Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Erreaktibo mugatzailea eta kalkulu estekiometrikoak: legeak laburbilduta

Kimika-n eguneratua3,14 KB

Lege klasikoak:

1.1. Masaren kontserbazio legea: Erreakzio kimiko batean, erreaktiboen masa totala eta produktuen masa totala berdinak dira.

1.2. Proportzio konstanteen legea: Konposatu puru baten lagin desberdinetan beti ageri dira elementu berberak eta masa-proportzio berean, konposatua eratzeko prozedura gorabehera.

1.3. Proportzio anizkoitzen legea: elementu baten masa kantitate desberdinek mota desberdineko konposatuak eratzen badituzte beste elementu baten masa kantitate finko batekin erreakzionatzean, lehenengo elementuaren masaren artean zenbaki oso eta bakunen arteko erlazioa dago.

1.4. Proportzio baliokideen legea: Elementu baten masa kantitate berarekin konbinatzen diren beste elementu batzuen masa kantitateek adierazten dute zer masa-

...
Jarraitu irakurtzen "Erreaktibo mugatzailea eta kalkulu estekiometrikoak: legeak laburbilduta" »

Eremu grabitatorioa: Newtonen grabitazio legea eta indar-lerroak

Fisika-n eguneratua4,06 KB

Newtonen grabitazio unibertsalaren legea:

Isaac Newton Grabitazio unibertsalaren legea proposatu zuen. Bi partikula materialek elkar Erakarri egiten duten, bere masen biderkaduraren zuzenki proportzionala eta Beren arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den indar Batez.

·F: Indar grabitatorioa

·G: Grabitazio unibertsalaren konstantea

·M: Masak

·R: Partikulen arteko distantzia

·U: Bektore unitarioa

-Indar grabitatorioaren ezaugarriak:

·Indar Bektorearen norabide eta noranzkoa bi masak elkartzen dituen zuzenarena da. Indar grabitatorioak beti dira erakarleak.

·Distantziarako Indarrak dira.

·Beti Ageri dira binaka. Akzio eta erreakzio indarrak dira.

·Grabitazio Unibertsalaren konstantea,G. Cauendis fisikariak aurkitu.

Eremu eta

...
Jarraitu irakurtzen "Eremu grabitatorioa: Newtonen grabitazio legea eta indar-lerroak" »

Materiaren propietateak, elementuak, konposatuak eta Daltonen atomo teoria

Kimika-n eguneratua1,94 KB

Materia masa duen eta espazioan leku bat hartzen duen guztia da.
Sistema materialen propietateak:
-Propietate estentsiboak: Kantitatearen eta tamainaren araberakoak
dira. Ad: Masa eta Bolumena.
-Propietate intentsiboak: Ez dute erlaziorik sistemaren substantzia
kantitatearekin edo tamainarekin.
Substantzia puruen propietateak:Konposizio konstantea dute eta
bakoitzak propietate fisiko jakin batzuk ditu. Bi mota:
-Elementuak:Prozesu kimikoen bidez substantzia bakunagotan
deskonposatu ezin diren substantziak.
-Konposatuak: Prozesu kimikoen bidez elementu edo substantzia
bakunagotan deskonposa daitezkeen substantziak.
Atomoa Daltonen teoria:1.Materia atomo deritzen partikula txiki
bereizi eta zatiezinez osaturik dago.2.Elementu baten atomo guztiek
masa
...
Jarraitu irakurtzen "Materiaren propietateak, elementuak, konposatuak eta Daltonen atomo teoria" »

XX. mendearen hasierako euskal kultura eta literatura: eragileak, eleberria, lirika eta antzerkia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,68 KB

Hasierako Kultur Eragileak

  • Resurreccion Maria Azkue (1864-1951). Hainbat alorretan aritu zen: hizkuntza, literatura, musika (Hiztegia, 1905; Cancionero Vasco, 1922).
  • Julio Urkijo (1871-1950). Euskal gaiei buruzko ikerlaria; Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) aldizkaria sortu zuen. Ikerlariak: Hugo Schuchardt, George Hérelle...
  • Gregorio Mujika (1882-1931). Ormaiztegiar honen eskutik eta Gipuzkoako Aldundiaren babespean jaio zen 1911n Euskalerriaren Alde zeritzon aldizkaria.
  • Euskaltzaindia (1918).

Narratiba

Euskal Eleberriaren Hastapenak

Txomin Agirre eta ohitura-eleberria. Txomin Agirre Euskaltzaindiaren kide fundatzaileetarikoa izan zen.

Ohitura-eleberrien Ezaugarriak

  • Moralismoa: Errealitatea narratzailearen ikuspuntutik erakusteko modu
...
Jarraitu irakurtzen "XX. mendearen hasierako euskal kultura eta literatura: eragileak, eleberria, lirika eta antzerkia" »

Euskarazko gramatika eta euskalkien adibideak: zuzenketak, fonetika eta morfologia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,89 KB

Hona hemen euskarazko esaldi eta adierazpen batzuen zuzenketa eta argibideak, ohiko akatsak eta euskalkietako berezitasunak aztertuz:

Esaldi Zuzenduak eta Argibideak

  • Bi urte zituela gaixotasun larria izan zuenetik, ezin izan du bizitza normala izan.
  • Telefonoz deitu besterik ez zuen behar.
  • Itsusiagoa izanagatik, hobe genuke oinetako erosoak erostea.
  • Etxean gelditzekotan, telefonoz besterik ez zuen deitu behar.
  • Gure iradokizunak entzuten dituzten irakasleekin baino ez gara elkartuko.
  • Uda hasi eta berehala neskalaguna utzi bazuen ere, egunak joan ahala damutu zen.
  • Ander da kirol arropa ekarri duen bakarra.
  • Zer ez nuke nik egingo zu ikustearren?
  • Aitaren mendizaletasunari zor diot mendiak eta inguruak maitatzea.
  • Bilbo ez da Gernika bezain lasaitasun handiko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko gramatika eta euskalkien adibideak: zuzenketak, fonetika eta morfologia" »

Izaki bizidunen sailkapena: bost erreinuak, bakterioak, protistak eta onddoak

Biologia-n eguneratua4,38 KB

Izaki Bizidunen Sailkapena eta Dibertsitatea

1. Dibertsitatea: Bost Erreinuak

Lurrean bost erreinu nagusi daude:

  • Monera erreinua
  • Protoktista erreinua
  • Fungi edo onddoen erreinua
  • Landareen erreinua
  • Animalien erreinua

2. Sailkapen Hierarkikoa

Izaki bizidunen sailkapen hierarkikoa honako hau da, maila txikienetik handienera:

Espeziea < Generoa < Familia < Ordena < Klasea < Filuma < Erreinua

3. ADN eta RNA: Egitura eta Funtzioak

Azido nukleikoak dira, informazio genetikoa gordetzen eta transmititzen dutenak. Beren base nitrogenatuak hauek dira: Zitosina (C), Adenina (A), Guanina (G), Timina (T) eta Uraziloa (U).

Berdintasunak

  • Biak monosakarido batez, base nitrogenatu batez eta azido fosforiko batez osatuta daude.
  • Bioelementu berberak dituzte:
...
Jarraitu irakurtzen "Izaki bizidunen sailkapena: bost erreinuak, bakterioak, protistak eta onddoak" »

Nerbio sistema zentrala: babesa, egitura eta atalak

Biologia-n eguneratua3,78 KB

Nerbio Sistema Zentrala

1.1. Babesa

Entzefaloa eta bizkarrezur-muina hezur-kaxa batez babesturik daude. Hezurduraren barnean, meninge izeneko hiru mintz daude: duramaterra, araknoidea eta piamaterra. Likido zefalorrakideoa geruza horien artean dago. Barrunbeen barnean sortzen da likido hori.

Burmuinaren erdialdean alboko bentrikuluak daude, mesentzefaloan III. bentrikulua, protuberantzian IV. bentrikulua eta bizkar-muinean ependimoa. Barrunbeak zulo batzuen bidez komunikatuta daude: alboko bentrikuluen eta III. bentrikuluaren artean Monroren zuloa, III. eta IV. bentrikuluen artean Sylvioren akueduktua.

Bentrikulu hauetan plexu koroideoak daude, eta horiek likido zefalorrakideoaren sintesia egiten dute. Likidoa eratu ondoren, bentrikulu eta ependimoan...

Jarraitu irakurtzen "Nerbio sistema zentrala: babesa, egitura eta atalak" »

Zelula-zikloa, mitosia eta meiosia: gida osoa

Biologia-n eguneratua4,14 KB

Bigarren multzoa

  1. Zer da ziklo zelularra?

    Zelula bati gertatzen zaizkion prozesu eta aldaketen multzo ordenatua da, beste zelula ama bat zatituz sortzen denetik, harik eta zatitzen den arte, bi zelula ume sortzeko.

  2. Azaldu ziklo zelularraren faseak eta azpifaseak eskematikoki.

    Interfasea (fase luzeena): ziklo zelularreko fase luzeena eta aldakorrena da, non zelula hazten den eta bere jarduera gehienak burutzen dituen (DNA erreplikatzea eta proteinak sortzea).

    • G1 fasea: zelula hazten da, ATP metatzen du, proteinak sintetizatzen ditu, organuluak bikoizten ditu eta espezializatzen da. Zelula batzuk G0 fasean gelditzen dira.
    • S fasea: DNA erreplikatzen da, histonak eta proteinak transkribatzen dira, eta zentrioloak bikoizten dira (animalia-zeluletan).
    • G2
...
Jarraitu irakurtzen "Zelula-zikloa, mitosia eta meiosia: gida osoa" »

Ikaskuntza-teoriak: baldintzapen klasikoa, operantea eta psikologia kognitiboa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,62 KB

Baldintzapen Operantea edo Instrumentala

Baldintzapen klasikoaren bidez, ikusi dugun bezala, erantzun automatikoak ikasten ditugu. Baina gizakiok ikasten ditugun erantzun guztiak ez dira automatikoak. Pentsaera eta jokabide asko nahita egiten ditugu, eta askotan pertsona bakoitzak erabakitzen du nola jokatu.

E.L. Thorndike eta B.F. Skinner Baldintzapen Operantearen ordezkari nagusiak dira.

E.L. Thorndike eta Efektuaren Legea

Thorndikek katuarekin egin zituen esperimentuetan ondorioztatu zuen Efektuaren Legea:

  • Jokabidearen ondorioa atsegina bada, jokaera errepikatuko da.
  • Alderantziz, jokaera desatsegina bada, ez da errepikatuko.

Lege hau garrantzitsua izan zen baldintzapen operantearen garapenean.

B.F. Skinner (1904-1990)

Ikasteari buruzko ikerlanak...

Jarraitu irakurtzen "Ikaskuntza-teoriak: baldintzapen klasikoa, operantea eta psikologia kognitiboa" »

Euskalkien aniztasuna: ezaugarriak eta hiztegi aberatsa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,07 KB

Euskalkien Aniztasuna: Ezaugarriak eta Hiztegi Aberatsa

Euskalki Nagusiak eta Beren Berezitasunak

1. Ekialdeko Nafarrera: Erronkariera eta Zaraitzuera

Erronkariera
  • h kontsonantea mantentzen da (adibidez, huna, horko).
  • Zaldiak > xaldia (x soinua erabiltzen da).
  • Ez du z ahoskatzen: zazpi > sasp.
Zaraitzuera (Zaraitzuko euskara)
  • Ni naiz > Ni niz.
  • -a mugatzailea mantentzen da bokalez amaitutako hitzetan (adibidez, etxea > etxea, ez da galtzen beste euskalki batzuetan bezala).

2. Erdialdekoa edo Gipuzkera

  • DET erako aditz laguntzaileak erabiltzen dira (adibidez, det, dek, du aditzaren ordez): Nik nahi det.
  • Singularreko mugagabean -a galtzen da: zuhaitza > zuhaitz.
  • Z eta s artean ez dago bereizketarik (seseoa): zazpi > saspi.
  • Partizipioa -ta/-
...
Jarraitu irakurtzen "Euskalkien aniztasuna: ezaugarriak eta hiztegi aberatsa" »