Batxilergoa mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Erromantizismoa Pinturan: Ezaugarriak eta Gaiak

Arteak eta humanitateak2,75 KB

Lerroa eta marrazkiaren nagusitasunaren aurrean (Neoklasizismoa), kolorearen edertasuna hobetsiko da. Horregatik, Barrokoko pintoreak miresten dituzte, bereziki Rubens, Velázquez eta Rembrandt.

Erromantizismoaren Ezaugarri Nagusiak

  • Pintzelkada librea, bizia eta espresibitatez betea da.
  • Dramatismoz betetako argi kontrasteak. Argia oso garrantzitsua da eta bere gradazioak zaintzen dira, izaera efektista eta teatrala emanez.
  • Konposizio mugituak eta desorekatuak.

Gaiak eta Inspirazio Iturriak

Erretratua eta Gizarte Ikerketa

Erretratua bezero burgesen genero gogokoena da. Erretratatuaren maila soziala eta ikerketa psikologikoa egiten da.

Historia eta Literatura

Historia-pinturak erakartzen ditu. Erdi Aroa dute atsegin, eta horretarako iturri literarioetara...

Jarraitu irakurtzen "Erromantizismoa Pinturan: Ezaugarriak eta Gaiak" »

XX. Mendeko Arte Mugimenduak: Espresionismotik Chillidaren Eskulturara

Arteak eta humanitateak4,19 KB

Espresionismo Abstraktua

Bigarren Mundu Gerraren osteko mugimendu artistiko amerikarra izan zen. Gerrako irudi eta argazki lazgarriak ikusi ondoren, artistak formarekin eta kolorearekin esperimentatzen hasi ziren. Artista amerikarren lanak Europakoen parean lehiatzen hasi ziren, hein handi batean, artista europar asko Estatu Batuetara errefuxiatu gisa joan zirelako.

Mugimendu honek indar emozionala eta adierazpen bortitza irudi antifiguratiboekin eta beste abangoardietako elementuekin konbinatzen ditu. Bi joera nagusitan banatzen da:

  • Action Painting
  • Colour Field eta Hard Edge

Action Painting terminoa lehen aldiz Jackson Pollock-en lana deskribatzeko erabili zen.

Inpresionismoa Eskulturan

Eskulturan, artista inpresionistek natura erabili zuten bizia...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Arte Mugimenduak: Espresionismotik Chillidaren Eskulturara" »

Europako Arte Gotikoa: Katedralak eta Pintura Nagusiak

Arteak eta humanitateak4,48 KB

Erdi Aroko arte gotikoaren adibide nabarmenenak aurkezten dira jarraian, Europako katedral ikusgarrienak eta garai hartako pintura lan garrantzitsuenak aztertuz. Arkitektura, beirateen erabilera, eta irudikapen artistikoaren bilakaera nabarmentzen dira.

Leongo Katedrala: Gotikoaren Distira

  • Estiloa: Gotikoa, XIII. mendean hasi eta XIV.ean amaitua.
  • Materialak: Harlandua, hormigoia eta beira.
  • Oinplanoa: Gurutze latindarra, hiru naberekin.
  • Fatxada: Hiru portikoz osatua, hiru dorrek koroatua. Portiko bakoitzak hiru portada ditu.
  • Ezaugarri nagusia: Hormen ordez beirateak erabili zituzten, argitasun handia emanez.

Burgosko Katedrala: Gotikoaren Maisulana

  • Estiloa: Gotikoa, 1221ean eraikitzen hasi eta XIII. mendean amaitua.
  • Oinplanoa: Gurutze latindarra, hiru
...
Jarraitu irakurtzen "Europako Arte Gotikoa: Katedralak eta Pintura Nagusiak" »

Santiago de Compostelako Katedrala: Erromanikoa eta Erromesbidea

Arteak eta humanitateak2,76 KB

Santiago de Compostelako Katedrala

Galiziako XI. mendeko arkitektura erromanikoa da, 1075-1105 bitartean egina.

Testuingurua

Erromaniko garaian, Europako batasuna hautsita zegoelarik eta feudalismoa egitura sozioekonomikoa zelarik, bi fenomenok eragin zuten estiloaren garapenean:

  • Mila urtearekiko beldur apokaliptikoa.
  • Peregrinazioak. Santiago izan zen peregrinazio bide garrantzitsu horietako baten bukaera.

Kondaira batek zioen "Campus Stellae" izeneko tokian ermitau batek Santiago apostoluaren hilobia aurkitu zuela eta eliza bat eraiki behar zela esan zuela. Hasieran zurezko eliza zegoen, baina gaur egungoa Diego Pelaez gotzainaren garaian hasi ziren (1075ean) eta 1105ean bukatu, Diego Gelmirez gotzainaren garaian.

Egileak

  • Bernardo Zaharra: Obra hasi
...
Jarraitu irakurtzen "Santiago de Compostelako Katedrala: Erromanikoa eta Erromesbidea" »

Errenazimenduko Arkitektura: Bramante, Michelangelo eta Manierismoa

Arteak eta humanitateak4,16 KB

Donato Bramantea

Donato Bramanteak Errenazimendu beteari, aldi klasikoari, hasiera ematen dio. Ordena, proportzioa, zuhurtasuna eta neurria dira haren ezaugarri nagusienak. Bi obra nagusi egin zituen, bietan oinplano zentrala erabili zuelarik.

San Pietro in Montorio (Tempietto)

Espainiako Errege-Erregina Katolikoek bultzatu zuten tenplu honen eraikuntza. Neurri txikikoa da: 4,5 metro. Oinplano zirkularra du, antzinako eredu greko-erromatarrari jarraituz. Erromatarrengandik oinplano borobila hartu zuen, eta grekoengandik inguratzen duen peristiloa (16 zutabe).

Ordena toskaniarra erabiltzen du:

  • Behean hiru harmaila ditu: estereobatoa (beheko bi harmailak) eta estilobatoa (goikoa), eta zutabea.
  • Taulamendua, arkitrabea eta frisoa (triglifo eta metopak
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimenduko Arkitektura: Bramante, Michelangelo eta Manierismoa" »

Erromatar Arkitekturaren Ezaugarri Nagusiak

Arteak eta humanitateak2,94 KB

Arkitektura Erromatarra: Ezaugarri Orokorrak

1. Materialak

Materialak: Adreilua, zementua eta harri koskorrak konbinatu zituzten. Harria estalkietarako bereziki erabili zen.

2. Ordenak

Ordenak: Doriarra, joniarra eta korintoarraz gain, Toskanoa (doriarraren antzekoa baina enborra erlieberik gabe) eta Konposatua (kapitel konbinatua, zirkulu forma doriarrak eta akanto hosto korintoarrak dituena) erabili zituzten.

3. Elementuak

Elementuak: Arkitrabea, sabaiaz gain, erdi kanoi-ganga, ertz-ganga eta masorren gaineko kupulak erabili zituzten estaltzeko.

Eraikuntza Motak

1. Hirigintza eta Ingeniaritza

  • Oinarri arrazionalagoa eta ordenatuagoa: Harresi hirietan, kaleak lauki batean egituratzen ziren eta erdian foru zabal bat (Agoraren funtzioa) izaten zen.
  • Azpiegiturak:
...
Jarraitu irakurtzen "Erromatar Arkitekturaren Ezaugarri Nagusiak" »

Erromatar Artea: Pintura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak3,05 KB

Pintura Erromatarra

Pintura erromatarrak tradizio greziarraren eragina jaso zuen, eta haren ezagutza teknikoa gorenera eraman zuen. Ongi modelatutako irudiak erakusten zituen, irudimena bideratu zuten eta halako perspektibaz landu zituzten. Oholetik hormetara margotu zuten. Gai mitologikoak eta prosaikoagoak landu zituzten, eta lau estilo sortu zituzten:

Pintura Estiloak

  1. Marmolezko estaldurak pinturaren bidez imitatu zituena.
  2. Eszenetan ordena klasikoetako elementuak sartzen zituena.
  3. Bigarrenaren berdina, baina eszenak askeago landuz.
  4. Errealitatea luzatzen ari zen sentipena sorrarazten zuten elementu ilusionistez itxuratutako giroak.

Eskultura Erromatarra

Erromatar artea Mediterranear kulturaren sintesi biribila da. Hauek ekintza militar gogoangarriak...

Jarraitu irakurtzen "Erromatar Artea: Pintura eta Eskultura" »

Inpresionismoa eta Antoni Gaudi: Mugimendu artistikoak

Arteak eta humanitateak2,33 KB

Inpresionismoa Frantzian 1860. urtearen aldera sortu zen pintura mugimendua da. Kritikari batek eman zion, nahi gabe, izena: izan ere, Moneten “Inpresioa, egunsentia” koadroaren aurrean zegoela, ikusten ari zenak izuturik zeukala, “inpresionista” hitza erantzi zien joera berri hartan abiatuak ziren taldeko kideei.

Argia eta argiak objektuetan duen eragina, hau da, kolorea, dira ikusizko irudi baten osagaiak, eta, beraz, kolorea eta pintura irudien osagaiak. Sentimentalismo erromantiko oro arbuiatuko zuten, eta zabaldu zen naturaletik pintatzeko joera, objektu baten ezaugarri zehatzen irudikatzeari uko eginez eta objektuaren kolore hutsari heldurik.

Inpresionismoaren sorreraren eragina izan zuten beste faktore batzuk ditugu: zientziaren...

Jarraitu irakurtzen "Inpresionismoa eta Antoni Gaudi: Mugimendu artistikoak" »

Arte Barrokoa: Ezaugarriak, Margolaritza eta Velázquez

Arteak eta humanitateak2,79 KB

Barrokoa: Krisi Garaiko Artea

Barrokoa XVII. mendean sortu zen arte-estiloa da. Garai hartan, krisi orokorra egon zen ia Europa osoan; bi salbuespen baino ez zeuden: Britainia Handia eta Herbehereak. Oro har, lehen baino okerrago bizi zen. Hainbat arrazoi egon ziren egoera horretarako:

  • Klima: Oso txarra izan zenez, uztak eskasak izan ziren eta jende asko gosez hil zen.
  • Gerrak: Gatazka ugari egon ziren, batez ere erlijio-gerrak.
  • Elizaren boterea: Europako Elizak sekulako indarra izan zuen estatuaren erreformetan.

Ezaugarri orokorrak

Estilo honetan, maisuen lanak Errenazimentukoenak baino konplexuagoak dira. Ezaugarri nagusia dekorazio eta apaindura ugari zituela da. Gorte katolikoetako eta Ipar Europako giro burgesetako estilo barrokoek ez zuten antzekotasunik....

Jarraitu irakurtzen "Arte Barrokoa: Ezaugarriak, Margolaritza eta Velázquez" »

Velazquez eta Rubensen maisulanak: Bredako Errenditzea eta Hiru Graziak

Arteak eta humanitateak2,8 KB

Bredako Errenditzea (Diego Velazquez)

Margolan hau Diego Velazquezek egin zuen 1634-1635 bitartean (Barroko garaia, Espainia), nahiz eta irudikatzen den gertaera Herbehereetan jazo zen. Gaur egun Madrilgo Museo del Prado-n dago. Gaia historikoa da.

Datu Teknikoak eta Testuingurua

  • Neurriak: 307 x 367 cm.
  • Teknika: Oihal gaineko olio-pintura.
  • Agindua: Felipe IV.a Espainiakoaren aginduz egin zen, Salon de Reinos del Palacio del Buen Retiro apaintzeko.
  • Koloreak: Hotzak.

Analisi Konposizionala eta Gaia

Velazquezek gaia odolik marraztu gabe lantzen du. Bi protagonistak eszenaren erdian daude, eta badirudi etsaiak izan beharrean lagunak direla. Nassauko Justino agertzen da Bredako giltzekin eskuetan, belaunikatzeko mugimendua eginez, baina etsaiak ez dio uzten.

...

Jarraitu irakurtzen "Velazquez eta Rubensen maisulanak: Bredako Errenditzea eta Hiru Graziak" »