Erromantizismoa Pinturan: Ezaugarriak eta Gaiak
Lerroa eta marrazkiaren nagusitasunaren aurrean (Neoklasizismoa), kolorearen edertasuna hobetsiko da. Horregatik, Barrokoko pintoreak miresten dituzte, bereziki Rubens, Velázquez eta Rembrandt.
Erromantizismoaren Ezaugarri Nagusiak
- Pintzelkada librea, bizia eta espresibitatez betea da.
- Dramatismoz betetako argi kontrasteak. Argia oso garrantzitsua da eta bere gradazioak zaintzen dira, izaera efektista eta teatrala emanez.
- Konposizio mugituak eta desorekatuak.
Gaiak eta Inspirazio Iturriak
Erretratua eta Gizarte Ikerketa
Erretratua bezero burgesen genero gogokoena da. Erretratatuaren maila soziala eta ikerketa psikologikoa egiten da.
Historia eta Literatura
Historia-pinturak erakartzen ditu. Erdi Aroa dute atsegin, eta horretarako iturri literarioetara jotzen dute, hala nola Shakespeare, Cervantes, Victor Hugo eta Byron. Gai exotikoak ere gogoko dituzte (errealitatearekiko ihesbidea), nahiz eta historia garaikideko gai dramatikoak ere lantzen dituzten.
Natura eta Paisaiaren Garrantzia
Natura da Erromantizismoaren beste aurkikuntza garrantzitsu bat. Paisaia zehatz landuko da:
- Fantastikoak
- Imajinaiozkoak
- Estudiokoak
- Amestuak, etab.
Pintorea paisaiaren errealitatearen aurrean kokatzen da. Paisajista alemanek, Friedrich buru dutela, paisaia espirituala proposatzen dute, ebokazio erlijiosoari laguntzen baitio bere handitasunagatik. Egoera atmosferikoak (lainoa) baloratzen dituzte.
Artistaren Askatasuna eta Konpromisoa
Artistak askatasuna aukeratzen du kolektibitatearen ordez. Horregatik, gutxi dira pintore konprometituak. Adibidez, Delacroixek “Askatasuna herria gidatzen” koadroan lehen aldiz barrikadak pintatzen ditu aldarrikapen politiko baten lekuko gisa. Dena dela, orokorrean gaiak exotikoagoak dira: bandoleroak heroi erromantiko gisa, etab.
Artista eta Bezeroaren Arteko Harreman Berria
Indibidualitatearen barruan, artista eta bezeroaren arteko erlazio berria sortzen da. Tratua berdinen artekoa da; ondasun bat beste bategatik trukatzen dute. Artista ez da jada artisaua. Artista taldeak sortzen dira elkarrekin lan egiten dutenak indibidualtasuna galdu gabe:
- Prerrafaelita ingelesak
- Nazareno alemanak
Gai Erlijiosoak eta Teknika Hobetsiak
Gai erlijiosoak berreskuratzen dira, Barrokoan bezala. Olioaz gain, azkarrak eta neurri txikiko koadroak pintatzeko teknikak hobesten dituzte, hala nola akuarela eta grabatua.