Batxilergoa mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Errenazimentua eta Barrokoa: Arte Estiloen Bilakaera

Arteak eta humanitateak7,57 KB

Cinquecento: Pintura

Leonardo da Vinci: Argiari, itzalari eta bolumenari garrantzia eman zien. Aireko perspektiba bideratu zuen koloreen bidez sakontasun-sentsazioa eskaintzeko. Sfumatto edo ertz lausoen teknika erabili zuen irudiaren batasuna irudikatzeko, piramide-konposizio simetrikoa.

Leonardo da Vinci: Lan Garrantzitsuenak

  • La Gioconda: Errenazimenduko edertasunaren kontzeptua erakusten digu, piramide-konposizio sinplea.
  • Azken Afaria: Aurrez aurreko perspektiba konikoa, oreka, erdian Kristoren irudia eta inguruan multzotan elkar orekatzen duten taldeak daude.

Michelangelo

Eskultore, pintore, marrazkilari, poeta eta arkitektoa izan zen. Gorputzen idealizazioa bultzatzen du. Ikuspegi klasikoetatik beste molde manieristago batzuetara egin zuen bidea....

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentua eta Barrokoa: Arte Estiloen Bilakaera" »

Abstrakzioa Arte Plastikoetan: Ezaugarriak eta Historia

Arteak eta humanitateak2,4 KB

Abstrakzioa

Abstrakzioa izenaren pean, arte plastikoen errealitate materialaren igarri ezin daitekeena edo ezer konkretua ez denaren adierazpidea da. Beraz, artistaren nortasuna era aske batez adierazteko beharretik sortua da eta berezko mintzairan oinarritzen da (lerroen, koloreen nahiz pigmentuen efektu materikoen mintzaira, hain zuzen).

Aurreko joera artistikoa XX. mendean zehar indartuz joan zen, hainbat atal desberdinetan banatu zelarik: rayonismoa, suprematismoa, orfismoa, neoplastizismoa, konkretismoa, action paintinga, informalismoa, abstrakzio postpiktorikoa, op-art eta neo-geo izenekoak.

Abstrakzioaren hasiera 1912. urtearen inguruan eman zen, Wassily Kandinskyren eta Paul Kleeren obren bidez. Artista biak Der Blaue Reiter izeneko talde...

Jarraitu irakurtzen "Abstrakzioa Arte Plastikoetan: Ezaugarriak eta Historia" »

Faubismoa: Mugimenduaren Definizioa, Ezaugarriak eta Eraginak

Arteak eta humanitateak2,57 KB

Sarrera eta Jatorria

Faubismoa Frantzian garatu zen 1903 eta 1907 urte bitartean. Mugimendu honen lehenbiziko erakusketa 1905eko Udazkeneko Aretoan izan zen, eta goreneko unea, aldiz, 1906an lortu zuen Salon des Indépendants izeneko erakusketan.

Izena “fauve” (basapiztia) hitzetik dator. Izendapen hau Louis Vauxcelles kritikariak asmatu zuen, Matissek buru izan, eta oso pintura indartsua zein ohiko arau akademikoetatik at egiten zuen pintore taldea izendatzeko.

Ezaugarri Nagusiak

  • Pinturaren izaera lirikoa eta adierazkorra, kolorearen bidez indartua.
  • Mundu erreala eta barne mundua orekatu nahiz elkartzeko asmoa.
  • Gaiari begirako bi korronte ezberdinen nagusitasuna:
    • Naturaren gauzatze erabat subjektiboa, askea, intuitiboa nahiz bizitzekoa (adibidez,
...
Jarraitu irakurtzen "Faubismoa: Mugimenduaren Definizioa, Ezaugarriak eta Eraginak" »

Erromanikoa eta Gotikoa: Artearen Bilakaera

Arteak eta humanitateak7,75 KB

Eskultura Gotikoa

Ezaugarri Orokorrak

Gaiak

Gai erlijiosoak dira ugarienak. Portadetako tinpanoetan, Azken Epaia, Kristoren Pasioa, Ama Birjinaren eta Santuen bizitzaren pasarteak bezalakoak agertuko dira.

Tipologiak

Eskultura monumentala edo arkitektonikoaz gain, erretaula eskultorikoak agertuko dira. Debozio irudi exentuak jarraituko dute: Gurutziltzatzea (baina orain Kristoren sufrimendua adierazten delarik) eta Ama Birjina umearekin bezalakoak. Azkenik, hilobi-monumentuak (hilobien garrantzia) eta koruko aulkiteriak areagotuko dira.

Estetika

Eskultura naturalista da, zerbait idealizatua; geometrizazioa, hieratismoa eta proportzionaltasun eza, erromanikoaren ezaugarriak zirenak, desagertzen dira. Sentimenduak agertzen dira, mina, plazerra, etab....

Jarraitu irakurtzen "Erromanikoa eta Gotikoa: Artearen Bilakaera" »

Mihiseak Arnsterdarngo Guardia Herri-tarraren Konpainiako kideen talde-erretratua

Arteak eta humanitateak2,1 KB

Deskripzio formala

Konposizioa dinamikoa da, itxuraz des-ordenatua. Erretratatuek osatzen dute konposizioa, lantzek marrazturiko indar-lerroekin batera. Konposizioaren erdigunean, kapitaina-ren eta tenientearen irudiak daude. Konpainiako gainerako kideak, berriz, hiru triangelu multzotan daude antolatuta, guztiak ere protagonisten inguruan eta ja-rrera ugarietan. Pertsonaien eskuetan eta armetan age-ri diren eskortnek mugimendu naturalak dirudite, eta horrek bizitasuna ematen dio lanari. Argi artifiziotsu batek indarrez argitzen du eszenaren lehen planoa, atzealdean dauden pertsonaiak ilunpetan utzita; hain zuzen, pertsonaion aurpegiak bakarrik be-reizten ditugu, bai eta banderak, pikak eta armak ere, argia haien gainean labaintzen baita. Bestalde,...

Jarraitu irakurtzen "Mihiseak Arnsterdarngo Guardia Herri-tarraren Konpainiako kideen talde-erretratua" »

Gerraosteko Arte Garaikidea: Mugimenduak eta Bilakaera

Arteak eta humanitateak6,85 KB

Sarrera: Gerraosteko Arte Garaikidea

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, abangoardien aldia itxi zen (Artearen Historian eragin handia izan zutenak). Hala ere, artea egiteko modu berriak eta artearen, gizakiaren eta gizartearen arteko harreman berri bat sortzeko asmoz, 40ko hamarkadan abangoardien ezaugarriak berreskuratu ziren, bereziki abstrakzioa eta espresionismoa ikuspegi surrealista batekin.

Hortik aurrera, estilo berriak sortuko dira, gehienetan aurrekoak berreskuratuz, baina jarrera ezkorragoarekin. Izan ere, artistek ez zuten ulertzen nola norbaitek horrelako hondamendia sor zezakeen. Gerraren eraginagatik, beren munduan murgilduko dira, arte garaikidearen askatasuna bilatuz eta publizitatea bezalako ezaugarriak baztertuz. Dadaismoaren

...
Jarraitu irakurtzen "Gerraosteko Arte Garaikidea: Mugimenduak eta Bilakaera" »

Arte Iruzkinen Gida eta Historia Laburpenak

Arteak eta humanitateak3,18 KB

Arkitektura Iruzkina

I. Azterketa Historikoa

  • Obra identifikatu
  • Kronologia + estiloaren ezaugarri nagusiak
  • Kokapen geografikoa + garrantzia inguruan
  • Egilea/arkitektua
  • Garaiko baldintza historikoak
  • Eraikuntzaren funtzioa
  • Estilo edo mugimenduaren ezaugarri nagusiak

II. Azterketa Artistikoa

  • Materialak + oinplanoa + elementu sostengatzaileak + estalki sistema
  • Dekorazioa

IV. Obraren garrantzia garaian eta estiloan + aurreko eta ondorengo eraginak


Eskulturaren Iruzkina

I. Eskulturaren Identifikazioa

  • Eskulturaren izena + kronologia
  • Eskultura mota: forma (konkor biribila, sedentea, etzanda zaldian...) erliebea (altua, baxua) + tamaina (txikia, handia) + figuratiboa/abstraktoa
  • Funtzioa (erlijiosoa, politikoa, propagandistikoa...)
  • Egilea + egilearen ezaugarri nagusiak

II.

...
Jarraitu irakurtzen "Arte Iruzkinen Gida eta Historia Laburpenak" »

Arkitektura Greziarra eta Erromatarra: Ezaugarriak, Desberdintasunak eta Garaiak

Arteak eta humanitateak1,51 MB

1. Greziako arkitekturaren hiru aroak

Greziako arkitekturan hiru orden bereizten dira: doriarra, joniarra eta korintoarra.

Doriar ordena

Lehenengoa doriarra da. Hau zaharrena da eta estiloari dagokionez, soila eta sendoa da. Basamendua harmailatua da (gehienetan hiru), eta goikoari estilobatoa deritzo. Bestalde, zutabeak ez du harroinik izaten; fuste ildaskatua du, ertz biziarekin. Kapitela kollarino, ekino eta abakoaz dago osatua. Azkenik, taulamendua hiru zatiz osatzen da: arkitrabea (horizontala eta leuna), frisoa (triglifoz eta metopaz osatua), erlaitza (frisoaren gainean, euritik babesten du) eta, azkenik, frontoia (beti erliebez apaindua agertzen da).

Joniar ordena

Bigarrenik, joniar ordena dugu. Doriarra baino lirainagoa izango da, baina,...

Jarraitu irakurtzen "Arkitektura Greziarra eta Erromatarra: Ezaugarriak, Desberdintasunak eta Garaiak" »

Arte Ederren Azterketa: David, Turner, Friedrich, Coubert eta Gaudí

Arteak eta humanitateak6 KB

Horazioen Zinegitea, Jacques-Louis David (1784)

Azterketa Formala

Davidek egindako Horazioen Zinegitea mihise gaineko olio-pintura da, gai literarioa duena. Konposizioan, pertsonaiak hiru taldetan banatzen dira oreka bilatuz: ezkerrean hiru gizonak, erdian aita, eta eskuinean emakumeak. Hiru arkuek antolaketa indartzen dute. Konposizio piramidalak tentsioa sortzen du, ezpaten puntuan zentratuz. Prespektiba lineala nabaria da, baldosek hondorantz gidatzen gaituzte. Marrazkia eta ingerada kolorearen gainetik daude, pintzelkada enpastatua eta neurtua erabiliz.

Testuingurua

Pintura 1784an margotu zen, Frantziako Iraultzaren bezperan, krisi ekonomiko eta sozial sakon batean. Mezu politiko bat du: frantziar hiritarrak armak hartzera animatzea. Davidek

...

Jarraitu irakurtzen "Arte Ederren Azterketa: David, Turner, Friedrich, Coubert eta Gaudí" »

Antzinako Greziako Artea eta Arkitektura

Arteak eta humanitateak3,07 KB

Arte Zikladetarra (K.a. 3000)

Ziklade uharteetan marmol zurian egindako lanak egin ziren, gehienak emakumeen irudiak eta forma estereotipatu eta geometrikoa zutenak. Gainera, ospakizunetarako eskulturak direla uste da.

Arte Kretarra (K.a. 3000-1400)

Kretako uhartean garatu zen. Arkitektura aldetik, jauregiak garrantzitsuak izan ziren. Zeramika eta brontzean landutako estatua txikiak egin zituzten. Harria landu zuten batik bat, eta zutabeak erabili zituzten. Pinturak ere landu zituzten.

Arte Mizenastarra (K.a. 1600-1100)

Grezian eta ondoko uharte batzuetan garatu zen. Harresiak dira bere bereizgarri; Megaron (etxe mota) eraikuntzak sortu zituzten.

Arkitekturaren Ezaugarri Orokorrak

  • Neurria, proportzioa eta edertasuna.
  • Oreka, simetria, armonia eta kolorea.
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Artea eta Arkitektura" »