Zuzenbidea ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Langilearen Espedientea: Garrantzia eta Edukia

Zuzenbidea2,44 KB

Langilearen espedientea erregistro eta informazio multzoa da. Honek langile bakoitzaren inguruko hainbat informazio jasotzen du: konpetentzia profesionala, enpresan izandako ibilbidea eta bere gaitasunak ezagutzeko baliagarria den informazioa. Espediente honen helburua, erakundearen onurarako, langileak duen potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzeko argibideak eskainiko dituen informazioa jasotzea litzateke. Gainera, langile bakoitzaren inguruko espedientea izateak agintari eskudunen aurrean lan-gatazkak ekiditeko eta datu zehatzetan oinarritzeko balioko du.

Esan beharra dago espedienteek dituzten osagai edo dokumentuak ez direla une bakar batean biltzen, baizik eta hiru momentutan: hasierako harremanean, langileak enpresariaren zerbitzuak...

Jarraitu irakurtzen "Langilearen Espedientea: Garrantzia eta Edukia" »

Elkarrizketa Teknikak Gizarte Lanean: Galdera Eraginkorrak

Zuzenbidea3,52 KB

Elkarrizketako Galderak: Gizarte Langilearen Gakoa

Gizarte-langileak galdetzen jakin behar du, eta horretarako, une egokia aukeratu behar du galdera mota desberdinak egiteko. Galderak informazioa lortzeko erabiltzen ditugun tresnak dira. Informazioaren eta helburuaren arabera egingo ditugu galdera mota bat edo bestea. Beraz, galderak une konkretuetara egokitu behar ditugu.

Galderen bidez harremana sortzea eta emaitzak jasotzea izango da gure helburua. Noraino iritsi behar garen jakin behar dugu, hau da, elkarrizketaren prozesua “menderatzea” (erantzunak bideratzea).

Galderak Egiteko Oinarrizko Gomendioak

  • Saiatu erabiltzaileari kritikarik ez egiten.
  • Aholkularitza gehiegi ematea ez da komenigarria.
  • Gomendio moralistak ezin dira eman.
  • Garrantzitsua
...
Jarraitu irakurtzen "Elkarrizketa Teknikak Gizarte Lanean: Galdera Eraginkorrak" »

Gizarte Langintzako Dokumentu eta Kontzeptuak

Zuzenbidea3,52 KB

Dokumentu Sozialak

Txosten Soziala

Gizarte langilearen irizpen teknikoa (profesionala) eta erabiltzailearen datuak jasotzen dituen dokumentua da. Dokumentu hau analitikoa eta deskriptiboa da, baita ere izaera formala du. "Publikoa" den dokumentua da eta edonork ikus dezake. Dokumentu hau beste entitate baterako, erabiltzaileak eskatuta edo gizarte langileak hala erabakita egin daiteke.

Historia Soziala

Dokumentu honetan erabiltzailearen datuak eta esku-hartzearen datuak jasotzen dira. Nolakoa den orainaldia eta zer nolako bilakaera izan duen adierazten da. Beraz, dokumentu honetan erabiltzailearen "historia" eta esku-hartzearen bilakaera jasotzen da. Bere edukia denboran zehar aldatuz joaten da. Dokumentu hau elkarrizketaren bidez osatzen da eta...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Langintzako Dokumentu eta Kontzeptuak" »

Industria Iraultza: Hasiera, Lehenengo eta Bigarren Faseak

Zuzenbidea5,49 KB

1. Industria Iraultzaren Hasiera

Industriaren Kontzeptua

Zer da? Ekoizpenerako masiboki makinak erabiltzen hasi zirenean gertatu ziren aldaketa ekonomiko eta sozialen multzoa.

Non eta noiz hasi? Britania Handian, XVIII. mendearen bigarren erdian.

Faseak: Lehen Industria Iraultza (1760) eta Bigarren Industria Iraultza (1870).

Ondorioak: Aldaketa handiak ekarri zituen demografian eta nekazaritzan.

Iraultzaren Kontzeptua

XVIII. mendera arte jaiotza-tasa eta heriotza-tasa altuak ziren.

XVIII. mendearen bigarren erdian hazkunde demografiko handia hasi zen.

Arrazoiak:

  • Izurriteak eta epidemiak behera egin zuten.
  • Elikadura hobeagoa.
  • Aurrerapenak higienean.
  • Osasungintza hobekuntzak.

Hazkunde demografikoa > eskariak gora > langile gehiago behar ziren.

Nekazaritza-

...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: Hasiera, Lehenengo eta Bigarren Faseak" »

Merkataritzako Usadioak eta Kontratuen Arauak Euskal Zuzenbidean

Zuzenbidea2,55 KB

Merkataritzako Usadioak eta Kontratuen Arauak

Hori da ohitura. Baina usadio guztiak ez dira ohitura. Denak ez dira berdinak, funtzio desberdinak dituzte, beren efikazia juridikoa desberdina izanik. Batzuek funtzio interpretatiboa betetzen dute, kontratuetan ezarritako klausulen esanahia argitzen dute; beste batzuek, ordea, funtzio integratzailea edo osatzailea daukate, kontratuko edukiaren hutsuneak osatzeko balio dutenak. Azken hauek dira soilik ohitura kategoria dutenak eta, ondorioz, zuzenbideko arau direnak.

Arau Inperatiboak eta Dispositiboak

Baina zuzenbideko arauen artean ere bereizi beharra dago: badira arau inperatiboak eta arau dispositiboak. Arau inperatiboen eremuan usadioek ez dute lekurik; hemen, merkataritzako legeen ondoren, zuzenbide...

Jarraitu irakurtzen "Merkataritzako Usadioak eta Kontratuen Arauak Euskal Zuzenbidean" »

Merkataritzako Obligazioak eta Kontratuak: Gida Praktikoa

Zuzenbidea2,75 KB

Gaia: Merkataritzako Obligazioak eta Kontratuak

Merkataritzako Obligazioak

Zuzenbidearen arabera, obligazioa bi pertsona edo gehiagoren arteko harreman juridikoa da. Harreman horren bidez, pertsona batek (zordunak) beste bati (hartzekodunari) prestazio zehatz bat betetzera behartzen du. Subjektuen arteko harreman honek betebeharra eta eskubidea lotzen ditu. Batek bestearen interesen alde zerbait egin behar du, honek hari prestazioa eskatzeko ahalmena duelako. Prestazioa betez gero, obligazioa desagertu egingo da.

Kode Zibilak obligaziozko harremanaren edukia zehazten du, hau da, prestazioa: zerbait ematea, egitea edota ez egitea. Jurisprudentziaren eta doktrinaren gehiengoaren iritziz, prestazioak honako ezaugarriak izan behar ditu: zilegia, zehaztua...

Jarraitu irakurtzen "Merkataritzako Obligazioak eta Kontratuak: Gida Praktikoa" »

Lan Kontratuaren Iraungipena: Arrazoiak eta Mota Guztiak

Zuzenbidea3,51 KB

Lan Kontratuaren Iraungipena (Langileen Estatutua, 49. artikulua)

Kontratuko alderdiei eragiten dieten arrazoiengatik

Langileari

  • Heriotza: Langilea hiltzen bada, kontratua automatikoki amaitzen da.
  • Ezgaitasun iraunkorra: Istripu edo gaixotasun iraunkor baten ondorioz, langileak ezin badu bere lana egin, kontratua iraungi daiteke (aldi baterako ezgaitasunarekin ez).
  • Jubilazioa: 67 urterekin (±), langileak erretiroa hartzeko eskubidea du. Enpresak ezin du langilea adinagatik kaleratu.

Enpresaburuari (Pertsona fisikoa)

  • Heriotza: Enpresaburua hiltzen bada, enpresa likidatu egiten da. Hala ere, oinordekoek enpresarekin jarraitzen badute, kontratuak indarrean jarraituko du. Enpresa saltzen bada ere, kontratuak indarrean jarrai dezake.
  • Ezgaitasuna: Enpresaburuak
...
Jarraitu irakurtzen "Lan Kontratuaren Iraungipena: Arrazoiak eta Mota Guztiak" »

Enpresa eta Establezimendu Kontzeptu Juridikoak

Zuzenbidea2,91 KB

Enpresa Kontzeptu Juridikoa

Enpresa ekonomia unitate organiko gisa definitzen da. Ikuspegi juridikotik begiratuta, alde subjektiboa edo objektiboa bereiz ditzakegu:

  • Subjektiboa: Antolatzailearen jarduera da, eta enpresa ideiari lotuko zaio.
  • Objektiboa: Jarduera edo ideia horren zerbitzura antolatutako tresnak eta establezimenduak, negozio ideiei lotuko zaizkie.

Enpresa Izaerako Jardueraren Ezaugarriak

Enpresa izaerako jardueraren ezaugarriak hauek dira:

  1. Jarduera hori ekonomikoa izan behar da.
  2. Jarduera planifikatua izan behar da, zentzuzko egitasmo batekin.
  3. Lanbide jarduera izan behar da, sistematikoa eta irauteko joerarekin.

Jardueraren helburua ondasun nahiz zerbitzuak ekoiztea edo horiek merkatuan trukatzea izan behar da.

Merkataritzako Establezimendua

Enpresariak...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa eta Establezimendu Kontzeptu Juridikoak" »

Kontratuen Interpretazioa eta Integrazioa Zuzenbidean

Zuzenbidea2,42 KB

Kontratuen Interpretazioa eta Integrazioa

12.1. Kode Zibilaren Erregelak

Kontratu batek bere alderdien asmoa argi eta garbi adierazten duenean, ez du inolako arazorik aurkezten efektuak sortzeko. Hala ere, bere edukia islatzeko, ez da argitasun hori beti azaltzen. Izan ere, eskarmentu ezagatik, alderdiek egindako kontratuaren klausulek ez dute argi adierazten zer lortu nahi duten kontratu horrekin. Kontratuaren benetako edukia zein den jakiteko, interpretazioaren mekanismoa erabili behar da. Horrela, alderdiek nahi dituzten efektuak sortuko dituzte.

Interpretazioa kontratu baten klausulen benetako esanahia desestaltzeko erabiltzen den prozedura da. Bere xedea kontratua eraginkorra izatea da.

Oinarrizko Teoriak:

  • Teoria Subjektiboa: Interpretazioaren
...
Jarraitu irakurtzen "Kontratuen Interpretazioa eta Integrazioa Zuzenbidean" »

Eskuko Telefonoen Aldaketa Garrantzitsuak

Zuzenbidea2,27 KB

Azken urteotan, gizrteak aldaketa asko eta garrantzitsuak ezagutu ditu, vaina horietako erabiliena eskuko telefonoa da. Gaur egun edonork daukan gauza bat da: umeek, gazteek, zaharrek...oraingo eskuko telefonoak erosoak dira, precio onean eros daiteke eta erabiltzeko ere ez dira zailak, vaina hasiera batean ez ziren horrelakoak: pisu handia zuten, oso gareztiak ziren, eta erabiltzeko liburu osoa irakurri behar izaten zen
edozelakoak aurki daitezke merkatuan. onena enda espezializaturen batera joatea edo konfiantzako lagun bati aholkua eskatzea, zeren eta, hain aukera zabala egonda, tranpatxoak ere egin ahal dizkizute. Nire ustez, ez da konplikazioetan sartu behar. nahikoa da oinarrizko prestazioak dituen bat erostea: deiak erraz egiteko eta
...
Jarraitu irakurtzen "Eskuko Telefonoen Aldaketa Garrantzitsuak" »