Greziar Arkitektura Klasikoa: Akropolisa, Ordenak eta Tenploak

Arteak eta humanitateak6,3 KB

Arkitektura: Hirigintza

Akropolisa greziar klasikotik heredatu den ondarerik garrantzitsuena da. Atenasen kokatua, 165 metroko mendi baten gainean dago. K.a. V. mendean eraiki zen, Periklesen agindupean, eta jatorriz gotorleku bat zen.

Arkitekturaren oinarriak

  • Lan orekatuak eta proportzionalak sortzea da helburua, simetria eta armonia lortzeko.
  • Edertasuna proportzioan eta neurrian oinarritzen da, gizakiaren ikuspuntutik.
  • Kolosalismoaren aurkako artea da.
  • Eraikin erlijiosoak eta zibilak eraikitzen dira. Tenplua jainkoaren egoitza da.

Bisualki perfektuak diren errekurtsoak

  • Entasia: zutabeak erdian lodiagoak dira.
  • Izkinetako zutabeak: lodiagoak dira.
  • Zutabeen arteko espazioa: desberdina da.

Eraikuntza sistema

Eraikuntza dintelduna da, arkitrabedun sistema batekin. Oinarrizko elementua zutabea da.

  • Materiala: 1) kareharria; 2) marmol zuria (aberatsa).
  • Eraikuntzak polikromatuak ziren.

Ordena klasikoak

Ordena dorikoa

  • Zutabeak: oinarririk ez; ertz biziko fustea; kapitel sinplea.
  • Taulamendua: friso banatua, metopak (triglifoen arteko espazioa), triglifoa, erlaitza eta hiruki formako frontoia.
  • Doriarra sinpleena da: fuste sinplea, 20 ildaska, oinarririk ez eta triglifoetan 3 banda bertikal.

Ordena joniarra

  • Zutabeak: oinarriarekin; ertz kamutseko fustea; kapitel kiribildua.
  • Taulamendua: 3 plataband osatua; friso jarraitua; erlaitza eta hiruki formako frontoia.
  • Fusteak doriarrak baino altuagoak dira, ildaskak eta entasia dituzte. Friso sinplea du. Oinarria zirkuluzkoa da. Doriarra baino dekoratuagoa da.

Ordena korintiarra

  • Zutabeak: oinarriarekin; ertz kamutseko fustea; kapitela akanto hostoz dekoratua.
  • Taulamendua: 3 plataband osatua; friso jarraitua; erlaitza eta hiruki formako frontoia.
  • Korintiarra da dekoratuena, entasia du. Kapitelean hostoak daude, erlaitz sinplea baina dekorazio geometrikoekin.

Greziar tenplua

  • Eraikuntza erlijioso nabarmena da. Boterea zuten pertsonek bakarrik sartzen ziren barrura.
  • Hasieran egurrezkoak ziren, gero marmol zuri polikromatuzkoak. Denboran zehar polikromia galdu zen.
  • Barne banaketa: pronaosa (sarrera), naosa (jainkoaren irudia gordetzeko gela), opistodomosa (tenpluko altxorrak gordetzeko).
  • Akropolietan kokatzen dira. Ospakizunak kanpoko aldean, portikoaren aurrean, egiten ziren.
  • Eskaileradun oinarri baten gainean eraikitzen dira; azken eskaileran estilobatoa dago.
  • Estilobatoa: fatxadako ordena arkitektonikoa garatzeko gunea.

Tenploaren tipologia

  • In antis: alboetako pilastrak hormatik nabarmentzen dira.
  • Prostiloa: zutabeak fatxada batean bakarrik.
  • Anfiprostiloa: zutabeak 2 fatxadetan.
  • Dipteroa: eraikinaren inguruan 2 hilera zutabe.
  • Monopteroa: zirkularra.
  • Peripteroa: zutabeak eraikinaren inguruan.

Arkitektura zibila

Antzokia

  • Tragediak eta komediak antzezten ziren. Mendien maldaz baliatu ziren eraikitzeko.
  • Kokapenari esker, akustika perfektua zen.
  • Zatiak: skene, arkestra, harmailak, biltegiak.
  • Poesiarako antzoki txikiagoak odeoi izenekoak ziren.

Partenoia

Partenoia Fidiasek egindako tenplua da, eta arkitektura klasikoaren artelan nabarmena da. Eraikuntza erlijiosoa da, eta kanpotik fatxada eta alboko ikuspegia ikus daitezke.

  • Estilobatoaren gainean eraikia; harroina oinarririk gabe.
  • Kapitela: sinplea (abakoa eta ekinoa), ordena joniarrekoa.
  • Aurreko fatxadan 8 zutabe (oktastiloa).
  • Sistema dintelduan eraikia.
  • Taulamendua (joniarra): friso (metopak eta triglifoak), arkitrabe sinplea eta erlaitza.
  • Erlaitzaren gainean 2 isurialdeko teilatua; frontoia erliebetua.
  • Polikromatua; peripteroa (zutabez inguratua).
  • Oinplano laukizuzena; entasia.
  • Fatxada nagusia ekialdera begira dago, eguzkia ateratzen den lekura.

Atenea Nike

  • Estilobatoaren gainean eraikia; harroina.
  • Kapitela: bolota kiribildua, ordena joniarrekoa.
  • Aurreko eta atzeko fatxadetan 4 zutabe (anfiprostiloa eta tetrastiloa).
  • Taulamendua (joniarra); erlaitzaren gainean 2 isurialdeko teilatua.
  • Sistema dinteldua; barnean Atenearen eskultura: hegogabea (ihes ez egiteko), egurrezkoa eta polikromatua.
  • Oinplano karratua. Funtzioa: esker oneko opariak egiteko lekua, jakinduriaren eta gerraren jainkosari eskainia; Atenasko babeslea zen.

Erektein

  • Sarrera nagusia ekialdera begira dago; barnean aldare bat.
  • Kapitela: bolota kiribildua, ordena joniarrekoa.
  • Ataria mendebaldean: hexastiloa, 4 zutabe atxikiak.
  • Iparraldeko ataria: 6 zutabe aurrealdean eta 2 alboetan.
  • Kariatideen ataria: Kariako emakumeen omenez; hexastiloa; edertasuna adierazten du.
  • Erektoi Atenasko erregearen omenez eraikia.
  • 2 isurialdeko teilatua; frontoia erliebetua; Atenearen bizitza irudikatzen du.
  • Akropolian egindako azken eraikuntza; oinplanoa tokira egokitua.
  • Atenearen jainkotegia, Poseidonen eta Erektoiren gelak.

Antzokia

  • Eraikuntza zibila; barneko aldea goi-ikuspegi batekin.
  • Epidauroko antzokia (Peloponeso): argazkian ikusten dena.
  • 3 zati: 1) orkestra; 2) kabea, muino baten magalean kokatua; 3) eraikin eszenikoa (eszena eta proszenioa, aktoreek antzezten duten lekua).
  • Oinplano zirkularra; lurrezko zoruan egina.
  • Erdigunean aldarea, ardoaren jainkoari gurtzeko; gaur egun ez dago.
  • Diozoma: kabea 2 zatitan banatzen du: 1) eserleku arruntak; 2) politikoak.
  • 15.000 ikusle sar zitezkeen.
  • Mendien maldaz baliatuz eraikia; akustika bikaina.

Deskargatu

PDF Word HTML