1876ko Konstituzioa eta Euskal Herriko foruak: 1876ko uztailaren 21eko legea

Historia-n eguneratua2,97 KB

Laburpena

Testuak 1876ko Konstituzioak eta Hirugarren Karlistaldiaren ondorioek Euskal Herriko foruetan izan zuten eragina aztertzen du. Uztailaren 21eko legeak euskal probintzien salbuespen fiskal eta militarrak kendu zituen, eta foru sistema erreformatzeko bidea utzi zuen. Dokumentuak lege horren testuingurua, eduki nagusia eta ondorioak azaltzen ditu, batez ere euskal foruzaletasunaren amaieran eta 1878ko kontzertu ekonomikoan.

Funtsezko puntuak

  • 1876ko konstituzioa Antonio Cánovas del Castillok bultzatu zuen, Alfontso XII.aren izenarekin.
  • Hirugarren Karlistaldia 1876ko martxoan amaitu zen, Alfontso XII.a Somorrostron aldarrikatu ostean.
  • 1876ko uztailaren 21eko legeak euskal probintziei soldadutza eta zergak ordaintzera behartu zituen.
  • Legeak ez zituen foruak esplizituki indargabetzen, baina euskal probintziek zituzten salbuespen fiskal eta militarrak ezabatu zituen.
  • Lehen kontzertu ekonomikoa 1878ko otsailaren 28ko dekretuaren bidez onartu zen, eta foruzaletasun klasikoaren zikloa amaitu zen.

Frogatu zeure burua

KOKAPENA

Testu juridiko bat da, euskal probintzien eta Espainiako estatuaren arteko harremanak arautzen zituena, 1876ko konstituzioak eta urte hartako martxoan amaitutako Hirugarren Karlistaldiak Euskadin izandako emaitzak markatutako bideari jarraituz. Euskal erakundeentzat eta herritarrentzat idatzi zen. Testuan Alfontso XII.aren izena ageri den arren, izenpeetu zuena izan zen egilea eta bultzatzailea, hau da, gobernuko presidente eta Alderdi kontsebadoreko buruzagi gorena, Antonio Cánovas del Castillo.

AZTERKETA

Testuan, hiru funtsezko ideia daude: lehenik eta behin, legeak betebehartzat ezartzen zuen armadan zerbitzatzea, Espainiako gainerako probintziek egiten zuten moduan; eta hirugarrenik, gobernuari baimena ematen zion euskal foru sistema erreformatzeko, baina ez zuen indargabetzen. Lege horrek, dena den, ezabatu egiten zituen euskal probintziek beren foruei esker aspalditik zituzten salbuespen eta pribilegioak, eta erresumako gainerakoekin berdintzen saiatzen zen, Canovasek xede zuen batasun konstituzionalaren mesedetan.

TESTUINGURUA

1868ko irailaren 30eko altxamenduaren ondoren, goberno berriak zenbait lege laizista eta antiklerikal egin zituen, talka egin zutenak euskal herritarren erlijiositate sakonarekin.
1869ko konstituzioa promulgatu ondoren, euskal karlismoa erradikalizatu egin zen lberalen aurka, liberalek Euskadin behin eta berriro lortutako hauteskunde-arrakastek akuilatuta, hauteskunde-arrakasta horiek zokoratu egin baitzuten foruzaletasuna. Zenbait ekinaldi zapuzturen ostean, 1872ko abenduan, altxamendu karlista orokor bat gertatu zen, ets 1873ko otsailetik aurrera Euskadi osoan zabaldu zen.
Lizarra hartu, Karlos VII.ak Frantziara ihes egin eta Alfontso XII.ak 1876ko martxoaren 3an Somorrostron aldarria egin ondoren, gerra amitu zen. Gerraren eraginez, Espainian foruen aurkako iritzi egoera bat sortu zen. Foruak defendatzeko ahaleginak alferrikakoak izan ziren. Canovas del Castillok, alderdi kontserbadorearen buruak, 1839ko legeaz geroztik planteatutako foru-konponketari heltzea erabaki zuen, 1876ko konstituzio berriaren barruan. 1876ko apirilean, Euskadiko ordezkariei deitu zien, Ogasunari eta Espainiako armadari beren ekarpena egin ziezaiotela eskatzeko. Euskal senatariek foruak defendatu arren, uztailaren 21eko legea pnartu zen, eta lege horreko zergak ordaintzera eta soldadutza egitera behartu zituen euskal herritarrak.

GARRANTZIA

Uztailaren 21eko legeak ez zituen modu esplizituan indargabetzen euskal foruak, eta gobernuaren esku uzten zuen egokia irudituz gero foruak erreformatzeko aukera. Euskadin, baina, foruak abolitzeko legetzat interpretatu ze, nahiz eta berez salbuespen eta pribilegio fiskal eta militarrak soilik indargabetu. Dena den, legeak foruzaletasunaren metxa piztu zuen, harik eta kolpea arintzea lortu zen arte, 1878ko otsailaren 28ko dekretuaren bidez onarutako lehen kontzertu ekonomikoari esker. 1876ko legearekin amaitu zen foruzaletasun klasikoaren zikloa.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer zen 1876ko uztailaren 21eko legea?

Euskal probintziei Espainiako gainerakoek bezala soldadutza egitera eta zergak ordaintzera behartzen zuen legea izan zen. Foruak ez zituen modu esplizituan indargabetu, baina salbuespen fiskal eta militarrak kendu zituen.

Zergatik izan zen garrantzitsua 1878ko kontzertu ekonomikoa?

Testuaren arabera, 1878ko otsailaren 28ko dekretuaren bidez onartutako lehen kontzertu ekonomikoak foruzaletasunaren kolpea arindu zuen, eta 1876ko legeak eragindako tentsioa murriztu zuen.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Nork bultzatu zuen 1876ko Konstituzioa testuaren arabera?
2. Noiz amaitu zen Hirugarren Karlistaldia testuaren arabera?
3. Zer ezartzen zuen uztailaren 21eko legeak?
4. Zergatik interpretatu zen legea foruak abolitzeko legetzat Euskadin?
5. Zein urtetan onartu zen lehen kontzertu ekonomikoa?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.