Industria-hiria: XIX. mendeko zabalgunea eta hiri-periferia
1.2.2. Industria-hiria: XIX. mendeko zabalgunea eta hiri-periferia
Industrializazioarekin batera, espazioaren aldetik faktore erabakigarri bat garraioen eta bide-sareen garapena izan zen. Azpiegitura berriek (errepideek eta trenbidetokiek) hartzen zuten espazio fisikoagatik, barrutien arteko loturak errazten zituztelako.
Plangintza horren lehen emaitzak trena hiriguneetara iristea eta zabalgune proiektua izan ziren. Zabalguneok egiteko, Erdi Aroko harresiak bota eta sektore berriak planifikatu behar ziren hirigune historikoen inguruan, edo bestela, auzo historikoei erantsita.
Bi ezaugarri zituzten: batetik, bideplanoaren erregulartasuna (ortogonala edo erradiala), hiriko barneko joan-etorriak errazteko; eta bestetik, etxesailkoak antolamendua (manzanas). Harresiak hartzen zuen tokia ingurabide-kale bihurtu zen gehienetan, gaur egun rondadeituak.
Bestalde, etxebizitza-blokeen eraikuntza zabaldu zen, eta horrek espazioaren banaketa "demokratizatzea" ekarri zuen igogailua orokortzen hasi zenean.
Hiriko biztanleriaren hazkunde handiak, garraioen garapenak eta zabalguneek arazoa konpontzeko balio ez izanak aldirietan (periferian) beste auzune batzuk sortarazi zituzten. Gehienetan ez zen inolako plangintzarik egon, eta kalitate apalekoak ziren.
Integrazio soziala, funtzionala eta baita ekologikoa ere lortzeko asmoz egindako urbanizatze saio bat Arturo Soriaren hiri linealа izan zen (1882). Ideia horiek Howardek garatu zituen geroago Hiri Lorategiaren eredu ingelesean.
"Desarrollismoaren" garaia (1959–1975)
Hiri- eta ekonomia-hazkunderik handienaren garaia izan zen Espainiaren historian. Garapen-planek eta ondorioz izandako hazkunde begetatiboak hirietako biztanleria %30 handitu zuten. Planifikazio saioak egin zirenean ere, hainbeste haziz gero immigrazio-gune jakin batzuetan langileen biztanleriaren etxebizitza-eskaria nonahi txabolismoaren fenomenoa agertu baitzen.
Hori konpontzeko Bizkaian, Asturiasen eta Madrilen etxebizitzak eraikitzeko planak garatu ziren, gizarte-premiazkoak zirenak. Hala ere, hiriak modu nahasian haztea eragin zuena ez zen "baserri-exodoa" edo biztanleen barrualdetik hirietarako mugimendua bakarrik izan. Hortxe, gainera, kontrolik gabeko turismoak ere eragina izan zuen.
1.2.3. Industria-ondoko hiria: hiri historikoa eta industriala berritzea. Periferia zabaltzea
1973an hasi zen mundu-krisiak eraikuntza-sektoreari eman zion eragina. Lehenago baztertutako alderdiak aintzakotzat hartu ziren, eta kalitatea bultzatu zen kantitatearen gainetik. Hau da, azpiegiturak prestatzea, eraikuntza-dentsitatea gutxitzea eta orobat bizikalitateaz eta ingurumenaz gehiago arduratzea.