Arte gotikoa: ezaugarriak, testuingurua eta arkitektura
Pintura gotikoa
Marren nagusitasuna, kolore eneremuak bereiztuz. Marra lodia eta kontraste handikoa. Eskema hierarkikoak eta simetrikoak errepikatu egiten dira.
Sinbolismoaren erabilera
Ez dute natura imitatzen, munduhonetatik haratago beste errealitate bat irudikatzen dutelako. Irudien bidez, Bibliaren mezu doktrinala zabaltzea dute helburu.
Jainkotasun handiko irudietan, izaera jainkotarra nabarmentzen da hieratizazioa eta mugimendu falta antzemanez.
Irudi narratiboak eta adierazkorrak mezua ondo ulertu dadin, kolore biziak eta kontrastatuak oso egokiak suertatzen dira.
Batzuetan, expresibitatearen mesedetan, irudi deformatu eta desproportzionatuak egiten dira.
Teknikak
- Horma eta gangetan, nagusiki absidetan: freskoa
- Egur gainean, aldareko aurrealdeak: tenplea
- Oihaletan: tapizak
Arte gotikoa
Arte gotikoa Europan XII. mendetik XVI. mendera garatu zen artea da.
Arte gotikoa XII. mendearen erdialdean jaio zen, Paris inguruan. Hala ere, XIII. mendearen erdialdean, arte gotikoa Europako lurralde gehienetara hedatua zen.
Testuingurua
Europan emandako garapen ekonomikoa dela eta, hiri berriak sortu ziren eta horrekin batera, klase sozial berri bat ere (burgesia), erabaki politiko, ekonomiko eta kulturalaren erdigune bilakatu zirenak.
Hiriak eratzen hasi ziren, katedralak eraikiz eta erakunde nagusiak haietara lekualdatuz. Katedralak hiriko eraikin nagusiak ziren; alde batetik, hiriaren garaitasunaren eta ekonomiaren ahalmenaren ikurra izan ziren.
Arte hau aurretik egondako bestelako arteetan oinarritzen zen. Pixkanaka eraikitzen joan zen arte berria da, gehienbat arte erromanikoan oinarritutako artea, baina estilo artistiko bezala askoz ere konplikatuagoa.
Estiloaren bilakaera
- XIII. mendea: aldi klasikoa (behira leihoak jartzen hasi ziren)
- XIV. mendea - XV. mendearen erdialdea: aldi manierista (arku zorrotzagoak egiten zituzten)
- XV. mendearen bigarren partea: aldi garduna (dekorazioa korapilatsuagoa zen)
Arkitektura gotikoa
Gotikoa hitza arkitekturarako erabiltzen hasi zen, eta estiloaren ezaugarriak hortxe nabaritzen dira gehien. Katedrala izango da eraikin nagusiena.
Katedral bakoitzak bere ezaugarriak ditu, baina gehienek arte erromanikoarekin erabilitako espazio-banaketa errespetatuko dute: oin plano latinoa, nabe nagusia eta transeptua, deanbulatorioa...
Arkitektoen obsesioa
Bertikaltasuna eta argitasuna.
Elementu nagusiak
- Arku zorrotza edo arku ojibala
- Ojiba-ganga
- Arbotantea: elementu euskarri bezala. Arbotante hauen gainean, askotan pinakuloak aurkituko ditugu.
Erdiko nabeak, hiru mailakoak: arku handiak, tribuna edo triforioa eta goi leihoak.
Fatxadak
Fatxada guztiak oso landuak azaltzen dira. Hiru banda horizontaletan eta hiru bertikaletan banatzen dira:
- Behean, hiru portada kokatzen ziren
- Erdian, harrizko arrosetoi zirkular handia eta beiratea
- Goialdean, guztiz apaindutako arkua
Fatxadaren albo bietan, dorre lirainak daude. Gotikoan, hutsuneak ugariak dira horman. Hormek, erromanikoan bezala, garrantzia galdu egiten dute, eta hutsuneak beiratez osatzen dira. Beirate hauek garrantzi handikoak izango dira: barruko aldea askoz ere argitasun handiagoa lortuko du.