizakiak honakoak galtzen ditu gizarte-hitzarmenagatik: bere berezko askatasuna eta erakartzen duen ororako eskubide mugagabea. Irabazi, berriz, askatasun zibila eta duen guztiaren jabetza (…). Ondo bereizi behar dira berezko askatasuna, gizabanakoaren indarrak baino beste mugarik ez duena, eta askatasun zibila, denen nahiek mugatua (…). Egoera zibila eskuratzeari askatasun morala gehituko diogu, gizakia benetan burujabe bihurtzen duen askatasun bakarra; zeren gurari hutsaren kinada esklabotza baita, eta nork bere buruari agindutako legeak obeditzea, berriz, askatasuna”.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da utopia?

Utopia alegiazko estatu guztiz perfektua da, non bakea eta justizia nagusi diren. Tomas Morok izena eman zion genero horri.

Zein da distopiaren ezaugarri nagusia?

Distopia une jakin bateko zibilizazioan gehiegi balioesten diren ezaugarriak neurriz kanpo garatu ondoren sortuko litzatekeen gizartearen deskribapena da. Gizakia itota sentitzen da estatu despotikoaren eta teknologia dehumanizatzailearen pean.

Zer da liberalismoaren bi oinarri nagusiak?

Lehenengoa gizabanakoaren askatasunaren garapena da, eta bigarrena Zuzenbide Estatua ezartzea eta defendatzea, non gizabanako guztiak legearen mende egongo diren.

Zer aldezten du sozialismoak?

Sozialismoak ekoizpen-bitartekoen jabetza kolektiboa eta baliabideen eta aberastasunaren banaketa aldezten ditu, elkartasun eta berdintasunezko gizarte baten alde.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer adierazten du demokraziaren etimologiak?
2. Nork idatzi zuen Utopia obra, eta haren izenetik sortu zen genero hori izendatzeko hitza?
3. Zein obra da Orwellen distopia nagusia?
4. Zer defendatzen du liberalismoak ekonomian?
5. Zein autorerekin lotzen da marxismoa?
6. Zer galtzen du gizakiak gizarte-hitzarmenagatik, testuaren arabera?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.