Deskartesen metodoa eta sistema filosofikoa: laburpena
Deskartesen Metodoa
Deskartesen helburua jakintza berreraikitzea zen, iraganeko akatsak saihestuz eta zerotik hasiz. Ulertezina gertatzen zitzaion pentsatzea arrazoi bakarra eta bera izanda gizakiarentzat, nolatan egon zitezkeen gai bati buruz iritzi bat baino gehiago. Ondorioz, eszeptizismo handiko garai hartan, zientziaren batasuna behar zela konturatu zen. Are gehiago, kontuan hartzen badugu zientzia bat eta bera dela guztiontzat. Izan ere, benetakoa eta gezurrezkoa banatu eta zientzia eraikitzen duen arrazoimena bakarra da. Desadostasun edo iritzi desberdin honen kausa, arrazoiaren bideratze txarra izan behar zuen. Metodo unibertsal baten falta, azken finean. Hortaz, bere ustez, akatsa zen arrazoia ez zegoela ongi bideratua, beraz, metodo...