Humanismoa, Zientzia eta Errenazimentua: Erreforma Aroa

Arteak eta humanitateak2,5 KB

Pentsamolde Berria: Humanismoa

Ezaugarriak:

  1. Antropozentrismoa: gizakiaren garrantzia defendatu zuten.
  2. Metodo zientifikoaren erabilera: arrazoian eta esperimentazioan oinarritu nahi zuten ezaguera.
  3. Benetako jakintsuak izatea: gai bat baino gehiagotan adituak izatea.
  4. Antzinateko literatura, filosofia eta artea oinarri hartzea.
  5. Herri-hizkuntzen erabilera sustatzea.

Humanista garrantzitsuenak: Erasmo Rotterdamgoa, Tomas Moro, Antonio de Nebrija eta Luis Vives.

Zientzia Berria: Aurrerapen Nagusiak

  1. Heliozentrismoa: Nikolas Copernicok defendatu zuen. Eguzkia zen unibertsoaren erdigunea, eta planeta guztiak, Lurra barne, bere inguruan jiratzen ziren.
  2. Medikuntza: Andres Vesalio (gizakiaren anatomiaren jakintzan aurrerapen handiak egin zituen) Miguel Servetek (biriketako odolaren zirkulazioa aurkitu zuen).
  3. Leonardo da Vinci: artista ospetsuenetariko batek asmakari asko sortu zituen, esate baterako, makina hegalaria, planeagailua eta garabia.

Arte Estilo Berria: Errenazimentua

Ezaugarriak:

  1. Gizakia, interesgune nagusia.
  2. Antzinate klasikoko edertasunaren kontzeptua berreskuratzea: itxura harmoniatsuak, obra proportzionatuak…

Artista ospetsuenak: Donato Bramante (arkitektoa), Michelangelo Buonarroti (eskultorea eta pintorea), Leonardo da Vinci (pintorea) eta Rafaello Sanzio (pintorea).

Erlijio Berria: Erreforma eta Kontraerreforma

Erreforma (Martin Luther monjeak sortua)

Oinarri luteranoak

  • Fedeak pertsonak salbatzen ditu, nahiz eta gaizki egin.
  • Apaiza ez da behar Jainkoarekin harremanetan jartzeko, otoitza baizik.
  • Aita Santuaren autoritatea ez da behar. Dena dago Biblian, eta sinestunek askatasun osoz irakur eta interpretatu dezakete.
  • Bataioa eta Eukaristia dira sakramentuak, eta ez besteak.
  • Ama Birjinaren eta Santuen gurtza bertan behera utzi behar dira.
  • Apaizak ezkon daitezke.

Beste erreformatzaile batzuk

Joan Kalbino (Kalvinismoaren sortzailea) eta Enrique VIII.a (Anglikanismoaren sortzailea).

Kontraerreforma

Eliza Katolikoak Luteranismoari emandako erantzuna Trentoko Kontzilioan. Eliza Katolikoak Luteranismoaren oinarri guztiak uko egin zien. Gainera, katolikotasuna defendatzeko erlijio-orden berriak sortu ziren, besteak beste Jesusen Lagundia (Ignazio Loiolakoak 1540an fundatu zuen).

Deskargatu

PDF Word HTML