Artearen Historia: Margolan Garrantzitsuen Azterketa
Inpresionismoa
Inpresioa, eguzkia sortzen, Monet, inpresionista, 1850-1900. Argia da benetako gaia. Eguneko lehenengo orduetan eguzkiaren argia behe-lainoan, eta izpiek uretan sortzen diren efektuak islatzen ditu Monetek. Argiaren efektua uretan eta atmosferan. Pintzelkada solte, urduri, labur eta arina: koloreari garrantzi gehiago. Kolore biziak, argiak eta puruak: aire librean eginda.
Erromantizismoa
Medusaren baltsa, erromantikoa, 1800-1850. Gertakera erreala kontatzen duen koadroa da: fragata frantziar bat Senegaleko kostaldean hondoratu zen 1816an. Kolorea marrazkia baino interesgarriagoa, konposizio dinamikoa, posizioen gerra, paisaiaren gurtza, jarrera heroikoa.
Askatasuna herriaren gidari, erromantikoa, 1800-1850, Delacroix. Pinturaren historian lehen margo lan politikoa. 1836ko Parisko iraultza liberal burgesa deskribatzen du. Askatasunaren irudi alegorikoa gizarteko talde desberdinak batu eta zaharrarekin amaitzera bidaltzen ditu. Kolorea marrazkiak baino gehiago, konposizio dinamikoa du eta jarrera heroikoa.
Kubismoa eta Espresionismoa
Guernica, Picasso, kubista, baliabide espresionista batzuk ditu. Olioa, zuri-beltz-grisa. Gernikako bonbardaketa. Sinbolo publiko bihurtu da koadroa basakeriaren kontra. Madrilgo Reina Sofia museoan dago.
Postinpresionismoa
Gau izartsua, Van Gogh, postinpresionismoa, 1850-1900, olio teknika. Van Goghek gau izartsua errepresentatzen du bere ikuspuntutik, paisaia bizirik eta mugimenduarekin, pintzelkada luze, bizkor, oretsu eta zurrunbilotsuekin.
Karta jokalariak, Cézanne, postinpresionismoa, 1850-1900, olioa. Bi gizon kartetan jolasten agertzen dira tabernan. Forma sinplifikatu eta geometrizatzen du, errealitate bat sortu nahian eta errealitatea figura geometrikoetan zatitu.
Avignongo andereñoak, olioa, kubismoa, 1850-1900. Picassok bost prostituta irudikatu zituen koadro honetan. Ezkerrekoak Egiptoko estatuak gogoratzen ditu, erdiko biek edertasun klasikoa sinbolizatzen dute, eskuinekoak, berriz, Afrikako tribu primitiboetatik aterata daude. Irudiak forma geometrikoetan sinplifikatuta eta objektuak aldi berean ikuspuntu desberdinetatik irudikatzen ditu.