Arte gotikoa: katedralen garaia, eraikuntza-sistema eta beira-leihoen garrantzia

Arteak eta humanitateak-n eguneratua3,94 KB

Laburpena

Testuak arte gotikoaren jatorria eta hedapena azaltzen ditu, XII. mendearen bigarren zatitik aurrera, Frantzian sortu eta Europako beste lurraldeetara zabaldu zena. Gotikoaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu: giro ideologikoa, Saint Denis basilika, beira-leihoen garrantzia, arku zorrotza eta gurutze-gangak bezalako eraikuntza-sistema berritzailea, katedral gotikoen egitura eta lau aldi nagusiak.

Funtsezko puntuak

  • Arte gotikoa XII. mendearen bigarren zatian sortu zen Frantzian, eta gero Espainia, Alemania, Italia eta Europako beste lurraldeetara hedatu zen.
  • Saint Denis basilika izan zen Suger abadearen ideia berriei jarraiki eraiki zen lehen eraikina.
  • Beira-leihoek argi jainkozkoa irudikatzen zuten, eta Ama Birjina Sortzez Garbiaren irudia ere bazen.
  • Arku zorrotza eta gurutze-gangak erabili ziren hormek gangen presioa jasan ez zezaten eta leihoak zabaltzeko.
  • Katedral gotikoek latindar gurutzearen plana izaten dute, hiru edo bost nabe dituzte eta girola bikoitza izan dezakete.
  • Arte gotikoak lau aldi ditu: hasierakoa, klasikoa (XIII. mendea), manierista (XIV. mendea) eta garduna (XV. mendea).

Frogatu zeure burua

Arkitektura Gotikoa: Katedralen Garaia

Arte gotikoaren aroa katedralen garaitzat jo genezake, eta hirietako artetzat. Biziki handitu ziren orduan hiriak, ikusgarriro hazi zen haietan ekonomia eta bizkor zabaldu ziren gremioak, orduko hirietako biztanleen erlijiotasun sendoarekin batean. Frantzian hasi zen mugimendua, baina laster hedatu zen Espainia, Alemania, Italia eta Europako beste lurralde batzuetara. XII. mendearen bigarren zatian sortu zen estilo berritzailea.

Giro Ideologikoa eta Saint Denis Basilika

Giro ideologiko horren erakusgarri gardena eskaintzen digute Hugo de Saint Victor teologoak eta Suger abadeak, Parisko Saint Denis abadiako abade nagusiak, eliz espazioaren inguruan plazaratu zituzten ideiek. Saint Denis basilika izan zen, hain zuzen ere, ideia berri haien araberako formak bideratu ziren lehen eraikina.

Beira-Leihoen Garrantzia

Berealdiko garrantzia izan zuten beira-leihoek katedral gotikoen eraikuntza-lanen garapenean. Jerusalem zerutiarraren irudi, haietan barrena iragazitako argitan islatzen da eliza, jainkozko argiaren ñabardura guztiak jasotzen dituen bitxionrzi bat balitz bezala. Espirituaren ordaina da argi hori, Jainkoaren ahalaren adierazgarria baita, funtsean jainkozkoa izateaz gainera. Beste guztietatik bereizten den gaia da. Ama Birjina Sortzez Garbiaren irudia da, halaber, beirak zeharkatzen dituen argia.

Eraikuntza-Sistema Berritzailea

Baina, jakina, erdietsi nahi zen efektua emango zuten neurriko beira-leihoak paratu ahal izateko, hormak gangen presioaren eraginpean utziko ez zituen eraikuntza-sistema asmatu beharra zegoen eta, beraz, gune jakin batzuetara bildu behar ziren bultzada haiek guztiak, horma guztiaren luzeran banatu beharrean. Arku zorrotza eta gurutze gangak erabilita lortuko zuten hori.

Katedral Gotikoen Egitura

Katedralaren oinak, oro har, latindar gurutzekoa izaten jarraitzen du, hiru edo bost nabe bitartekoa; nabe horiek transeptuari buruzko zabalera aldea murrizten dute. Aldare nagusia tarte zuzeneko sail baten bitartez luzatzen da, transeptuaren eta haren erremate poligonalaren artean. Presbiterioko absidearen inguruko girolaren bitartez abside-kaperetara igaro daiteke. Elizak girola bikoitza badu gorputzean, hiru nabe eta aldare nagusian bost nabe dituzten katedralak ikusi ahal izango ditugu.

Eraikuntza-Osagaiak

Gotikoan erabilitako eraikuntza-osagai guztiak hormetan hutsarte handiak zabaldu ahal izateko eta beirateekin betetzeko balio dute. Hona hemen osagai horiek:

  • Hormak
  • Kontrahormak
  • Zutarri faszikulatuak
  • Ogiba-arkua
  • Triforioa
  • Gurutze-ganga

Arte Gotikoaren Garaiak

Lau aldi bereiz daitezke arte gotikoaren barruan:

1. Hasierako Aldia (XII. mendearen azken laurdena)

Garai horretan Parisko Notre Dame katedralaren eraikuntza, eta baita Saint Denisko abatetxearena ere, Parisko iparraldean.

2. Aldi Klasikoa (XIII. mendea)

Jarraipena eman zitzaien aurreko mendean abiarazitako katedral batzuetako lanei eta berritik eraiki ziren Frantziako katedral handi gehienak, hala nola Amiens. Aldi hartan handia zen erdiko nabearen eta alboetakoenaren arteko aldea, eta guztiz zabaldu zen zutabeen arteko espazioak beira leihoz lotzeko joera.

3. Aldi Manierista (XIV. mendea)

Zorrotzagoak ziren arkuak eta dekorazio-lanak azaldu ziren haien barnean, gangetan bigarren mailako nerbioak ere azalduko ziren bezala.

4. Aldi Garduna (XV. mendea)

Gangen nerbioak eta hutsarteetako trazeriak gero eta bihurriago apaindu zituztelako, garren itxura emanez eta harria filigranaz, parpail moduan landurik. Dekorazioa ere askoz korapilatsuagoa izango zen eta arku konopiala erabili zen.

Adibideak

  • Alemanian eraiki zuten Koloniako katedrala.
  • Ingalaterran Canterbury katedrala.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz sortu zen arte gotikoa?

Testuaren arabera, arte gotikoa XII. mendearen bigarren zatian sortu zen Frantzian. Handik laster hedatu zen Espainia, Alemania, Italia eta Europako beste lurraldeetara.

Zer da Saint Denis basilika arte gotikoan?

Saint Denis basilika izan zen, Suger abadearen eta Hugo de Saint Victor teologoaren ideien arabera, forma berriak bideratu zituen lehen eraikina. Parisen dago.

Zergatik dira garrantzitsuak beira-leihoak gotikoan?

Beira-leihoek argi jainkozkoa eta Jerusalem zerutiarra irudikatzen zituzten. Eraikuntza-sistema berriari esker, leiho handiak paratu ahal izan ziren, eta horrek hormak arkuen eta gangen presiotik askatzen zituen.

Zein dira arte gotikoaren lau aldiak?

Hasierako aldia (XII. mendearen azken laurdena), aldi klasikoa (XIII. mendea), aldi manierista (XIV. mendea) eta aldi garduna (XV. mendea).

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Noiz sortu zen arte gotikoa testuaren arabera?
2. Zein eraikin izan zen ideia berri haien araberako formak bideratu zituen lehena?
3. Zer irudikatzen zuten beira-leihoek testuaren arabera?
4. Zein eraikuntza-elementu erabili ziren hormek gangen presioa jasan ez zezaten?
5. Zein da katedral gotikoen oinaren ohiko forma?
6. Zein aldian azaldu ziren arku zorrotzagoak eta dekorazio-lanak?
7. Zein katedral eraiki zen Alemanian?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.