Francisco de Goya: Estiloa, Aldiak eta Obra Nagusiak

Arteak eta humanitateak4,09 KB

Francisco de Goya: Estiloa, Aldiak eta Obra Nagusiak

Estiloa eta Eraginak

Francisco de Goya margolariaren estiloa bere garaiko estiloetan (Rokoko eta Neoklasizismoa) sailka dezakegu hasieran. Baina bere estilo pertsonalak eragin handia izan zuen ondorengo mugimenduetan: Erromantizismoan, Espresionismoan, Inpresionismoan eta Surrealismoan.

Tradizioari bizkarra eman eta hizkuntza berri bat sortu zuen:

  • Erromantikoa da pasioa, ordena eza, hildakoak eta jasanezinak diren arloak ikutzerakoan.
  • Espresionista da kolore eta bolumen bihurrien trataeran.
  • Surrealista da amesgaiztoak gai nagusi egitean.

Garapen estilistikoan, askea zen, eten gabe adierazteko formula berrien bila. Akademietatik urrunduta, muturrekoa zen: errealista zein irudimen handikoa, eta gozoa zein krudela.

Ibilbideko Epe Nagusiak

Goya margolariaren ibilbidean bi epe nagusi bereiz daitezke:

  • Lehen Epea: Arrakasta handiko garaia sozialki. Herriko jaiak, lanak eta bizimodua margotzen ditu, oinarrizko kolore biziak erabiliz (gorria eta grisa). Marrazketa zehatza eta jarraituarekin, gai gozoak eta baikorrak islatzen ditu.
  • Bigarren Epea: Gaixotasun aldia eta gerrak gizartearenganako hausnarketa beltza dakarkio. Ezezkor eta patetismo hutsez, pintura orbanak eta kolore beltzak dira nagusi, eta marrazketa etenez baliatzen da irudimen ilun hori adierazteko.

Obra Motak

Goyak hainbat obra mota landu zituen:

  • Erretratuak
  • Ohitura-koadroak
  • Gai historikoak (bere garaiko gertaerak)
  • Grabatuak
  • Tapizetarako kartoiak
  • Gai erlijiosoko freskoak

Pintura Historikoa

Pintura historikoan, gerraren trataeran iraultzailea izan zen: ez da lehen bezala handikeriaz eta heroien gertaera gisa ikusten, gerrak miseria eta basakeria dakarrela adierazten du. Herriaren epopeia mugimenduz eta minez adierazi zuen, argi-ilunak zentzu moral eta sinboliko bihurtuz. Gerraren kontrako salataria zen, erreportari bat balitz bezala. Teknikan, kolore biziak eta pintzelada askeak erabiltzen zituen.

Garapen Estilistikoaren Aldiak

Goya margolariaren garapen estilistikoan hiru aldi nagusi bereiz daitezke:

Lehen Aldia (1775-1792)

Santa Barbara Errege Tapiz Fabriketarako kartoiak egin zituen, herriko ohitura gai gozo eta alaiak landuz. Adibidez:

  • La merienda
  • La gallina ciega
  • La maja y los embozados

Norberentzako erretratuak ere egin zituen, hala nola Los duques de Osuna eta La marquesa de Pontejos. Garai honetan ilustratu intelektualekin harremanak izan zituen, baita Karlos III.a eta Karlos IV.a erregeekin ere.

Bigarren Aldia (1792-1808)

Gor geratu zen eta gertaera tragikoek tristetu zuten. Satirazko grabatuak egin zituen, Los caprichos seriea kasu. Kritika sozial zorrotz eta krudela agertzen da, adibidez El entierro de la sardina lanean. Erretratuetan psikologia lantzen hasi zen, La duquesa de Alba lanean ikus daitekeen bezala. Freskoak ere egin zituen, San Antonio de la Florida ermitan esaterako. Estilo dramatikoagoa eta tristeagoa hartu zuen, eta kalitatean irabazi zuen pintzelada azkar eta solteekin.

Hirugarren Aldia (1808-1828)

Historia koadroetan margolari erromantikoa dugu. Teknikan askea, kolore dardara eta argi-ilun bizia erabiliz drama eta hunkipena islatzen ditu, adibidez Los fusilamientos del 3 de mayo lanean. Grabatuak ere egin zituen, Los disparates seriea kasu. Gizarte iluna, tenebrista, deabruz betea pintatzen du kolore beltz, okre eta marroiez. Pintzelada solteak ditu, noizbait kolore biziko pintzelada bat tartekatuz, lohia eta orbanen gainean. 1824an Bordelera joan zen, eta han alai eta lasai bizi izan zen. Garai honetako lana da La lechera de Burdeos.

Deskargatu

PDF Word HTML